SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
eta Jainkoaren hiriari SALMO 48 Sion mendiari eta Jainkoaren hiriari goratzarrea
Handi da Jauna, guztiz goresgarri gure Jainkoaren hirian, bere mendi santuan! Muino eder, lur osoaren pozgarri! Sion mendi, Jainkoaren egoitza, errege handiaren hiri!
Bertako jauregien artean, gotorleku seguru ageri da Jainkoa. Hara, erregeak elkar hartu zuten eta denak batera haren aurka oldartu. Baina Sion ikustean, izutu egin ziren eta ihesi joan ikaraz.
Orduan, dardarak hartu zituen, emakumea erdiminetan bezala, oinaze larriak, emakumea erdiminetan bezala, ekialdeko haizeak ur handietako ontziak puskatzen dituenean bezala.
Entzun izan duguna geuk ikusi dugu Jaun ahalguztidunaren hirian, geure Jainkoaren hirian: sendo ezarri duela Jainkoak betiko!
Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen dugu zure tenpluaren erdian. Zure omena bezala zure gorespena ere, oi Jainko, mundu zabal osora iristen da.
Eskuzabal zara, Jauna, benetan! poz-pozik Judako hiriak Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako hiriak zure probidentzia dela eta.
Egizue Sionen jirabira, zenbatu bertako dorreak. Ikusi hango harresiak, ikertu jauregiak, hurrengo gizaldiari esateko...
gure Jainkoa sekulako: berak gidatuko gaitu beti». «Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako: berak gidatuko gaitu beti».
OTOITZA - ABESTIA 1 Hau da nire sinismena, hau da nire zoramena! Zeru ta lurren Egile Jaunak AITA duela izena! Jesusek dio AITA zarela eta Aitarik Aitena. 3 Zugan dugu hasiera eta Zugan bukaera. Mundu honetan badugu, Aita, hamaikatxo gorabehera, lagun egiguzu bizi gaitezen beti zure esanera. 2 Jesusek esana baita Zu zarela gure Aita. Bizitzan dena geure onean dator Zeuk holaxe nahita; honetan beti ziur gaude gu, gaituzulako hain maita. 4 Aita, Zuri ospe, omen, nork ongi ospatu leiken! Espiritua, lagun egiguzu ABBA-AITATXO esaten, eta Jesusen jarrera hartzen: «Aitatxo, hona Ni hemen». A. MARTZEL