Jose Antonio Pagola Musika: Envía tu Espíritu-Madurga

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Musika:Beethoven Violin sonata nº 5
Advertisements

Jesus berreskuratu Jose Antonio Pagola Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC
Jose Antonio Pagola Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC
Jose Antonio Pagola Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC
Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC; Euskaraz:D.Amundarain
Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Jose Antonio Pagola Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC
AUZI BITXIA Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Musika: Albinoni concierto nº 11 Larguetto
Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz: D.Amundarain
Jose Antonio Pagola Presentación:B.Areskurrinaga HC
Egiaren Testiguaren aurrean
Jose Antonio Pagola 2016ko urriaren 2a Urteko 27. igandea C
SAN JOSEREN FESTABURUA
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
ABENDUKO PREGOIA.
La Salle 30 esmaltetan!.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
EUKARISTIA Montserrateko san Benet-eko Mojak.
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Montserrateko Beneditar alabak.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
JAUNAREN BATAIOA Bachen si minorreko Mezaren Gloriako “Qui tollis peccata mundi” (3’18) doinuak grazia bekatua baino indartuagoa dela gogoraraztera gonbidatzen.
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Jose Antonio Pagola Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
Benet Casablanques-en “Epigramek” maitatzera gonbidatzen gaituzte
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Montserrateko Beneditar alabak.
PAZKO GAUA 2014 Doinua: Bachen si minorreko “Et Resurrexit”
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz.
ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Izan zaitezte errukitsuak!
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
Jesusen Nekaldia.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
6. Igandea B zikloa URTEKO
PAZKO DEIA.
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Izan zaiteze errukitsuak!
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Transcripción de la presentación:

Jose Antonio Pagola Musika: Envía tu Espíritu-Madurga Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz: D.Amundarain 2016ko maiatzaren 15a Mendekoste C (Joan 14,15-16.23b-26)

Zatoz, Espiritu kreatzailea, eta isuri gu baitan Jesusen indarra eta hatsa. Zure eraginik eta laguntzarik gabe, ezin dugu harengan sinetsi; ezin ausartu gara haren urratsei jarraitzera: Eliza ez da eraberrituko; gure esperantza itoko da. Zatoz eta kutsa gaitzazu Jesusen bizi-hatsez!

Zatoz, Espiritu Santua, eta ekarri guri gogora Jesusek esan ohi zituen hitz onak. Zure argirik eta harekiko zure testigutzarik gabe, ahaztuz joanen gara Jainkoaren aurpegi ona; letra hil bihurtuko da Ebanjelioa; Elizak ezin hots eginen du albiste onik. Zatoz eta irakats iezaguzu Jesusi bakarrik entzuten!

Zatoz, Egiaren Espiritua, eta egizu Jesusen egian ibil gaitezen. Zure argirik eta gidaritzarik gabe, ezin izanen gara sekula geure erroretik eta gezurretik libratu; ez da ezer berririk eta egiazkorik gu baitan erneko; itsuaurreko izan nahi duen itsuaren antzeko izanen gara. Zatoz eta bihur gaitzazu Jesusen ikasle eta testigu!

Zatoz, Aitaren Espiritua, eta irakats iezaguzu Jainkoari «Abba» esaten, Jesusek egin ohi zuen bezala. Zure berotasunik eta zure alaitasunik gabe, beren Aita galdu duten umezurtzak bezalako izanen gara; ezpainez dei eginen diogu Jainkoari, baina ez bihotzez; gure otoitza hitz huts izanen da. ¡Zatoz eta irakats iezaguzu Jesusen hitzez eta bihotzaz otoitz egiten!

Zatoz, Ontasun Espiritu, eta bihur gaitzazu Jesusek estreinatu zuen «Jainkoaren erreinuaren» egitasmora. Zure indar eraberritzailerik gabe, inork ez du bihurtuko gure bihotz nekatua; ez dugu ausardiarik izanen mundu gizatarragoa eraikitzeko, Jainkoak nahi bezala; zure Elizan azkenak ez dira sekula lehenengo izanen; eta guk erdi lo jarraituko dugu geure erlijio burgesean. Zatoz eta egin gaitzazu lankide Jesusen egitasmoan!

Zatoz, Maitasun Espiritua, eta irakats iezaguzu elkar maitatzen, Jesusek maite ohi zuen maitasunez. Zu gure artean bizitasunez bizi gabe, Elizaren komunioa zartatu eginen da; hierarkia eta herria urrunduz joanen dira gero eta gehiago; zatiketa handitu eginen da, elkarrizketa itoko eta intolerantzia haziko. Zatoz eta biziaraz ezazu gure bihotzean eta gure eskuetan Jesusen antzeko eginen gaituen haurride-maitasuna!

Zatoz, Espiritu Askatzailea, eta gogorazi guri aske izateko askatu gintuela Kristok eta ez esklabotzak berriro zapaldu gaitzan uzteko.

Zure indarrik eta zure egiarik gabe, Jesusekiko gure jarraitze gozoa esklaboen moral bilakatuko da; ez dugu ezagutuko bizia dakarren maitasuna, baizik bizia hiltzen duen geurekoikeria; ito eginen da gu baitan Jainkoaren seme-alabak hazarazten dituen askatasuna eta, beste behin, beldurraren, koldarkeriaren eta fanatismoaren biktima izanen gara.

Zatoz, Espiritu Santua, eta kutsa gaitzazu Jesusen askatasunez!

ESPIRITU SANTUARI DEI   Zatoz, Espiritu kreatzailea, eta isuri gu baitan Jesusen indarra eta hatsa. Zure eraginik eta laguntzarik gabe, ezin dugu harengan sinetsi; ezin ausartu gara haren urratsei jarraitzera: Eliza ez da eraberrituko; gure esperantza itoko da. Zatoz eta kutsa gaitzazu Jesusen bizi-hatsez! Zatoz, Espiritu Santua, eta ekarri guri gogora Jesusek esan ohi zituen hitz onak. Zure argirik eta harekiko zure testigutzarik gabe, ahaztuz joanen gara Jainkoaren aurpegi ona; letra hil bihurtuko da Ebanjelioa; Elizak ezin hots eginen du albiste onik. Zatoz eta irakats iezaguzu Jesusi bakarrik entzuten! Zatoz, Egiaren Espiritua, eta egizu Jesusen egian ibil gaitezen. Zure argirik eta gidaritzarik gabe, ezin izanen gara sekula geure erroretik eta gezurretik libratu; ez da ezer berririk eta egiazkorik gu baitan erneko; itsuaurreko izan nahi duen itsuaren antzeko izanen gara. Zatoz eta bihur gaitzazu Jesusen ikasle eta testigu! Zatoz, Aitaren Espiritua, eta irakats iezaguzu Jainkoari «Abba» esaten, Jesusek egin ohi zuen bezala. Zure berotasunik eta zure alaitasunik gabe, beren Aita galdu duten umezurtzak bezalako izanen gara; ezpainez dei eginen diogu Jainkoari, baina ez bihotzez; gure otoitza hitz huts izanen da. Zatoz eta irakats iezaguzu Jesusen hitzez eta bihotzaz otoitz egiten! Zatoz, Ontasun Espiritu, eta bihur gaitzazu Jesusek estreinatu zuen «Jainkoaren erreinuaren» egitasmora. Zure indar eraberritzailerik gabe, inork ez du bihurtuko gure bihotz nekatua; ez dugu ausardiarik izanen mundu gizatarragoa eraikitzeko, Jainkoak nahi bezala; zure Elizan azkenak ez dira sekula lehenengo izanen; eta guk erdi lo jarraituko dugu geure erlijio burgesean. Zatoz eta egin gaitzazu lankide Jesusen egitasmoan! Zatoz, Maitasun Espiritua, eta irakats iezaguzu elkar maitatzen, Jesusek maite ohi zuen maitasunez. Zu gure artean bizitasunez bizi gabe, Elizaren komunioa zartatu eginen da; hierarkia eta herria urrunduz joanen dira gero eta gehiago; zatiketa handitu eginen da, elkarrizketa itoko eta intolerantzia haziko. Zatoz eta biziaraz ezazu gure bihotzean eta gure eskuetan Jesusen antzeko eginen gaituen haurride-maitasuna! Zatoz, Espiritu Askatzailea, eta gogorazi guri aske izateko askatu gintuela Kristok eta ez esklabotzak berriro zapaldu gaitzan uzteko. Zure indarrik eta zure egiarik gabe, Jesusekiko gure jarraitze gozoa esklaboen moral bilakatuko da; ez dugu ezagutuko bizia dakarren maitasuna, baizik bizia hiltzen duen geurekoikeria; ito eginen da gu baitan Jainkoaren seme-alabak hazarazten dituen askatasuna eta, beste behin, beldurraren, koldarkeriaren eta fanatismoaren biktima izanen gara. Zatoz, Espiritu Santua, eta kutsa gaitzazu Jesusen askatasunez! José Antonio Pagola