La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

ABENDUKO PREGOIA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "ABENDUKO PREGOIA."— Transcripción de la presentación:

1 ABENDUKO PREGOIA

2 igurtzi eta begiratu ingurura. Entzun oihuak eta deiadarrak,
Abendua hasten dala iragarten deutsuet. Jaso begiak, igurtzi eta begiratu ingurura. Momentua bizi. Entzumena zuhur izan. Entzun oihuak eta deiadarrak, haizea, bizitza...

3 barriro itxaropena sortzen da.
Abendua hasten dogu, eta zeru-hertzean barriro itxaropena sortzen da. Haruntzago, Gabonak eta bere argi izpiak.

4 Gabon baketsua, barrukoa, anaikorra, solidarioa, gisatua;
baita azalekoa, apurtua, indarkeriazkoa...; baina beti itxaropenaz ezkondua.

5 Abendua, danok barruan daroagun itxaropen hazi sortzailea dogu;
su-gar mehea, amatatu ezinekoa, aldi guztietan agertzen jakuna; solidaritatezko bidea, ondo egina;

6 ibilaldi bakotxean poza zainduz; iruzurtzen ez gaituen oin-hatzak;
biziaz beteriko hazkundea; barri onaren iragarpen neurtua; gainezka egiten dauan samurtasuna...

7 Isaiasen oihua itxaropenez beterik:
Zuhur egon eta entzun. Isaiasen oihua itxaropenez beterik: «Jaunaren argitara ibili gaitezan». Joan Bateatzaileak itxaropenez deitzen dau: «Bihotz barritu zaiteze hur dagoelako Jainkoaren Erreinua».

8 eta munduko pobre guztien itxaropenaz,
Israelgo pobreen eta munduko pobre guztien itxaropenaz, Mariak bere onarpenaren berbea ahoskatzen dau: «Egin bedi nigan zeuk nahi dozun lez».

9 Poztu zaiteze. Jantzirik politena jantzi egizue. Usainik ederrenagaz
lurrundu zaiteze. Ikusteko lez! Jainkoa dator. Poza, bakea eta itxaropena bizkortu.

10 Jainkoa dator... eta atean dago.
Prestatu bidea. Salbatzailea dator. Jainkoa dator... eta atean dago. Bizitzara itzartu!

11 ZATOZ, JESUS JAUNA! ZURE ZAIN GAGOZ. ZURE BEHARRA DAUKAGU.

12 ZATOZ, JAUNA! GAUR ZAIN DOZU MUNDUA, ZORIGAITZEZ HAIN DA HONDATUA!
ZATOZ, JAUNA! ZABAL, OTOI, ZERUA: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 1 Zatoz, Jauna! Nausi da-ta dirua: jendea maiz dauka zapaldua. Entzun, Jauna, behartsuen oihua: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 3 Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete: jendeek alkar ezin hartu dabe. Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 2 Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau: biztu gugan fedearen sua. Zatoz, Jauna! Argitu Zeuk mundu hau: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 4 Zatoz, Jauna! Lokarriak Zuk hautsi. Munduz mundu bihotzetan mintza. Zatoz, Jauna! Ager zaitez, ta jatsi. ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir)


Descargar ppt "ABENDUKO PREGOIA."

Presentaciones similares


Anuncios Google