La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Sufí maixuaren parabola

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Sufí maixuaren parabola"— Transcripción de la presentación:

1 Sufí maixuaren parabola
“Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen.  -         Maisu! – bota zion ikasle batek horrelako arratsalde batean- . Zuk kontuak kontatu bai beti, baina ez dizkiguzu haien esangurak azaltzen. -         Barkaidazu horrela egiteagatik – erantzun zion maisuak-. Arinduko al dizu zure egoneza nik muxika gozo-gozo bat emateak?. -         Bai horixe – ikaslea pozik-. -         Eman bakarrik ez, zuritu ere egingo dizut, zuk hala nahi izanez gero. -         Tira bada, eskerrik asko. -         Bide batez eta labana eskuan dudala, ataletan zatituko dizut zuri lana errezteagatik?. -         Nahiko nuke baina gehitxo iruditzen zait. -         Ez da ezer, nik neronek eskaini egin dizut eta. Zure hobebeharrez ari naiz. Beste zerozer egingo dizut, gainera, apur bat murtxikatu egingo dizut zuk jan baino lehen. -         Ez maisu, ez. Hori ez nuke nahi – ikasleak harri eta zur-. -         Maisuak isiliune bat luzatu zuen. -         Kontu bakoitzaren esanahia neuk emango banizue fruta mutxikatua ematea bezalakoa izango zen. Sufí jakinduriatik hartu eta itzulita


Descargar ppt "Sufí maixuaren parabola"

Presentaciones similares


Anuncios Google