ZUREKIN BAKARRIK
Nire pausoak gelditu nahi ditut Zuk emandako guztia kontenplatzeko. eta nire bizitzako erritmo arina baretu, lasaitasunez, Zuk emandako guztia kontenplatzeko. “
Une baten isilik egon nahi dut eta nire ideien eta sentimenduen harrabotsa isildu, nire zentzumen guztiekin zure aurrean adi-adi egoteko.
Nire ondoan eraikitzen diren arresi guztiak apurtu nahi ditut, edozein ordutan askatasunez nigan sartzen uzteko.
Nire etxea hustu nahi dut eta aldean geratu zaidana erantzi, duintasunez Zuri tokia eskaintzeko.
Zurekin bakarrik egon nahi dut gauza guztien bila joateko. eta zure Espirituaz bete eta maitatu, poztasunez gauza guztien bila joateko.
Bakea, bizia eta zentzua ematen didan zure arnasa sentitu nahi dut, baikortasunez momentu hau zurekin bizitzeko.
Bai, nahi dut.