IKASLEENTZAKO JARDUERAK MINDFULNESS - ARRETA OSOA KLARA ZUAZO JOANES ETXEBERRI BHI - OBABA LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEENTZAT
Mindfulness (ARRETA osoa) kabat zinn BETI ERNE; ARRETAZ JARDUN NAHITA UNE HONETAN BERTAN INOLAKO IRITZIRIK ERAIKI BARIK
https://youtu.be/NbHi9s7hCoE
“MINDFULNESS” EGUNA Esnatutakoan, erreparatu lasai arnasketari, egiozu irribarre gorputzari, dutxatu zaitez kontzienteki… Egunean zehar, hartu arnasa, adi egon nola egiten dituzun jarduera guztiak, jan eta edan esker onarekin eta kontzienteki… Entzun zeure buruari hitz egiten duzunean, eta entzun besteei hitz egiten dutenean. Oroitzapen, emozio… ezkorrak etortzen zaizkizunean, hartu arnasa, eta entzun eta begiratu arreta osoz. Eguna amaitzen duzunean, idatzi zeure egunkarian izan dituzun ‘GEA’k: Zerekin Gozatu duzu gaur? Zer dela-eta sentitzen zara Eskertuta? Zerekin sentitzen zara Asebeteta? Gero, konektatu berriro zeure gorputzarekin, ontasunez, berarekin batera irribarre eta arnas eginda.
‘Stop’: Praktikatu ezazu! S (stop): Sakatu frenoa/galga… Suabe-suabe gelditu… T (take a breath): Tartetxo bat hartu, tenplatu… eta hartu arnasa sakon. O (observe): Ohartu zer duzun buruan, zer- nolako emozioak nagusitzen ari zaizkizun, nola duzun gorputza… P (proceed): Prest zaude dagoeneko lehengoarekin jarraitzeko!