La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA"— Transcripción de la presentación:

1 TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA

2 HELBURUAK Sistema termodinamikoa zer den jakin.
Termodinamikaren “Zero printzipioa” jakin. Oreka termodinamikoan dagoen sistema baten kasuan, bere magnitude mikroskopikoen eta makroskopikoen arteko erlazioa ezagutu. Termodinamikaren “Lehen printzipioa” ezagutu. Gas ideal baten prozesu kuasiestatikoen kasuan, lehen printzipioa aplikatzen jakin. TERMODINAMIKA I

3 AURKIBIDEA Hitzaurrea. Zero printzipioa. Gas ideala. Teoria zinetikoa.
Lan hidrostatikoa. Barne-energia. Lehen printzipioa. Bero kapazitateak. Prozesu kuasiestatikoak gas ideal batean. TERMODINAMIKA I

4 Hitzaurrea Termodinamikak oso partikula-kopuru handia duten sistema fisikoak aztertzen ditu. Sistema termodinamikoa: aztertzen ari garen materiaren zatia. Ingurunea: sistema inguratzen duena eta bere portaeran eragiten diona. Unibertsoa: “sistema gehi ingurune” multzoa. Sistema bat oreka termodinamikoan dago bere egoera makroskopikoa isolatuta dagoenena aldatzen ez bada. Sistema orekan dagoenean bere egoera aldagai makroskopiko gutxirekin determinatzen da: aldagai termodinamikoak. TERMODINAMIKA I

5 Zero printzipioa Gas ideala
Bi sistema, A eta B, oreka termikoan bereiz badaude beste hirugarren C sistemarekin, orduan A oreka termikoan dago B-rekin. Tenperatura bi sistema oreka termikoan dauden ala ez esaten digun propietatea da. Gas ideala Presio txikiez gasek ondoko egoera-ekuazioa betetzen dute: TERMODINAMIKA I

6 Teoria zinetikoa Teoria zinetikoak aldagai termodinamikoen arteko erlazioa aztertzen du. Aldagai hauek gasaren oreka-egoera eta egoera mikroskopikoa deskribatzen dituzte. Makroskopikoa Mikroskopikoa Presioa Gasaren molekulek hormen kontra kolisionatzen dutenez, partikulen momentu linealaren aldaketa. Tenperatura Gasaren molekulen energia zinetikoaren batez-bestekoa. TERMODINAMIKA I

7 Prozesu kuasiestatikoa
Lan hidrostatikoa (W) Gas batek bolumena aldatu badu, gasak egindako lana, sistemak hasierako egoeratik bukaerako egoeraraino jarraitu duen prozesuaren araberakoa da. Prozesu kuasiestatikoa Sistemaren egoera oso-oso astiro aldatzen da, infinitu oreka egoera pasatuz. Gas baten kasuan, prozesu hau lerro jarraiki batez irudikatzen da PV diagraman. Lana hauxe da: TERMODINAMIKA I

8 Barne-energia (U) Lehen printzipioa
Sistemaren partikulen energia zinetiko eta interakzioen energia potentzialen gehikuntza. Sistema orekan badago, aldagai termodinamikoen menpe adieraz daiteke. Gas ideal baten kasuan,soilik tenperaturaren araberakoa da eta berarekin handiagotzen da(Joule-ren legea). Lehen printzipioa Sistema baten barne-energiaren aldaketa ingurunearekin energia-transferentziagatik izaten da: TERMODINAMIKA I

9 Aktibitateak: 4. eta 6. ariketak
Lehen printipioa SISTEMA Bero- ahalmenak Bere tenperatura gradu bat igotzeko sistema batek zurgatu behar duen beroa: Aktibitateak: 4. eta 6. ariketak TERMODINAMIKA I

10 Prozesu kuasiestatikoak gas ideal batean
Isobaroa P=kte Isokoroa V=kte Isotermikoa T=kte Adiabatikoa Aktibitateak: 1. ariketa TERMODINAMIKA I


Descargar ppt "TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA"

Presentaciones similares


Anuncios Google