La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz."— Transcripción de la presentación:

1 ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz

2 Zure dohainak eman guri

3 JAKITURIA

4 Espirituaren gauzetarako ahogozoaren dohaina.
Bereizten, gozatzen eta atsegin izaten jakitea. Bizitzeko eta bizitza maitatzeko dohaina. Pertsonen itxurak ikusi ordez beren BIHOTZAK begiratzea.

5 KONTSEILUA

6 Bide zuzena erakutsi eta Jainkoarengana gerturatzen gaituen dohaina.
Egunik eguneko jakituria jatorra. Hitz egokia, aholku zintzoa. Inork bere bizitzaz hitz-egitean isil eta adi entzutea. Bide zuzena erakutsi eta Jainkoarengana gerturatzen gaituen dohaina.

7 SENDOTASUNA

8 Adorea, iraunkortasuna, eskuzabala... dohaina.
Itxaropen osoz bizi izateko behar dudan indarra. Behartsuak altxatzeko berak nigan jarri duen ahalmena. Gorputz eta arima aritzeko sendotzen nauen dohaina.

9 ADIMENA

10 Jesus, Aita eta Espiritua barru-barrutik ulertzea ematen digu.
Askorentzat “txiripa” diren jazoeretan, Jainkoaren eskua ikusten laguntzen digu. Gauzak bere berean, sustraiz eta sakonean ulertzera garamatza. Historian zehar, Jainkoaren probidentziaz jabetzearen dohaina.

11 ZIENTZIA

12 Kreazioaren edertasuna mirestera garamatzan dohaina.
Izadiaren Kreatzailearen presentzia aurkitzen laguntzen digu. Begi-bistan duguna baino haruntzago ikusarazten digu. Gure ibilbidearen, historiaren eta bizitzaren ikusmen egokia errazten digun dohaina.

13 PIEDADEA

14 Guztiz maite gaituen Jainkoaren seme-alaba sentitzea.
Jainkoa Aita-Amatzat eduki, hori jakin eta gozatzearen dohaina. Jesusek “Aita” hitza maitasunez nola esaten duen ohar-araztea. Geure artean senide egiten gaitu, eta Jainkoaren Familiako partaide.

15 JAINKOAREN BELDUR SANTUA

16 Ondo ulertuz gero, “beldur” guztiak desegiten dituen beldurra da hau.
Babestuta sentitzen garenez itxaropentsu bizi gara. Jainko Aitaren besarkada, helmuga pozgarri dugula semeok, ziurtatzen digun dohaina. Entzunak izatearen uste onez OTOITZ egitera bultzatzen gaituena.

17 ZATOZ ESPIRITU SANTUA ZATOZ zatoz


Descargar ppt "ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz."

Presentaciones similares


Anuncios Google