La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

EGUBERRIETAKO ORATORIOA “Sor zaitez, argi eder hori”

Presentaciones similares


Presentación del tema: "EGUBERRIETAKO ORATORIOA “Sor zaitez, argi eder hori”"— Transcripción de la presentación:

1 EGUBERRIETAKO ORATORIOA “Sor zaitez, argi eder hori”
JAUNAREN JAIOTZA Eguberri eguna J. S. Bachen EGUBERRIETAKO ORATORIOA “Sor zaitez, argi eder hori”

2 EGUBERRI EGUNEKO MEZA Hasiera liburuko gizona eta emakumea Jainkoaren antzera izan dira sortuak. Gizona eta emakumea Kristo ondoren Kristoren haragi berekoak dira. Lehen Eguberritik gizakia Haurraren graziaz dago blai. Eguberritan dena behetik hasten da, txiki izatetik. Horregatik, hain zuzen, Eguberriek bihotzei hitz egiten dien GOXOTASUNA da, baita sinesten ez dutenei ere. Jaioberriak, zaharrak, eta txiki guztiak izan behar dira lehenak estalpean sartzen, baita eroak, baztertu eta txiki guztiak. Eguberrietako jakinduriak giza kategoria eta berekoikeria guztiak agirian jartzen ditu. Sehaska, munduaren neurrikoa, munduko xume guztien bilgunea baita.

3 BERA DA JAINKOAGANA GIDATZEN DAITUEN GURE ZINEZKO ARGIA
EGUBERRI EGUNEKO MEZA BERA DA JAINKOAGANA GIDATZEN DAITUEN GURE ZINEZKO ARGIA 1. irakurgaia: Jainkoak bere indar guztia haur jaioberri batean azaltzen digu Salmoa: Mundu osoak ikusi du Jainkoaren salbamena 2. irakurgaia: Jainkoak bere Semearen bidez hitz egin digu. Ebanjelioa: HITZA gure artean bizitzen jarri da.

4 Mundu osoko jendea, Belengo sehaskaren inguruan
Lehenengo irakurgaia: Isaias profetaren liburutik Is 52,7-10 Bai ederra mendi gainetan albistaria etortzen ikustea! Bakea iragartzen du, zorionaren berri ona ematen, askapena aldarrikatzen. Sioni diotso: «Errege da zure Jainkoa!» Zure begiraleak deiadarka! Poz-oihu dagite denek, beren begiz ikusten baitute Jauna Sionera itzultzen. Ekin denok poz-oihuka, Jerusalemgo horma eroriok, Jaunak bere herria kontsolatu baitu, Jerusalem askatu. Bere jainkozko indar paregabea azaldu du Jaunak nazio guztien aurrean. Mundu-bazter guztiek ikusiko dute gure Jainkoaren garaipena. Mundu osoko jendea, Belengo sehaskaren inguruan

5 97. salmoa Itun Zaharreko Jainkoaren erregetza kantatzen duen salmoa da, Gabon Gabeko antzekoa, “mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena” . - Abesten dituen egintza miragarriak, Israel Babiloniatik libre aipatzen dituenak dira (1.irakurgaia) - Egintza miragarri horiek dira Jesusek guri ere eginikoak, beti LEIAL Bera gure alde. - Egintza horien onura jasoko dutenak mundu osoko herriak dira, inolako bereizkeriarik gabe. Denok gaude gonbidaturik eskerrak ematera.

6 Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena
97. SALMOA Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.

7 Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena
Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean. Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.

8 Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena
Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!

9 Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena
Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez! Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari!

10 Estalpeko kriptako argiak, SEMEAREN jaiolekua
Heb 1,1-6 Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez; azken egun hauetan, berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua. Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan. Eta aingeruak baino gehiago izatera iritsi da, ondaretzat jaso duen izena ere haiena baino askoz goragokoa denez gero. Izan ere, Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan: «Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu»; eta beste hau ere ez: «Aita izango nau hark ni, eta seme izango dut nik hura». Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean, berriz, honela esaten du: «Adora dezatela bera Jainkoaren aingeru guztiek». Estalpeko kriptako argiak, SEMEAREN jaiolekua

11 Aleluia!  Aleluia!  Egun santu bat zabaldu zaigu:
Zatozte herriak; gurtu ezazue Jauna; argi handi bat jaitsi da gaur lurrera. Aleluia!

12 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik) Jn 1, 1-18
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu(...) Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.(...) Belen. Jaiotzaren lekua adierazten duen izarra

13 Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:
«Nire seme zara zu ; gaur zaitut nik sortu. Sal 2:,7

14 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "EGUBERRIETAKO ORATORIOA “Sor zaitez, argi eder hori”"

Presentaciones similares


Anuncios Google