Hizkuntza Eskubideak.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Advertisements

ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Gogamena edo Pentsamendua
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
EHULKU (galderak nola egin)
KOMUNIKAZIOA.
CERN: PARTIKULEN FISIKA IKERTZEKO ZENTROA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
AKROSPORT.
Harreman juridikoa eta eskubideak
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ZUZENBIDE ZIBILA:SARRERA
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
Fenomenoen gaineko ikerketa
META! Kultura finantzatzeko eta kulturan parte hartzeko bide berria.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
EDUKIAK 0. FITXA TEKNIKOA ATZERRIAN IZANDAKO ESPERIENTZIAK
Ebazteko kasu bat.
CLUB ATLETICO RENTERIAREN
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
Dokumentazioa eta informazioa. Bi tradizio:  Dokumentazioa –(cf. gazt. documentación)  Informazioen zientzia –(cf. ing. Information Science)
PROIEKTUEN ARTEKO UZTARDURA:
Denek maite dute, hain da jatorra.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu
- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ZELULA AMAK.
ENKARTERRIKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA ( )
Komunikazioaren elementuak
TESTUINGURU HISTORIKOA XVIII mendea
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Deialdiaren xedea Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo.
EDUKIAK 0. FITXA TEKNIKOA ATZERRIAN IZANDAKO ESPERIENTZIAK
DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
10 buletina E E Buruntzaldeko lan mundua euskalduntzeko L D
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
“Humek amets dogmatikotik esnatu ninduen”
Egileak: Julen, Borja eta
PROGRAMAZIOA (3. MAILA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA T X I N G U D
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Harreman juridikoa eta eskubideak
LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEN DUTEN ENTITATEAK
FILOSOFIAren HISTORIA
GIZ-EN EGOERA HERRI TXIKIETAN. PREMIAK ETA ZAILTASUNAK
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
GIZA EUSKAL ERDAL ITSAS Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua
Transcripción de la presentación:

Hizkuntza Eskubideak

Euskal Herria = Euskararen herria Hizkuntza da herri baten ezaugarri nagusietako bat, gure kasuan EUSKARA. Eta euskara gure ezaugarrietako bat izanik, euskararen HIZKUNTZA KOMUNITATEA osatzen dugu. Bertze hizkuntza komunitate guziak bezala, guk ere eskubideak (dretxoak) ditugu, eta ezin zaizkigu ukatu. Aipatu eskubideak nazioarteko itun eta adierazpenetan jasoak dira. Horra beraz, hizkuntza eskubideen zerrendapenean sartu aitzin, testu ofizial horietan atxeman genitzakeen puntu nagusiak:

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala [Nazio Batuen Erakundea - Paris, 1948] …oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan, eta gizon-emakumeen eskubide-berdintasunean du fede Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 2. Art. : “Gizaki orok dauzka eskubide eta askatasun guziak, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, politikazko zein bestelako iritzi, jatorri nazional edo sozial, egoera ekonomiko, jaiotza edo beste edozein kondiziorengatik inolako bereizkeriarik onartu gabe.”

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala [Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentzia - Bartzelona, 1996] (Sar hitzan) …unibertsalismoa hizkuntz eta kultur aniztasunean oinarritu behar da eta aniztasun horrek joera homogeneitzaileak eta isolamendu esklusibistara daramaten joerak gainditu behar ditu. …inbasioen, kolonizazioen, okupazioen eta menpekotasun politiko, ekonomiko edo sozialen kasuan, atzerriko hizkuntza inposatzen da edo hizkuntzen balioa hautemateko gaitasuna distortsionatzen da ; gainera, hiztunen hizkuntz fideltasunari eragiten dioten hierarkiazko hizkuntz jarrerak agertzen dira.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala [Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentzia - Bartzelona, 1996] 8. art. Hizkuntz erkidego (komunitate) guziek dute berezko baliabideak antolatu eta kudeatzeko eskubidea, nork bere hizkuntzaren erabilera berma dezan jendarteko eginkizun guzietan. Hizkuntz erkidego guziek dute hizkuntzaren transmisioa eta proiekzioa ziurtatzeko baliabideak izateko eskubidea. 10. art. Hizkuntza erkidego (komunitate) guziek eskubide berberak dituzte.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala [Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentzia - Bartzelona, 1996] III. atala, 32. artikulua 1. Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka bere lurraldeko toki-izenak bere hizkuntzaz erabiltzeko, ahoz eta idatziz, esparru pribatu, publiko eta ofizialetan. 2. Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka toki-izen autoktonoak finkatu, gorde eta berrikusteko. Toki-izen horiek ezingo dira arbitrarioki ezabatu, ez aldatu, ez egokitu ere ; era berean, ezin izango dira ordeztu gorabehera politikoen edo bestelako aldaketen kariaz.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala [Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentzia - Bartzelona, 1996] Adierazpen honen arabera, ezingo dira hizkuntza erkidegoaren kontrako diskriminazioak onartu, nahiz eta diskriminaziook burujabetza mailan, ekonomi egoeran edo beste edozein gaitan oinarritu ; era berean, hizkuntzen kodifikazio eta eguneratze maila ere ez da aitzakia izanen.

Euskal herritarron Eskubideen Karta [Udalbiltza - Euskal Herria, 2003] “Euskal Herritarrek pairatzen duten egoera linguistikoaren oinarrian dagoen arazoa, gure hizkuntzak lurralde osoan duen ofizialtasun eza da.” 2001eko abenduko III. Batzar Orokorrean, nazio instituzio den heinean, Udalbiltzak euskal herritarren eskubideak aitortu, aldarrikatu eta gauzatzeko asmoz, Eskubideen Karta egiteko konpromisoa hartu zuen.

Ondorioz…

Euskaldunon Hizkuntza Eskubideak

Eskubideak badira, errespetatuak izan behar dira Eskubideak errespetatuak edo urratuak, ukatuak izan daitezke, bainan ez du kentzen badaudela eta horien errespetuaren aldeko jarrera atxiki eta erakutsi behar dugula, edozoin eskubidea dela, hizkuntzarekin ere. • Emakumeen bozkatzeko eskubidea borrokaz gauzatu da • Beltzen errespetua eta xuriekiko berdintasuna, denetan ez bada egina ere, lortu den lekuetan borrokaren bidez lortu da. Hizkuntza eskubide anitz daude. Ez ditugu denak hemen bildu, astuna ez izateko. Dena den, esku-liburu batean bildu ditugu (“Bideak” izeneko liburuxka). Eskuratu nahi izanez gero gurekin harremanetan sar.

>> Euskal herritarrok eskubidea dugu euskara ofizial, hizkuntza nazional eta lehentasunezko izendatua izan dadin Euskal Herriko lurralde osoan. Aldarrikatu eta mobilizatu! Ofizialtasun estatusa funtsezko oinarria da hizkuntza batendako. Horrek ahalbideratzen baitu hizkuntza horren aldeko politika martxan jartzea, neurri, epe eta helburu konkretuekin.

>> eskubidea dugu Euskal Herrian hizkuntza politika bakarra finkatu dadin euskara babesteko, bere jarraipena ere aginte bakarraren esku utziz, zatiketa administratibo eta politikoen gainetik. Arduradun politikoei hizkuntza eskubideen bermean oinarrituriko hizkuntza politika egitea exijitu, egunerokotasunean exijentzia hau ugalduz. Hauteskunde garaian ere, bereziki kontuan hartu behar dugu. Hurrengo mezu batean gaitzat hartuko dugu.

>> eskubidea dugu alor publikoko jarduera guztiak euskaraz egiteko. >> eskubidea dugu euskaraz idatzitako edozein dokumentu pribatu zein publiko baliozkoa eta eraginkorra izan dadin. >> eskubidea dugu alor pertsonalean eta familiartekoan euskara erabiltzeko. >> eskubidea dugu euskal sistema onomastikoa erabiltzeko. (euskal izen-deiturak, pertsonenak)

>> eskubidea dugu Euskal Herriko toki-izenak euskaraz erabiltzeko, ahoz eta idatziz, esparru pribatu, publiko zein ofizialetan. Euskarazko toki-izenak erabili, ahoz eta idatziz. Gure herrien berezko izenak errespetatuak izan daitezen eragin, ezabatuz, kexatuz, euskaratuz…

>> eskubidea dugu euskara ezagutzeko. Euskara ezagutzen ez duten euskal herritarrek eskubidea dute euskara ikasteko eta horretarako laguntza jasotzeko, ahal izanez gero euskalduntzea dohainik izan dadin. >> eskubidea dugu euskararen erabilera ekintza positiboen bidez sustatu dadin. >> eskubidea dugu euskal herrian ekoizten den dokumentazio ofizial, lege eta gainerako arau juridikoak euskaraz izateko.

>> eskubidea dugu euskal herriko aginte publikoen aurreko edozein jarduketa administratibo, judizial edo polizial, ahozkoa zein idatzia, euskaraz egiteko. Ahozko jarduketen kasuan euskal herritarrok eskubidea dugu harremana itzultzailearen bitartekaritzarik gabe izan dadin. Lehen hitza beti euskaraz! Eta funtzionarioak ezin badu euskaraz aritu, are gehiago erasokor jartzen bada euskaraz entzuteagatik, Behatokiari salaketa bideratu!

>> eskubidea dugu Euskal Herrian ordezkari instituzionalen batzarrak euskaraz burutu ahal izateko. >> eskubidea dugu Euskal Herriko erakunde publiko orotako lan hizkuntza euskara izan dadin. >> eskubidea dugu auziperatze prozesuak euskaraz izan daitezen, baita epaiketak ere, epaile, abokatu, fiskal/prokuradore eta idazkari judizial euskaldunekin. >> eskubidea dugu osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko.

>> eskubidea dugu hezkuntza sistemak euskararen transmisioa berma dezan. >> eskubidea dugu euskaraz ikasteko, ikasketa eta prestakuntza maila guzietan (haur, lehen eta bigarren hezkuntza, lanbide heziketa, ikasketa unibertsitarioak eta ikerketa maila), inolako murrizketarik gabe.

>> eskubidea dugu merkatal zein kontsumitzaile jarduera oro euskaraz egin ahal izateko, euskararen erabilpenarekiko inolako murrizketarik gabe ; hala nola ondasun eta zerbitzuen salerosketa, banku-eragiketa, aseguru, lan-kontratu eta gainerakoak, eta halaber jarduketa horiek burutzeko behar diren agiriak euskaraz eskura izateko. >> eskubidea dugu kontsumitzaile gisako informazio eta publizitate oro euskaraz jasotzeko (errotuluak, etiketak, dokumentazioa),

>> eskubidea dugu euskaraz lan egiteko. Eguneroko lan-jardueran euskaraz mintza, inguruneko lankideak jarrera hau hartzerat animatu. Lan inguruneak hau bermatzen ez badu, konpontzeko neurriak eskatu (euskalduntzeko ikastaroak, lantegirako Euskara Normalkuntza Planak…). Aldarrikapen honetan lankideak, sindikatuak eta lantegiko jabeak inplikatu.

>> eskubidea dugu informazioa euskaraz jasotzeko. >> eskubidea dugu Euskal Herrian sarbidea duen hedabide orok euskararen presentzia berma dezan.

>> eskubidea dugu euskarak toki nagusia har dezan jendarte-kultura eta aisiarako gertakari eta zerbitzuetan.

Ez gira nehor baino gehiago, bainan ezta guttiago ere! Hizkuntza Eskubideen ukazioa jarrera kolonizatzailea da. Urratzaileen jarrerak salatu Hizkuntza Eskubideen BEHATOKIARI

Hizkuntza Eskubideen BEHATOKIA 05 59 59 49 48 - behatokia@behatokia.org Euskal Herrian Euskaraz 05 59 85 37 14 Larralde - Amotze 64310 SENPERE [Lapurdi] lapurdi@euskalherrianeuskaraz.org Euskara ERABILI eta DEFENDATU!