URTEKO XXII. IGANDEA 2014ko urriaren 5a A Zikloa Doinua: “Shemà Israel”
Is 5, 1-7 Neure adiskidearen izenean nator kantatzera adiskidearen eta beraren mahastiaren kanta. Nire adiskideak bazuen mahasti bat malda jori batean. Lurra harrotu, harriak kendu eta landarerik onenak landatu zituen. Erdian talaia eraiki zuen, eta dolarea egin. Mahats gozoa espero, eta sasi-mahatsa eman zion. Orain, bada, Jerusalemgo bizilagunok, Judako gizon-emakumeok, zuek erabaki nire eta nire mahastiaren arteko auzia. Zer egin niezaiokeen neure mahastiari egin diodanaz gainera? Mahats gozoa espero nuen: zergatik eman dit sasi-mahatsa? Esango dizuet, bai, zer egingo diodan neure mahastiari: itxitura kenduko diot, larre bihur dadin; harresia zulatuko, zapal dezaten; lugorri bihurtuko dut: ez dute inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dute; bertan euririk ez egiteko aginduko diet hodeiei. Israel da Jaun ahalguztidunaren mahastia; Judako herria, haren landare-sail kutuna. Zuzenbidea espero zuen harengandik, eta horra: zuzengabekeria! Justizia espero zuen, eta horra: aieneak!
79. Salmoa eta landatu, jentil-herriak kanpora botaz, Egiptotik mahatsondo bat atera zenuen eta landatu, jentil-herriak kanpora botaz, aurreko biztanleak lurraldetik garbituz. Sustraiak bota zituen eta lurraldea bete. Jaunaren mahastia Israel herria da.
Bidaztiek fruitua lapurtzen diote, basurdeek triskatzen, Zergatik zulatu diozu inguruko hesia? Bidaztiek fruitua lapurtzen diote, basurdeek triskatzen, basapiztiek murrizten. Jaunaren mahastia Israel herria da.
Jainko ahalguztiduna, itzuli, arren! Begira zerutik, ikus! Hartzazu zeure mahastiaren ardura, zaindu zeure eskuz landatu duzuna. Jaunaren mahastia Israel herria da.
Jaunaren mahastia Israel herria da. Ez gara zuregandik inoiz aldenduko; bizia emango diguzu eta guk zuri dei egingo. Oi Jauna, Jainko ahalguztiduna, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen! Jaunaren mahastia Israel herria da.
Flp 4, 6-9 Senideok: Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue. Egizue otoitz
Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan ALLELUIA Jn 15, 16 Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue.
Jerusalem. Damasko atea ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 21, 33-43 «Entzun beste parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen. Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere morroiak bidali zizkien nekazariei, fruitutik zegokion partea jasotzera. Baina nekazariek morroiak hartu eta bata jo, bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten. Berriro beste morroi batzuk bidali zizkien, aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. Azkenik, bere semea bidali zien, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”. Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta egin gaitezen mahastiaren jabe”. Hartu, mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten». Jesusek galdetu zien: – Zer egingo ote die nekazari horiei mahasti-jabeak itzultzean? Erantzun zioten: – Gupidarik gabe hilko ditu eta bere garaian fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia. Jesusek esan zien: – Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena: Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri? «Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio. Jerusalem. Damasko atea
Jauna, Zeuk egin dituzu zeru-lurrak Irten Jauna, Zeuk egin dituzu zeru-lurrak eta zerupean diren gauza miresgarri guztiak. Zeuk egin dituzu zeru-lurrak. Zeu zara denen Jaun. Est Gr 4, 17