La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zenbat ditu gaur otsailak?

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zenbat ditu gaur otsailak?"— Transcripción de la presentación:

1 Zenbat ditu gaur otsailak?
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua Hilen egunak

2 15 Gaur, otsailak ditu. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua
Hilen egunak

3 Esapide horren egitura laburtua hilaren eguna zehazteko erabiltzen da.
Datorren ostegunean, hilak 22, beste gai bat jorratuko dugu EHULKUren aholkuan. Datorren ostegunean (hilak 22 izango ditu egun horretan) beste gai bat jorratuko dugu EHULKUren aholkuan. EHULKUren aholkua Hilen egunak Euskara Zerbitzua

4 *Hurrengo EHULKUren aholkua otsailak 22an jorratuko dugu.
Ez dugu egitura laburtu horretaz baliatu behar gertaera bat denboran kokatzeko, genitiboaz baizik (NOREN). *Hurrengo EHULKUren aholkua otsailak 22an jorratuko dugu. Hurrengo EHULKUren aholkua otsailaren 22an jorratuko dugu. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua Hilen egunak

5 Alegia, NOIZ, NOIZTIK, NOIZ ARTE… adierazteko, genitiboa baliatu behar dugu.
Abenduaren 20tik ez dut ikusi. Ekainaren 5era arte Alemanian egongo naiz. Eta ez: *Abenduak 20tik ez dut ikusi. *Ekainak 5era arte Alemanian egongo naiz. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua Hilen egunak

6 Genitiboa erabili behar dugu denbora-tartea adierazteko ere.
Azterketak urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra izan dira. Eta ez: *Azterketak urtarrilak 23tik otsailak 9ra izan dira. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua Hilen egunak

7 Bukatzeko, gogoratu letra xehez idazten direla hilen izenak:
urtarriletik otsailetik martxotik apiriletik maiatzetik ekainetik Bukatzeko, gogoratu letra xehez idazten direla hilen izenak: Bigarren lauhilekoa otsailaren 12an hasi da. *Bigarren lauhilekoa Otsailaren 12an hasi da. Eta ez dutela “a” itsatsirik: Maiatzean bukatuko dira eskolak. *Maiatzan bukatuko dira eskolak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua Hilen egunak


Descargar ppt "Zenbat ditu gaur otsailak?"

Presentaciones similares


Anuncios Google