Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia Metodoaren arauak Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
Lehen araua: Nabaritasuna Ezin da ezer hartu egiatzat ez bada guztiz nabaria Lehen araua intuizioarekin identifikatzen dugu, adimenaren intuizioa baita zerbait guztiz nabaria dela edo ez dela esaten diguna Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna
BEREIZKORTASUNA eta ARGITASUNA Bereizkortasuna: Ideia batek, bereizia izateko, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du Argitasuna: Argia izango da ideia izpirituaren aurrean (adimenean) itzalik gabe agertzen denean…
Bigarren araua: analisia Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea; proposizio korapilatsuen aurrean zatiketa egin behar dugu planteamendu soilak (sinpleak) lortu arte Natura soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da, eta horregatik, soilean ez dago huts egiterik eta horrela esaten digu gure adimenaren intuizioak
Hirugarren araua: sintesia (dedukzioa) Objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuenetaraino iritsi, dedukzio prozesua osatuz Printzipio nabarietatik abiatuz, batetik bestera banan-banan goaz eta bakoitza bere aurrekoari loturik dagoela gogoratzen dugu, kate-maila bakoitzari edo maila guztiei buruzko ziurtasuna lortuz
Laugarren araua: Berrikusketa edo zerrendaketa Elementu guztien zerrendaketa eta berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte Arau honen helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneez ohartaraztea da