La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte."— Transcripción de la presentación:

1 Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.
(Zazpiren kontuak; zazpi izan dira diru-kontuak aztertu dizkieten enpresak). Zazpi enpresen diru-kontuak blokeatu dituzte. (Aipatutako zazpien diru-kontuak). (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

2 Zenbait enpresaren jarduera eten dute.
(Zenbaiten jarduera; zenbait izan dira jarduera eten dieten enpresak). *Zenbait enpresen jarduera eten dute. (*Zenbait enpresak geldiarazi dituzte; *zenbaitak). (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

3 (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)
Enpresa hitzak berezkoa du bukaerako -a. Bokal hori berekin daramala erabiltzen da beti. (Salbu-eta mugatu pluralean, jakina: “hiru enpresa” + EN = “hiru enpresen”): Enpresa ertaina, enpresa hori, enpresa bat, edozein enpresa, hainbat enpresa. (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

4 (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)
Deklinatu ere, bokalez amaitutakoak bezala deklinatzen da enpresa, eta orobat -a berezkoa duten hitz guztiak: Mugagabea: edozein, zenbait, hainbat Zenbait pertsonaren ustea da hori. (*Zenbait pertsonen). Eragin handia izan zuen haren pinturak gerraosteko hainbat poetarengan. (*Hainbat poetengan). (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

5 (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)
Mugagabea: hiru, zazpi, makina bat (heg., beh.)… Berrehun pertsonak galdu dute bizia hondamendian. Makina bat pirata dabil Somaliako kostaldean. Mugatu plurala: kontuan har bedi plurala sartzekotan erreferente jakina behar duela. Basterretxea, Sistiaga eta Ugarte mintzatu ziren ekitaldian. Gaur taldearen sorrera izan zuten hiru artistek hizpide. Zazpi probintzietako bertsolariak bildu ziren. Zenbakiei bakarrik dagokie mugatu pluralaren aukera hori. (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

6 (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)
Hona beste adibide batzuk: Zenbait atletak lehiatzeari utziko diote Olinpiar Jokoak igarotakoan. (*Zenbait atletek). Hainbat erakusketaren berri emango dizuegu orain. (*Hainbat erakusketen). Produktu hori ez duzu edozein janari-dendatan salgai. (*Edozein dendetan). Hamabi arbolak fruitua eman dute; beste hiruk, ez. Hamabi arbolek fruitua eman dute. (Iaz landatutakoek). (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

7 (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)
-z kasu-markak joera du mugagabean zenbatzailerik gabeko izen-sintagmak eratzeko. Halako mugagabeek singularraren forma bera ageri dute -a berezkoa duten izenekin. Eta hortik dator oker asko: Lorez eta hostozko apainduraz margotutako jauregiak. (Eta ez ‘apaindurez’). Zelulaz osatuak dira gorputzeko ehunak. (Eta ez ‘zelulez’). (Ikus ‘zelula ugariz’, eta ez ‘zelula ugariez’). (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)

8 -a berezkoaren erabileraz baduzu beste fitxa bat.
Kontuan hartu, bestalde, asko direla -a berezkoa duten hitzak. -a berezkoaren erabileraz baduzu beste fitxa bat. Hemen duzu esteka: -a itsatsia eta hitz elkartuak ( ) pps/ pdf (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea)


Descargar ppt "Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte."

Presentaciones similares


Anuncios Google