PASIOTAR FAMILIAN HILDAKO GUZTIEN OROIPENA
Errukior da Jauna eta bihozbera. SALMOA (102) Errukior da Jauna eta bihozbera.
Errukior da Jauna eta bihozbera. Errukior da Jauna ta bihozbera, hasarre-gatxa ta guztiz onbera. Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira, ez deusku ordaintzen gure erruen harira. Errukior da Jauna eta bihozbera.
Errukior da Jauna eta bihozbera. Aita bere semeetaz erruki ohi dan bezala, bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna. Berak ezagutzen dau gure buztin-orea, gogoan dauka lur-hauts gareala.
Errukior da Jauna eta bihozbera. Gizona! Bedarra lez haren egunak; landako lorea lez loratzen da; haizeak ikutu orduko galdua dalarik, egoan tokiak ez dau gehiago haren barririk. Errukior da Jauna eta bihozbera.
Errukior da Jauna eta bihozbera. Jaunaren maitasuna, barriz, bildur deutsoenentzat, betidanik betidaino, Haren zuzentasuna hareen semeen semeakanaino.
Errukior da Jauna eta bihozbera. Haren ituna gordeten dabenentzako, bete-asmoz Haren aginduetaz gomutatzen diranentzako. Errukior da Jauna eta bihozbera.
ALELUIA Kristogaz hilten bagara, bizi ere, Beragaz biziko gara; nekeetan irauten badogu, errege ere izango gara Beragaz.
Ni bialdu nauanaren nahia: azken egunean biztu dagidala baino” EBANJELIOA “Eta hauxe da Ni bialdu nauanaren nahia: emon deustanetik ez dagidala ezer galdu, azken egunean biztu dagidala baino”