La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela."— Transcripción de la presentación:

1 Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

2 Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

3 Sarri nahasten ditugu bi hitz horiek.
PROBA eta FROGA Sarri nahasten ditugu bi hitz horiek. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

4 Cesare Beccaria, Delituez eta zigorrez, 1764
‘Froga’ Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena. Legeria on batean oso puntu garrantzitsua da testigantzak sinesgarriak izatea eta delituen frogak garbi zehaztea. Cesare Beccaria, Delituez eta zigorrez, 1764 EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

5 ‘Proba’ hitzak, berriz, hainbat esanahai ditu.
1. Etsamina, azterketa. Unibertsitatera sartzeko proba Euskara-proba Ahozko proba 2. Dema (herri-kiroletan), norgehiagoka, lehiaketa, indar-neurtzea. Datorren domekan idi-proba ei dago Eibarko plazan. Urliak irabazi zuen kirol-proba. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

6 ‘Proba’ hitzak, berriz, hainbat esanahai ditu.
3. Esperimentua, saioa, saiakuntza (laborategian eta abarretan). Laborategiko proba bereziek, elektromiografiak esaterako, nerbio medianoaren eroapena oso motel doala argi eta garbi erakusten dute. 4. Inprimategikoa. Behin-behineko inprimatzea, akatsak-eta zuzentzeko. Liburuaren lehen probak. (*Liburuaren lehen frogak.) Proba-zuzentzailea behar dugu. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

7 Okerrak dira, beraz, adibide hauek:
* DNA froga egiteko prest dagoela adierazi du Urliak. * Idatzizko froga gainditu dutenen zerrenda. * Bihar izango da atari-froga. * Matematika-froga gainditzeko, tarteko maila edo maila altua lortu behar da * Irakaslea behin bere kalifikazioak espedientera pasatu ondoren, 3 lanegun izango ditu ofizialki sinatzeko. Ikasleak kalifikatzeko ekitaldi nagusia ez da bukatzen irakasleak frogaren akta ofiziala sinatzen duen arte. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

8 Hauek erabil itzazu lehengoen ordez:
DNA proba Idatzizko proba Atari-proba Matematika-proba ...probaren akta ofiziala EHULKUren aholkua (probak eta frogak)

9 Andoni Egaña, Hogeita bina, 2004
‘Frogatu’ eta ‘probatu’ aditzek, halaber, esanahi desberdina dute. Hona adibide bat: Herriko bertso-taldea izan daitekeenaren isla: hiru-lau bertsolari on samarrak hogeita hiru-lau urtekoak, bertsogintzan plazaratuak jada eta norainoko bidea egin zezaketen probatu eta frogatu nahi zutenak. Andoni Egaña, Hogeita bina, 2004 Datorren astean jorratuko ditugu ‘probatu’ eta ‘frogatu’ aditzen hainbat adiera. EHULKUren aholkua (probak eta frogak)


Descargar ppt "Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela."

Presentaciones similares


Anuncios Google