La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

2013ko abenduaren 8a AMA GUZTIZ GARBIA Abendu aldiko 2. igandea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "2013ko abenduaren 8a AMA GUZTIZ GARBIA Abendu aldiko 2. igandea"— Transcripción de la presentación:

1 2013ko abenduaren 8a AMA GUZTIZ GARBIA Abendu aldiko 2. igandea
Doinua: “Exsurge Domine” 2013ko abenduaren 8a AMA GUZTIZ GARBIA Abendu aldiko 2. igandea Ordesa ibarra

2 Adamen eta Evaren bekatua
Has 3, Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko Jaunak dei egin zion gizonari: – Non zara? Gizonak erantzun: – Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako. Jainkoak esan zion: – Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu? Gizonak erantzun: – Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut. Jainko Jaunak esan zion emakumeari: – Zer egin duzu? Emakumeak erantzun: – Sugeak engainatu nau eta jan egin dut. Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion: «Hori egin dualako,madarikatua hi abere guztien artean eta basapiztia guztien artean! Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz eta hautsa jango duk heure bizitzako egun guztietan. Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok». Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako. Adamen eta Evaren bekatua

3 97. Salmoa Kanta Jaunari kantu berria,
egintza harrigarriak egin baititu Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.

4 Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu
Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean. Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.

5 Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu
Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!

6 Berak aukeratu gintuen
Ef 1, Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena! Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe izan gaitezen maitasunez. Bere onginahiak eraginda, ordutik zuen erabakia Jesu Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere Seme maitearengan eskuzabal eman digun dohain zoragarria berarentzat gorespen-kantu bihur dadin. Honen bitartez gara oinordeko gu ere, lehendik Mesiasengan itxaropen genuenok, gauza guztiak berak nahi bezala egiten dituen Jainkoak aurrez aukeratu baikaitu bere asmoaren arabera, bere aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen. Berak aukeratu gintuen

7 Aleluia Lk 1, 28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: – Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.

8 Lk 1, Aldi hartan, Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: – Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak esan zion: – Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. Mariak esan zion aingeruari: – Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi? Aingeruak erantzun zion: – Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. Orduan, esan zuen Mariak: – Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala. Eta aingeruak utzi egin zuen. Nazaret


Descargar ppt "2013ko abenduaren 8a AMA GUZTIZ GARBIA Abendu aldiko 2. igandea"

Presentaciones similares


Anuncios Google