Zu... Testua: Patxi Loidi. Aurkezpena Asun Gutiérrez. Musika: Beethoven. Sinfonia 2. zk. Larguetto.
Zu, nire barnean jalgitzen zara, nigandik ez den iturburu bezala, baina ni bustiz eta erregadituz.
Zu, nire barnean distiratsu zara nik piztua ez den argi bezala, baina nire egongela distiraz didazu argitzen.
Zu, maitasun zara nire barnean nik egina ez den su baten gar bezala, baina su duzu bihurtzen nire izate guztia.
Zu, barneko isiltasun, ez duzu hitz egiten, baina, hitzik gabe, munduari bizia damaion hitza ezartzen duzu nire barnean.
Zu, solaskide ikusezin, jardunkide, lagun betiko.
Gauzen arteko anonimatutik nauzu ateratzen eta ni neu izatea egiten didazu.