La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Izan zaitezte errukitsuak!

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Izan zaitezte errukitsuak!"— Transcripción de la presentación:

1 Izan zaitezte errukitsuak!
Zorionekoak!

2 Errukitsu Jainko Aita lez.

3 Jainkoak azkenekoentzat nahigabetuen nahigabeak
Zorionekoak gu, Jainkoak azkenekoentzat duen errukia “ulertzen” dakigunean. Zorionekoak gu, nahigabetuen nahigabeak min ematen digunean.

4 Zorionekoak gu, gaur egungo dohakabeengan Jainko gurutziltzatua
geure ongizate ziztrinean lasai biziatzeagatik beste aldera begiratzen ez dugunean. Zorionekoak gu, gaur egungo dohakabeengan Jainko gurutziltzatua ”ikusten” dakigunean.

5 errukituko baitzaigu Aita.
Guri ere errukituko baitzaigu Aita. ZORIONEKOAK...

6 Errukitsu Jainko Aita lez.

7 bakarrik eta babesgabe bizi direnak gizartean tokirik ez dutenei
Zorionekoak gu, bakarrik eta babesgabe bizi direnak ongi hartzen dakigunean. Zorionekoak gu, gizartean tokirik ez dutenei geure bizitzan tokia egiten diegunean.

8 inork aintzat hartzen ez dituenak halakoek Jainkoaren bihotzean
Zorionekoak gu, inork aintzat hartzen ez dituenak aintzat hartzen ditugunean. Zorionekoak gu, halakoek Jainkoaren bihotzean toki berezia dutela sinesten dugunean.

9 Denok hartuko gaitu Aitak maitasun neurrigabeaz.
ZORIONEKOAK...

10 Errukitsu Jainko Aita lez.

11 pertsona ororen eskubideak inork nahi ez dituenak estimatzen
Zorionekoak gu, pertsona ororen eskubideak eta duintasuna defenditzen dakigunean. Zorionekoak gu, inork nahi ez dituenak estimatzen eta zapalduen ondoan egoten dakigunean.

12 mesprezatzen dituztenak, guk gutxiesten eta baztertzen ez ditugunean.
Zorionekoak gu, toki guztietan, mesprezatzen dituztenak, guk gutxiesten eta baztertzen ez ditugunean. Zorionekok gu, Jainkoak ”maiteen” txikiak dituala ohartzen garenean.

13 Aitaren samurtasun mugagabea
gozatuko dugu guk ere egunen batean. ZORIONEKOAK...

14 Errukitsu Jainko Aita lez.

15 eta gure inguruko behartsuekin erdibanatu ahal izateko
Zorionekoak gu, azkenekoei begira bizitzen dakigunean. Zorionekoak gu, munduko gosetuekin eta gure inguruko behartsuekin erdibanatu ahal izateko geure ongizatea murrizten dugunean.

16 behartsuen aldeko zeinu, kanpaina eta konpromiso txikietan
Zorionekoak gu, behartsuen aldeko zeinu, kanpaina eta konpromiso txikietan esku hartzen dugunean. Zorionekoak gu, azkenengoen alde dagoen Jainkoarengan sinesten dugunean.

17 Lehenbizikoak izango gara gu egunen batean, Aitak emango digun
betiereko zoriontasuna haiekin batean gozatzen. ZORIONEKOAK...

18 Errukitsu Jainko Aita lez.

19 Lehenengo Mundu honetako oparotasunaren erdian
Zorionekoak gu, Lehenengo Mundu honetako oparotasunaren erdian buru-argi bizi garenean. Zorionekoak gu, geure etxean, inguruan, parrokian, kristauari dagokion neurritasuna eta solidaritatea suspertzeko eginahalak egitean.

20 geure interes egoistak ez, baizik Jainkoaren zuzentasuna
Zorionekoak gu, geure interes egoistak ez, baizik Jainkoaren zuzentasuna bilatzen dugunean. Zorionekoak gu, denon Aitaren erreinuan ”geu sartzen” eta besteei ”sartzen laguntzen” ahalegintzen garenean.

21 Bizitza burutzean izango den festa gozatu ahal izango dugu,
egunen batean, Aitaren ondoan. ZORIONEKOAK...

22 Izan zaitezte errukitsuak!
Zorionekoak!


Descargar ppt "Izan zaitezte errukitsuak!"

Presentaciones similares


Anuncios Google