ANDRE MARIA ITXAROPEN SANTUAREN AMA
Agur Maria, gure itxaropen. SALMOA (Lucas 1) Agur Maria, gure itxaropen.
Agur Maria, gure itxaropen. Haundiesten dau nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua; Jainkoa da-ta nire salbamena, ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna. Agur Maria, gure itxaropen.
Agur Maria, gure itxaropen. Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak, haundiak egin deustazalako Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, bildur deutsoenakana.
Agur Maria, gure itxaropen. Bere besoaren indarra erabili dau, buru-harroak hondatu ditu; bota ditu euren aulkitik haundikiak, eta gora jaso ditu ezerezak.
Agur Maria, gure itxaropen. Bere gain hartu dau Israel, bere morroia, errukia gogoratu jakola; gure gurasoei halan eutsen berbea emona, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Agur Maria, gure itxaropen.
ALELUIA Ama deuna eta Birjina orbanbakoa, munduko Erregina goralgarria, otoi gure alde, aukeratu zinduzan Jaunaren aurrean. ALELUIA
"Egizue Berak esaten deutsuena" EBANJELIOA "Egizue Berak esaten deutsuena"
Itxaropenaren Ama...