Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Advertisements

Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
GABONETAKO JAIA.
dagokionez, dagokionean
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
SOFISTAK ETA SOKRATES.
Zirkunferentziaren diametroa 5 zm da.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
NATURALEZA.
NATURA.
itxaron biratu deitu merezi izan balio izan lagundu iraun kostatu
ZER DA PERPAUSA.
Perpaus Motak Maite Goñi
OLERKIAK EZAGUTZEN BERANGO - MERANA L.H.I..
Kalkulu egokiak eginez, erraz zehaztu daiteke partikularen posizioa.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Alkate bera hautatu dute oraingoan ere.
La Salle 30 esmaltetan!.
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
Galde-erantzun batzuk
(Estiloa: "...deitzen zaio Trabuko")
(Hartuko dugu kafe bat?)
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.
Sufí maixuaren parabola
erabilera oker edo badaezpadakoak
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
(Zuzentzaile ortografikoa)
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
Euskara Zerbitzua Gure aitonen denboran… EHULKUren aholkuak
EHULKUren aholkua behar izan
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Gero, ijitoarengana biratu zen. Hura dardarka zegoen. [bi perpaus]
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
Denek maite dute, hain da jatorra.
Soldata Lan Harremana Hitzarmen Kolektiboa Ogasuna Gizarte Segurantza
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
Zer da Euskalbar?.
Jose Antonio Pagola Musika: Envía tu Espíritu-Madurga
gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu
Sindikatuak eta lan-munduaren euskalduntzea
Arozgoan arituz egiten gara arotz
balioetsi, balioztatu…
Paleolito Aroa Euskal Herrian
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
BERREKETAK, ERROAK, ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK
Zenbat ditu gaur otsailak?
Urriaren 25an hasi, eta azaroaren 11an amaitu zen ikastaroa.
Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004
ESKOLA BATEN, EUSKARA EZ DAKIEN HAURRAREN PROZESUA
HABE EHU RNA DVD BEZ AEK EAE CD BBK
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Livingstone doktorea, suposatzen dut.
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
B A EHULKUren aholkuak -ko/-tako Euskara Zerbitzua.
(Aposizioa: komunztadura)
Epea amaituta erreklamaziorik ez bada, behin-betiko bihurtuko da
Ongi etorri Heziraul. eus-era
GIZA EUSKAL ERDAL ITSAS Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua
Zer da epaiketako bitartekotza?
Ikerkuntz deialdia zabaldu da UPV-EHUko hezkuntz sistema aztertzeko.
Transcripción de la presentación:

Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Juntatutako sintagma guztiek atzizkia eramatea da ohikoena literatura-tradizioan. Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Hala ere, juntaturiko sintagmak (“gizarte-eragileen”, “sindikatuen” eta “enpresaburuen”) daudenez, honela ere adieraz daiteke: pluralean Luze jo zuen gizarte-eragile, sindikatu eta enpresaburuen arteko bilerak. Alegia, atzizki bera duten sintagmen segida dugularik, atzizkia ken diezaiekegu juntagailuaren aurreko sintagmei, baldin haiek guztiak pluralean badaude. eta, edo Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Baina okerra da: * Luze jo zuen gizarte-eragileak, sindikatuak eta enpresaburuen arteko bilerak. * Luze jo zuen gizarte-eragileak, sindikatuak eta enpresaburuen arteko bilerak. Izan ere, atzizkia ez da kendu, ordeztu baizik. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Sintagmak pluralean egon ordez singularrean edo mugagabean badaude, Euskaltzaindiaren gomendioa da “kasu-markadun sintagmak juntatzea”; alegia, atzizkia ez kentzea. Luze jo zuen gobernuaren, sindikatuaren eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Luze jo zuen zenbait sindikaturen eta gobernuaren arteko bilerak. (?) Luze jo zuen zenbait sindikatu eta gobernuaren arteko bilerak. (?) Luze jo zuen gobernu, sindikatu eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Guztiz baztertzekoa da: * Luze jo zuen gobernua, sindikatua eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Irakasleei eta ikasleei heldu zaie gutuna. Beste adibide batzuk: Irakasleei eta ikasleei heldu zaie gutuna. Irakasle eta ikasleei heldu zaie gutuna. *Irakasleak eta ikasleei heldu zaie gutuna. Irakasleari eta ikasleari heldu zaie gutuna. (?) Irakasle eta ikasleari heldu zaie gutuna. *Irakaslea eta ikasleari heldu zaie gutuna. Zenbait irakasleri eta ikasle guztiei heldu zaie gutuna. (?) Zenbait irakasle eta ikasle guztiei heldu zaie gutuna. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

Zutaz eta Mikelez hitz egin zuten. Juntagaiak pertsona-izenordainak (edo pertsona-izenordainak eta izenak) badira, egitura osoa juntzatzen da, hots, atzizki eta guzti. Zutaz eta Mikelez hitz egin zuten. *Zu eta Mikelez hitz egin zuten. Guri eta haiei heldu zaigu gutuna. *Gu eta haiei heldu zaigu gutuna. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus Euskaltzaindiaren 111. araua Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea