La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Jesusen Nekaldia.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Jesusen Nekaldia."— Transcripción de la presentación:

1 Jesusen Nekaldia

2 I. Jesus heriotzara kondenatuta
Jesus gaur egun ere hiltzera kondenatuta dago: janaria guztiontzat dagoen mundu honetan gosez hiltzera kondenatuta, sendagaiak lortu ezinik hiltzera kondenatuta, baztertutako zaharra, lanik gabeko langile etsitua...eta eskuak garbitzen ditugu.

3 II. Jesus gurutzearekin
Sufritzen dutenen zama darama, beste kondenatuen gurutzea darama bere gain maitasunaren izenean. Ez gaitu inoiz bakarrik uzten sufritzen dugunean.

4 III. Jesus lehen aldiz erortzen da
...lurrean eta ez dugu ikusten edota ez-ikusiarena egiten dugu. Lozorroan bizi gara, ihesean, kontsumismoaren hatzaparretan... ESNATU, BADA GARAIA!!!

5 IV. Jesusek bere Amarekin topo
Ezpata batek sastatu zuen amaren bihotza. Bere erraietako semea hiltzen ikustean. Ez dago oinaze handiagorik norberaren semea hiltzen ikustea baino

6 V. Simon zirenearrak laguntzen dio Jesusi
Halako kristauak behar ditugu, munduko gurutziltzatuen zama eramaten laguntzeko gai direnak

7 VI. Beronika eta Jesus Beronikak xukatzen dio odolez eta izerdiz betetako aurpegia. Gure bokazioa: nekalduen begiratu eta oinazea goxatzea.

8 VII. Jesusen bigarren erorialdia
Eta ez da bakarra. Eta berriro eroriko da, gainera. Behartsu, gosetu, gaixotu, biluztu eta preso bakoitzarekin … Axola al zait besteak lurrean arrastaka ikustea?

9 VIII. Jesusek emakumeak kontsolatu
Emakumeengana hurbiltzen da, bazterketa, mespretxua, tratu txarra jasaten duten emakumeengana… Beharra eta bazterketa emeak dira.

10 IX. Jesus hirugarrenez erortzen da
Lurrera eta zanpatuko dute, erori baino lurrera bota dute. Guk sortutako egiturek, interesek, zapaltzen duten botereek botata... Ez ote gara gaizkide horretan?

11 Batzuen lukurreria eta ondasun-goseak biluztu dute mundu gehiena.
X. Jesus biluztua Etxegabetua, azken aurrezkia ere galtzeraino biluztua, miseriarik gorrienean dabiltzanen antzera, ezpaloi baten gainean hilik eta bakarrik. Batzuen lukurreria eta ondasun-goseak biluztu dute mundu gehiena.

12 XI. Jesus gurutziltzatua
Bekatuak eta diruak zulatzen dituzte bere eskuak, handikiek gurutziltzatzen txikiak... Erruki, Jauna!

13 XII. Jesus gurutzean hil
Jesus gaur egun ere gurutziltzatuta hiltzen da beste askoren ondoan, bidegabekeriaz oinazetuak, non ote dagoen justizia galdezka.

14 XIII. Jesus hilda bere Amaren eskuetan
Ilun da. Ama eta Jainko Aita negarrez daude bere seme-alabak hilda ikusita. Baina Jainkoa k ez ditu behartsuak ahazten.

15 XIV. Jesus hilobiratua Bere gorpua hilobiratuko dute eta berriro erneko da. Udaberriko kimu berri baten antzera, Jainkoak berpiztuko du betiko.


Descargar ppt "Jesusen Nekaldia."

Presentaciones similares


Anuncios Google