Hezkuntza Proiektua aurkezpen mintegia 2016-04-13
UEMA. 25 urte bidea zabaltzen.
Hezkuntza Proiektua: HELBURUAK Herri euskaldunek nagusiki euskaraz funtzionatzea (kalean, etxean, administrazioan,…) Ikasleek ezagutzea hizkuntzen arteko harremanak, euskaldun gisa ahaldundu eta aktibatzeko
Hezkuntza Proiektua: ezaugarriak Iraunkorra: epe luzerako ikuspegia Integrala: hezkuntza ziklo guztietan eragin Elkarlana: alde-anitzetako harremanak erakundeekin Egiturazkoa: curriculum-dokumentuetan txertatua
Hezkuntza Proiektua ZABALKUNDEA Noiz? Norekin? Uztaila bitartean - Udalak eta euskara teknikariak - Berritzeguneak eta ikastetxeak - Zuzendaritzak eta HNTak - Irakasleak DBH eta Batxilergoa ZABALKUNDEA Noiz? Norekin?
Hezkuntza Proiektua gure MAPA HH: 90 zentro. LH: 87 zentro. DBH: 48 zentro . Batxilergoa: 20 zentro. Lanbide Heziketa: 13 zentro. gure MAPA ESKOLA TXIKIEN XEDE TALDEA
UEMAren Hezkuntza Proiektua Zertarako? Gaur, soziolinguistika landuz Bihar, jarreretan aldaketak ikusi Etzi, herriak nagusiki euskaraz hitz egin dezan
zabalpen fasea 2016-17 ikasturtea Hezkuntza Proiektua LH DBH Batxi Unibertsitatea HH 12 16 18 6 zabalpen fasea 2016-17 ikasturtea
Hezkuntza Proiektua Sormen didaktikoa Esperimentazio fasea Ikerketa Zabalkundea Ikerketa
Hezkuntza Proiektua Ikerketa DBH3-4 Nola landu euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneak. Egoera: beharra dute irakasle zein ikasleek Aukera: ikastetxeetan nahia badago. Bidea: -arnasguneak eta diskurtso egokitua -hizkuntza ekologiaren metafora Ikerketa DBH3-4
Hezkuntza Proiektua Sormen didaktikoa DBH3-4 eta Batxilergoa Eguneroko bizitza eta teoria uztartu Soziolinguistikako kontzeptuak ardatz Talde txikietan, parte-hartzea sustatu Hausnarketa eta eztabaida Dinamika eta jarduerak ondo zehaztuta Sormen didaktikoa
Esperimentazioa DBH3-4 IK01 IK02 IK03 IK04 IK05 IK06 IK07 Guztira DBH3 DBH4 0 Jarduerak BAI Jarduerak EZ IK01 A – 18 ikasle B – 15 ikasle IK02 B – 22 ikasle E – 11 ikasle C – 24 ikasle I – 24 ikasle F – 22 ikasle D – 25 ikasle J – 22 ikasle IK03 A – 19 ikasle B – 18 ikasle IK04 A – 22 ikasle IK05 A – 24 ikasle B – 23 ikasle IK06 B – 24 ikasle IK07 C – 23 ikasle A – 23 ikasle D – 24 ikasle E – 8 ikasle Guztira 123 79 110 103 Esperimentazioa DBH3-4
UEMAren Hezkuntza Proiektua Irakasleen formakuntza Hasierako ebaluazioa 5 jarduera: Amaierako ebaluazioa Irakasleei elkarrizketak Esperimentazioa DBH3-4
DBH esperimentazioa: IKASLEAK Hasieran %45k erantzun zuzena (%31k EHko hizkuntza nagusia dela dio) Jarduerak eginda, %12 igo erantzun zuzenak (jarduera gabe emaitzak berdin gelditu) Jarduerak eginda -DBH4: zuzenak ugaritu eta zalantzatiak gutxitu -DBH3: zalantzatiak ugaritu asko Hizkuntza gutxituaren identifikazioa
DBH esperimentazioa: IKASLEAK Gehiengoa, hizkuntza guztiak indartsu bizitzearen alde (DBH3 %82- DBH4 %90) Gehiengoa, desoreken aurrean neurriak hartzearen alde (batez beste %84) Jarduerak eginda, gaizki tratatutako hizkuntza indartzeko neurrien alde jende gehiago -DBH4n, %20koa da aldea Hala ere, %20k dio ahaztea dela onena. Hizkuntzen arteko oreka
DBH esperimentazioa: IKASLEAK Hasieran, 10etik 9k ez zuen inoiz entzun Jarduerak eginda, definizio onak emateko gaitasun askoz gehiago (%71,24 vs. %35,28) Arnasguneak lider izaerarekin %10 gehiagok lotu (DBH4n joera handiagoa lidergoa azpimarratzeko) Arnasguneen izaera aldakorra onartu 10etik 7k. (“lasai bizi gaitezke”, egin gabe %27,72-eginda %9). Arnasguneen kontzeptua
DBH esperimentazioa: IKASLEAK Gehienek lotu dute historikoki leku batean zaharrago den hizkuntzarekin %20k ofizialtasunarekin nahastu dute Berezko hizkuntza Euskara indartzeko bidea eta ni Jarduerak eginda, %17 igo da zer egin dezaketen badakitela dioten ikasleen kopurua. Interesik agertzen ez dutenen kopurua %8tik %2ra.
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Beharrezkoa eta baliagarria Konfiantza lortu lanari ekiteko Formazioa Jardueren balorazioa Bakoitzean, ikasle eta irakasleen ikuspuntutik Ekarpenak, zailtasunak, aldaketa proposamenak,...
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Irakasleei buruz Formazio egokia; arreta nahikoa prozesuan Edukiak lantzean, ondo moldatu dira. Metodologia kooperatiboarekin aparteko arazorik ez. “Gehienbat, ulertaraztea da erronka, orduan ikasleek behar dituzte adibideak, adibideak eta adibideak”. (IK05)
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Ikasleei buruz Orokorrean edukiak egokiak (desegokitzat bakarrak jo du). Jarduera zehatz batzuk konplexuak. “Ez dira bereziki abstraktuak, batzuetan pentsatu egin behar dutela da kontua, eta kostatzen zaie beste ikasgaietan bezala. Irakasleok adibideak jartzerakoan konturatzen dira askotan”, IK03 “Jarduerak inklusiboak direla iruditzen zait. Gela horretan egoera desberdinetako jendea dago, oso familia euskaldunak, guraso erdaldunak dituztenak,... eta ez dut arazorik izan inor mindu delako edo gaiak tonu txarra hartu duelako. Galderen planteamenduarekin ere ez dago arazorik”. IK01
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Baliagarritasuna Orokorrean edukiak egokiak “Gure testuliburuetan lantzen ez diren edukiak dira, eta arnasguneen kontzeptua ez da egon orain arte liburutan. Talde txikietan ematen zuen bidea eztabaidak sortzeko, ikasleek beraien artean bestela hitz egingo ez luketenaz aritzeko, plaza bat ematen zaio gaiari”. IK02 Esandakoa eta egindakoa, errealitatea bistaratzeko balio “Ikasleek duten diskurtsoaren lehen kapa hori zalantzan jartzeko eta benetako praktikak bistaratzeko ere balio du”. IK06.
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Baliagarritasuna Herri euskaldunetarako bereziki egokitua Arnasguneen ideiak bete-betean bat egiten du testuinguruarekin “Harrapatzen dute ideia eta identifikatuta sentitzen dira”, IK02 Euskal Herri osoko diagnostikoa azaltzeko “Ondo etorri zaie hausnartzeko Euskal Herria ez dela bailara honetan hasi eta bukatzen. Bailara honetatik kanpora beste mundu bat dagoela, eta Euskal Herria bere osotasunean hartzeak hori erakusten die: dena ez da gure herrian bezala, zerbait pentsatu beharko dugu”, IK01. “Kontzientzia pizteko ezinbestekoak dira horrelako ariketak” IK03.
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Aurrera begira Interesgarritzat jo eta aurrera jarraitzeko prest agertu. “Aurrerantzean ere nik landuko nuke. Alde batetik, hizkuntzaren irakaskuntzan teorizaziotik irteten lagunduko liguke. Uste dut askotan zentratzen garela ikasi-ikasi-ikasi, eta ez gara konturatzen hizkuntza ez dela gramatika bakarrik, ekosistema osoa dela. Eta honek erakusten digu beste errealitatea bat, askotan hain erraz ikusten dutena zalantzan jartzeko”. IK01. Bide egokia topatu behar: ikasgaia, jarduera kopurua, denboralizazioa -“Urteroko dinamikan txertatzeko modukoa iruditzen zait, gehigarri moduan. Estrukturalki urtero lantzera begira nik uste dut bidea egin dezakeela materialak. Irakasgaiaren programazioan sartu beharko litzateke, handik bideratzea erabakiz gero, eta iruditzen zait egokiena hori litzatekeela.”, IK06.
DBH esperimentazioa: IRAKASLEAK Bestelakoak Emaitzen aurreikuspenak neurtzea komeni da, gaia urrunekoa zaie askori. Tutoretzetan eginda, emaitza okerragoak. Ahozko eztabaidak mamitsuak dira, idatzizkoak oso sinpleak. Dena borobilduko lukeen proiektu baten falta sumatu. Ikasle batzuen jarrera erdaltzaleak, eragin ezkorra.
Esperimentazioa Batxilergoa Hezkuntza Proiektua Ikastetxe bat, 6 gela Hiru ordu, bi saio ordu eta erdikoak - Hizkuntza ekologia eta arnasguneak - Udalerri euskaldunetako bilakaera - Ekololingua solas-jokoa - Hausnarketara bideratuak Balorazio ona, hobekuntzarako ideiak Esperimentazioa Batxilergoa
Hezkuntza Proiektua #ondorioa “Ikastetxean eragiteko baliagarriak diren jarduera hauek oinarri sendoa dute, baina hobekuntzak egin behar zaizkie eraginkorrago izateko, irakasleak bide honetan aurrera jarraitzeko prest baitaude” #ondorioa
Hezkuntza Proiektua ZABALKUNDEA Zer eskainiko da? DBH 3-4 Batxilergoa Irakasleen formazioa irailean Material didaktikoa irakasleek gelan lantzeko: 5-6 jarduera oinarrizko Jarduera osagarriak Batxilergoa Irakasleen formakuntza irailean UEMAko kideek tailerra ematea gelan: Ordu eta erdiko 2 saio Irakaslearekin lankidetzan ZABALKUNDEA Zer eskainiko da?
Zer landuko da ikastetxeekin? Hezkuntza Proiektua Hizkuntza Proiektua Ikastetxe guztiek landu behar 2016-2017 amaierarako Ikastetxe batzuek jada badute Hizkuntzaren ikuspegi integrala biltzen duen dokumentua da Arnasguneen ideia eta soziolinguistikaren garrantzia azpimarratzeko mezua eramango dugu UEMAtik. Curriculumak eta programazioak Irakasleek eguneroko langai dituzten dokumentuak dira Estrukturalki txertatzeko eta iraupena izateko garrantzitsua da jarduerak eta edukiak hor txertatzea. ZABALKUNDEA Zer landuko da ikastetxeekin?
Ariketa praktikoa Zeintzuk dira eskualde honetako arnasguneak? Zure inguruko herrien antzik hartzen al diozue? Non biziko zinateke gustura?
MILA ESKER
Egin dezagun bidea elkarrekin!