Eleizalde Ikastola - Bermeo Zergatik landu erregistroak eskolan? Hausnarketa bidea Eleizalde Ikastola - Bermeo
Nondik gatoz HEZKUNTZA PARADIGMA : ezagutzen transmisioa; edukiak oinarrian. HIZKUNTZA PARADIGMA: Estrukturalista, arau-emailea; ezagutza. Hizkuntza bat, bakarra. Hizkuntza Hezkuntza Euskara Ingurua ESTANDARIZAZIOA: batua-euskalkia aurrez aurre. ERREALITATE SOZIOLINGUSITIKOA: guraso euskaldunak; etxeko hizkuntzea euskara.
Hizkuntzaren ikuspegia Nondik gatoz DAKIGUNETIK EZ DAKIGUNERA HAUTUA Bizkaiera estandarra egiten gutxi-gutxika. Bizkaiera irakatsi Alfabetatzea, euskaraz idazten eta irakurtzen ikastea, berbetan baitzekiten. Helburua “Zurruna: ONA idatziagaz lotutakoa; ahozkoa idatzizkoaren erreferentzia. Hizkuntzaren ikuspegia
Bidean Edukien aldaketa: kontzeptuak eta prozedurak. DBH ezarriko da. Bizkaierazko materiala DBH 1.ziklorako. Erreforma Soziolinguistikaren barri Txepetx: ezagutza-erabilera-motibazioa Hizkuntza normalkuntza Esparru ez-formaletan eragiteko proposamena Euskeraz Bizi proiektua
Bidean Herriko hizkerak prestigio handirik ez. Aldaera arteko eztabaida da esku artekoa; erregistroek ez dute lekurik. Eskolaren zeregina hizkuntza eredu landua irakastea. Aldaera bakarra da egoera guztietarako. Euskara erabiltzea berezkotzat; eskolak egoera larrietan eragin behar, ez arruntetan. Guk idazten eta irakurtzen irakatsi; berbetan bazekiten.
Metodologia lehenetsi: batuaz dagoen materiala erabili LH zein DBHn Bidean Hizkuntza erabilgarri, sinesgarri egiteko erreferenteak behar: ahozkoa horren indargarri. Bizkaiera eredu gutxi: ahozkoan apenas, irakasleak eredu bakar; idatzizkoan argitaletxe bakarra . Hautuak material erabilera mugatu. Bizkaierazkoa baino ez: merkatukoa edo geuk sortua. Bizkaiera eta batua elkarren osagarri. DBH 2.zikloan zubi lana euskara batura. Metodologia lehenetsi: batuaz dagoen materiala erabili LH zein DBHn
Bide markatzaileak, eztabaida eragileak Ikastolen hizkuntza proiektua LOE Komunikazioa da hizkuntzaren xede. Hizkuntza elkarreraginezko egoeretan gauzatzen da (ekintza komunikatiboa). Paradigma eraikitzailea da ardatza. Eremuak: curricularra, ez curricularra, instituzionala. Erabateko aldaketa: Hezkuntza planteamendua: GAITASUNAK, ez edukiak; komunikaziorako konpetentzia. Hizkutza planteamendua: hizkuntza erabiltzeko da; erabilerak egiten du nor konpetente. hausnarketa
Argi zerbait egin beharra jauzia Hausnarketaren ondorioak Hizkuntzaren trataera birplanteatu egin behar da. Ikastola da umeei “ama-hizkuntza” irakasten diena. Kalean ez dago behar beste, ez behar bezalako eredurik. Eskolak erregistro mota ezberdinak irakatsi behar ditu. Argi zerbait egin beharra Zelan jorratu: gaitz. Zailtasuna: batua-bizkaiera hautua ikustea berriro, harantzago joan barik
HIZPRO taldea KLAUSTROA PROZEDURA Marko teorikoa landu eta oinarriak atera Galdetegiak prestatu eta emaitzak atera Datuak jaso eta ondorioak atera Proposamena egin KLAUSTROA Oinarriak jorratu Galdetegien emaitzak aztertu Datuak aztertu Erabakiak hartu
Jorraketa Marko teorikoa Testuingurua Ikasleen ama hizkuntza Zenbait orientabide erregistroen erabileraz Euskal curriculuma Etxeko euskara erabilera EAEko curriculuma Ikastolen hizkuntza proiektua Batuazko materialen eragina Euskaltzaindiaren adierazpenak Kalitatea Euskara erabilera Euskalkien erabileraz…
Jorraketa Komunikazioa da hizkuntzaren xede; hizkuntza elkarreraginezko egoeretan gauzatzen da; paradigma eraikitzailea da ardatza. Hizkuntza, hortaz, konpetentziak garatzeko giltzarri izango da, eta erabilera izanik azken xedea, diskurtsoa izango da ardatza. Giltzarri izaera horrek esan nahi du edozein gizarte-eremutan komunikatzeko tresna izateaz gainera, ezinbestekoa dela gizarteratze-prozesuan eta nork bere nortasuna garatu dezan. IKASTOLEN HIZKUNTZA PROIEKTUA Euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla uste du Euskaltzaindiak, ortografia eta hizkuntzaren azpiegitura zainduz Azken helburu nagusi eta bakarra euskara biziaraztea, sendotzea eta hedatzea delarik, inola ere ezin pentsa daiteke tokian tokiko euskara eta euskara batua elkarren aurkako gerta litezkeenik, baizik eta bata bestearen nahitaezko osagarri eta aberasgarri direla zinez EUSKALTZAINDIA
Jorraketa Gaitasun honen (komunikaziorakoa) garapenak hizkuntzak erabileraren bidez ikastea eskatzen du askotariko komunikazio-egoera eta -testuingurutan; izan ere, abileziak edo prozedurak, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean funtsezko eduki direnak, erabileraren poderioz –eta erabilera horren inguruan hausnartuta, hobetu ahal izateko– soilik garatzen dira. EAE CURRICULUMA: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Ideiak, iritziak, bizipenak eta sentimenduak trukatzean eta errealitatearen adierazpena eraikitzean, ahozko hizkuntza jariakortasunez, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea eta ahozko komunikazioaz gozatzea, identitatea egituratzeko, pertsonen arteko komunikazio ona lortzeko, ezagutza eskuratzeko aukera izateko eta parte hartzen duen gizartearen kultura partekatzeko. Konpetentzia hori orokorra delarik, arlo bakoitzak bere egitekoa du horren lorpenean. Beraz, arlo guztiek izango dute komunikaziorako gaitasuna garatzeko beharra EUSKAL CURRICULUMA: KOMUNIKATZEN IKASI konpetentzia
Jorraketa Zuzentasuna: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena. Jatortasuna: Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra. Egokitasuna: Bere xederako egokia dena da euskara egokia, eta, Mitxelenak zioen bezala, hizkuntzaren xedea eragitea da batez ere. KALITATEA “Euskalkia gora eta behera ari gara, baina sakoneko arazoa ahozko euskara dela uste dut. ... Beti ibili gara idatzizko hizkuntza horrekin, ahozkoa landu barik. Zein da kontua? Idatzizko eta ahozko hizkuntzak diferenteak direla. Gaur egun edozein neska-mutiko gai da eskolako azterketak, lanak, edozeren gainean euskeraz egiteko arazo barik. Baina neska-mutiko horiek kalera ateratzen direnean erdaraz egiten dute. Zergatik? Beraiei irakatsi zaien hizkuntza eredua idatzizkoa delako eta honek lagunen artean ibiltzeko balio ez duenez erdarara jotzen dute.” GAZTE HIZKERA EUSKALKIAK (Koldo Zuazo)
Zenbait orientabide erregistroen trataeraz Jorraketa Zenbait orientabide erregistroen trataeraz
HAUSNARKETAREN ONDORIOAK Irakaskuntza prozesuan eman beharreko aldaketak: ezagutzatik erabilerara esalditik testura zuzentasunetik egokitasunera gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora
Ikasleen lehen hizkuntza Jorraketa Gurasoen hizkuntza Ikasleen lehen hizkuntza
Jorraketa Nork irakatsiko dio esaten? Zer ikasi behar du esaten? Ez dut nahi Ekau, neurie da. Zer ikasi behar du esaten? Baietz irebazi bi txe bapez! Ez dot gura Nik gorrije gudot Eztokure Kendu enjost Zer jakin behar du esaten? Utz diezadakezu baloia? Itziko deustazu baloia? Itzi deikidazu baloia? itzikostazu baloie? Itzi baloie
ONDORIOAK Idatzizkoan: Ahozkoan: Erregistro bat baino gehiago. Eredu bakarra landu, hurrekoa. Ahozkoan: Erregistro bat baino gehiago. Familiarra eta formala landu.
Nora goaz HEZKUNTZA PARADIGMA : Eraikitzailea; Konpetentziak: edukien transferentzia HIZKUNTZA PARADIGMA: Erabilera oinarrian Elkarreragina Hizkuntza Hezkuntza Euskara Ingurua ESTANDARIZAZIOA: batua-euskalkia- tokiko hizkera elkarren osagarri ERREALITATE SOZIOLINGUSITIKOA: Familia elebidunak eta erdaldunak ugaritu
Zer dugu egiteke? Zehaztu beharra KODE IDATZIA: Zein aldaera erabiliko dugu? Bizkaiera eta batua? Batua? AHOZKO KODEA: Noiz familiarra, noiz formala? Zer dugu familiarra? (Hizkera, fonologia, morfologia) Zer dugu egiteke? Zehaztu beharra
Adierazkortasuna, arintasuna eta esan- indarra bilatzeko gaztelaniara jotzeko joerari buelta emotea. Hizkuntz erabilera sendotzea bakoitzaren hizkera aintzat hartuz. Euskararen erabilera eta kalitatea hobetzea. Zer lortzekotan?
Eleizalde Ikastola - Bermeo Eskerrik asko! Eleizalde Ikastola - Bermeo