La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

URTEKO XXX. IGANDEA 2014ko urriaren 26a A Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "URTEKO XXX. IGANDEA 2014ko urriaren 26a A Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 URTEKO XXX. IGANDEA 2014ko urriaren 26a A Zikloa
Greziar doinua: Eleni Karaindrou Sitges, Bartzelona.

2 Ir 22, Honela mintzo da Jauna: «Ez zurrupatu, ez zapaldu etorkinak, zuek ere etorkin izan baitzarete Egipton. «Ez erabili gaizki alarguntsak eta umezurtzak; zeren, gaizki erabiltzen badituzue, haiek niregana laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo baitiet: haserre bizitan jarriko naiz eta gerraz hilko zaituztet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun eta zuen seme-alabak umezurtz. «Zuekin bizi den nire herriko dohakaberen bati dirua maileguz ematen badiozue, ez izan zeken berarekin, ez ezarri interesik «Soingainekoa hartzen badiozue bahituran, itzuli eguzkia sartzerako, ez baitu hori beste estalkirik. Zerekin babestuko da, bestela, etzaterakoan? Laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo diot, errukiorra bainaiz ni ».

3 17. Salmoa Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea Maite zaitut, Jauna, nire indar!

4 Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Ene Jainko, nire harkaitz babesgarria, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua Goretsia zu! Dei egin nion Jaunari, eta etsaiengandik salbatu ninduen. Maite zaitut, Jauna, nire indar!

5 Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza! Goretsia ene Jainko salbatzailea! Garaipen handiak eman dizkio bere erregeari, maitasunez jokatu du bere gantzutuarekin Maite zaitut, Jauna, nire indar!

6 1Ts 1, 5c-10 Senideok: Badakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela. Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua. Horrela, eredu gertatu zarete Mazedonia eta Akaiako sinestedun guztientzat. Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe. Beraiek kontatzen dute, hain zuzen, nolako harrera egin zeniguten zuengana joan ginenean eta nola, sasijainkoak utzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana itzuli zineten, berau zerbitzatzeko eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik. Tesalonika IV.m

7 Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du,
ALLELUIA Jn 14, 23 Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara .

8 Tenpluko harresian otoitzean. Jerusalem.

9 – Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena? Jesusek erantzun:
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 22, 34-40 Aldi hartan, Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz: – Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena? Jesusek erantzun: – Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz. Hori da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak. Harresian otoitzean.

10 HASIERARA Irten Poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!
Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana, bila etengabe haren aurpegia. Salm 104, 3-4


Descargar ppt "URTEKO XXX. IGANDEA 2014ko urriaren 26a A Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google