ANDRE MARIA ITXAROPEN SANTUAREN AMA
Agur Maria, gure itxaropen. SALMOA (Lucas 1) Agur Maria, gure itxaropen.
Agur Maria, gure itxaropen. Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa bait da nire salbamena, ikusi bait du mirabe honen ezereztasuna. Agur Maria, gure itxaropen.
Agur Maria, gure itxaropen. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin bait dizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana.
Agur Maria, gure itxaropen. Bere besoaren indarra erabili du, buru-harroak hondatu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak.
Agur Maria, gure itxaropen. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogoratu zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahan-i eta ondorengoei betiko esana. Agur Maria, gure itxaropen.
ALELUIA Ama deuna eta Birjina orbangabea, munduko Erregina goralgarria, otoi gure alde, aukeratu zinduen Jaunaren aurrean. ALELUIA
"Egizue Berak esaten dizuena" EBANJELIOA "Egizue Berak esaten dizuena"
Itxaropenaren Ama...