Ariketa fisikoa osasunerako teoriatik praktika

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
EAE-N MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA 2015eko urtarrila.
Advertisements

Ejercicio físico PARA LA SALUD de la teoría a la práctica
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
ATOMOAREN EGITURA.
AURKIBIDEA KLIMA BEROAK………………..2.diap. BASAMORTUA………………….3.-4.diap
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
DISOLUZIOAK.
KLONAZIOA.
OPERAZIO BARNEKO II Helburuak. Anestesia lokala.
Aurkibidea SARRERA FARMAKO ANTIDIABETIKOAK FARMAKO ANTITRONBOTIKOAK
HIGIDURA.
ARIKETA FISIKOA ETA GAIXOTASUN METABOLIKO-ENDOKRINOAK
ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO
OSASUN ONA IZATEKO ARIKETA FISIKOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
AKROSPORT.
Paula, Maider eta Maialen
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
MEKANIKA KLASIKOAREN OINARRIAK
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
III. PROBABILITATEA PROBABILITATEAREN DEFINIZIOAK
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA (HZU)
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela.
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
DESKRIPZIOA.
Patinak.
PISA Euskadin: 2012ko aplikazioaren ezaugarriak
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
Beritzegune Nagusia / Arloak
ERRONKARIKO NIZek IKASLEENTZAT SORTUTAKO 2014ko BISITA EGITARAUA
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
PARTIKULAREN DINAMIKA OROKORRA
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
HIGIDURA OSZILAKORRA HIGIDURA OSZILAKORRA.
TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua
David Beckhamek € kobratuko du eguneko.
ZELULA AMAK.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AIMAR ATUTXA AINARA ARANA IRAIA AGUILERA
Komunikazioaren elementuak
ZINETIKA KIMIKOA.
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
FISIKA.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
FUNTZIOAK, TAULAK ETA GRAFIKOAK
Ahoko zitostatikoak: zer jakin beharko genuke
2004 EKAINA G-3 EREMU MAGNETIKOA
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Egileak: Julen, Borja eta
PROGRAMAZIOA (3. MAILA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA T X I N G U D
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
BIHOTZEKOA.
PERSPEKTIBISMOA ( ).
ZENTRAL NUKLEARRAK.
FILOSOFIAren HISTORIA
Energia Nuklearra ITSASO MENDIKUTE.
Gorren taldeko kideak: Maritxu, Ainhoa eta Marisol
Curriculuma 1.5. MATERIA.
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
Transcripción de la presentación:

Ariketa fisikoa osasunerako teoriatik praktika 2. PRESTAKUNTZA-JARDUNA ARIKETA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIO KARDIAKOA (II)

ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO TEORIATIK PRAKTIKARA Esfortzu-proben gaineko interpretazioa paziente kardiopatei buruzko programak sortzerakoan

ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO TEORIATIK PRAKTIKARA Egoera fisikoa baloratzeko proben gaineko interpretazioa kardiopatei ariketa fisikoa ERREZETATZEKO

AURKIBIDEA Hasierako gogoetak. Kardiopatiei buruzko oinarrizko alderdiak (Kardiopatia Iskemikoa) Esfortzu-probei buruzko oinarrizko alderdiak (egoera fisikoa baloratzeko probak). Adibide-protokoloak.

HASIERAKO GOGOETAK

ETIKOA AL DA ARIKETA FISIKOA ERREZETA DIEZAGUTEN? Mikel Izquierdo (2015eko azaroa). Ejercicio Antiedad. Sesiones del Aula Estadio. Vitoria-Gasteiz.

KARDIOPATIA KORONARIOAN Ez dago ezberdintasunik ariketaren onuren eta botiken onuren artean.   IKTUSEAN Ariketak baizik ez du heriotza tasa jaisten.  BIHOTZEKO GUTXIEGITASUNEAN Ariketa fisikoa ez da ezberdintzen onuren aldetik botika guztiekin, emaitza hobeak lortzen dituzten diuretikoekin izan ezik. DIABETESAREN PREBENTZIOA Ezein interbentzio ez da eraginkorra heriotza-tasa gutxitzeko.

Osasun Kardiobaskularraren Europako Karta (2007)   Ez erre. Ariketa fisiko egokia: gutxienez 5 egunez astean. Elikatzeko ohitura osasuntsuak. Ez izan gehiegizko pisurik. PA < 140/90 mmHg Guztizko kolesterola <190 mg/dl Grukosaren metabolismo normala. Ez izan estres handiegia.

ALBO-ONDORIOAK FUNTZIONALTASUNA

ZERTARAKO NEURTU EGOERA FISIKOA?

KARDIOPATEKIN ERRESISTENTZIA ENTRENAMENDUA EGITEKO GOMENDIOAK Milagros Antón (2014). Ejercicio físico es salud. 2 Ed. Exercycle S.L. BH Group.

KARDIOPATEKIN ERRESISTENTZIA ENTRENAMENDUA EGITEKO GOMENDIOAK BANAKO DOSIA Milagros Antón (2014). Ejercicio físico es salud. 2. Ed. Exercycle S.L. BH Group.

EGOERA FISIKOA EBALUATZEKO BESTE HELBURU BATZUK Egungo egoera fisikoa erakustea partaideei adinerako eta sexurako ohikoak diren balioen gaineko osasunari dagokionez. Kontrol ebolutiboa eramatea ariketa-programa eta partaideak baloratu ahal izateko. Partaideak motibatzea zentzuzko helburu eskuragarriak ezarriz.

NORI LAGUN DIEZAIOKEGU? ECV ezarria duten pertsonei (bigarren mailako prebentzioa). Lehen bihotzeko arazo larria jasateko arrisku handia duten pertsonei (adibidez, hainbat arrisku-faktore kardiobaskularrak dituzten pertsonak).

KARDIOPATIAK

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Bihotzeko gaitzik ohikoena da. Odol-fluxua bihotzeko giharrera gutxitzen denean gertatzen da, bihotzera odola (eta, beraz, oxigenoa) eramaten duten arteriak zati batez edo osorik buxatzearen ondorioz. Heriotza gehien eragiten duen gaitza da Europan 75 urtetik beherakoen artean; emakumeen %42 eta gizonen %38 hiltzen dira kardiopatiengatik.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Ezkerreko eta eskuineko arteria koronarioak. Wikipedia.org

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Arterioesklerosi prozesua. Commons.wikimedia.org

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Ateroma-plakak hodiaren argian hazten dira eta hertsadura eragiten dute. Plaken ezaugarrien arabera (egonkorrak gutxi gorabehera), klinika ezberdina da: Angina (egonkorra edo ezegonkorra). Miokardioko infartua.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Jaiotzetikoa izan daiteke, osagai genetikoa, edo batez ere 4 arrisku-faktore aldakorrek sorrarazia: Tabakoa. Alkohola. Dieta osasungarria. Jarduera fisikorik eza (Europar Batasunean herritarren %50ek baino gutxiagok hartzen du parte aldian-aldian jarduera fisikoetan).

KARDIOPATIA ISKEMIKOA TRATAMENDUA Tratamendu Farmakologikoa. Dieta kardio osasungarria. Arrisku-faktoreen kontrola.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Tratamendu Farmakologikoa. Betablokeatzaileak: gutxitu egiten dira bihotzaren O2 beharra, FC eta PA. Angiotensina IIren konbertsioko entzima-inhibidoreak (IECA): hodiak hertsatzea galarazten du. Antiagreganteak: plaketei eragiten die odolbaturik izan ez dadin eta, beraz, tronborik gerta ez dadin. Estatinak: kolesterol mailak jaisten dituzte.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Dieta kardio osasungarria. Modu orekatuan hartu behar dira nutrienteak, karbohidratoetan aberatsak, balio biologiko altuko proteinetan nahikoak eta baxuak koipe aseetan. (Garriga M., Montagna C. Dieta para enfermedad coronaria. Infarto y angina de pecho. Bihotzaren Espainiako Fundazioa. www.fundaciondelcorazon.com)

KARDIOPATIA ISKEMIKOA Arrisku-faktoreen kontrola. Utzi erretzeari. Kontrolatu PA altua. Kontrolatu kolesterola eta gluzemia. Kontrolatu pisua. Oinarritzat Ariketa Fisikoa duen tratamendu ez farmakologikoa.

KARDIOPATIA ISKEMIKOA EFk %22 murrizten du gaitz kardiobaskularren heriotza-tasa. Erresistentzia aerobikoko entrenamenduak % 10 eta % 37 bitartean gutxitzen du AHALMEN FUNTZIONALA edo oxigenoaren gehieneko kontsumoa. Ondorioz, pronostiko hobea lortzen da.

ESFORTZU-PROBAK

Grezieratik dator: ergon: lana, eta metron: neurria. ZER DA ESFORTZU-PROBA? Bihotzak ariketa progresiboari ematen dion erantzuna ebaluatzeko prozedura. Grezieratik dator: ergon: lana, eta metron: neurria.

Ariketaren gehieneko proba, botatako gasak bilduta. ERREFERENTZIA-PROBA Ariketaren gehieneko proba, botatako gasak bilduta. Eragozpenak: Gastu ekonomikoa. Interpretatzeko gai den pertsonala. Denbora gehiago. Arrisku maila altuagoa.

ERREFERENTZIA-PROBA Esfortzu-probaren aplikaziorik garrantzitsuenetako bat gaitz koronarioaren edo kardiopatia iskemikoaren diagnostikoa da. Hots, bihotza behartu nahi da ergometrian gero eta gogorragoa den ariketari zelan erantzuten dion ikusteko.

ERREFERENTZIA-PROBA Hauek zaintzen dira: Elektrokardiograma Tentsio arteriala. Maiztasun kardiakoa. Neke maila.

ERREFERENTZIA-PROBA ELEKTROKARDIOGRAMA Iskemia miokardiakoak St deritzon segmentuari eragiten dio, eta segmentu hori jaitsarazen edo igoarazten du proban. Oro har, St segmentua igoarazteak iskemia larriagoa islatzen du jaistarazteak baino.

ERREFERENTZIA-PROBA ELEKTROKARDIOGRAMA Izan litezkeen erantzunak ariketa elektrokardiograman. Miguel Ángel Cobos eta Blanca Cobos del Álamo dokt.

ERREFERENTZIA-PROBA TENTSIO ARTERIALA. Aldian-aldian neurtzen da esfortzu-proban. Normalean, nabarmen handitzen da presio sistolikoa ariketa gogortu ahala, baina diastolikoa gutxi aldatzen da.

ERREFERENTZIA-PROBA TENTSIO ARTERIALA. Ariketaren kontrako erreakzio hipertentsiboa TAS 200 mm/Hg-ra iristen denean. Ariketa gogortu ahala TA handitzen ez bada, bihotza ondo ez dabilela esan nahi du.

ERREFERENTZIA-PROBA MAIZTASUN KARDIAKOA. Eragin handia du probaren diagnostikoan. Bihotza zein neurritaraino behartzea lortu den erakusten du. Ariketa egin ondorengo lehen bi minututan maiztasun kardiakoa berreskuratzeko azkartasuna pazientearen egoera kardiobaskularraren adierazle ona da.

ERREFERENTZIA-PROBA NEKE MAILA. Esfortzuaren pertzepzio subjektiboaren indizea, BORGen eskala edo antzemandako esfortzuaren eskala (EEP).

ERREFERENTZIA-PROBA NEKE MAILA. Eskala: EEP, 0-10 (Borg, 1985)

PROBA ALTERNATIBOAK Ariketa-proba azpimaximoak: Landa-probak: Esfortzu-mailan mugatuta, FC maximoa ezin lor daiteke. Landa-probak: Distantzia jakin bat ahalik eta azkarren egitea. Denbora jakin batean ahalik eta distantziarik luzeena egitea. Lan kantitate espezifiko bat burutzea denbora finko batean.

PROBRA ALTERNATIBOAK Pazientearen adinera eta patologiara egokituko da ariketaren intentsitatea. Proba behar bezala adierazi bada eta trebaturiko langileek kontrolatuta badago, oso txikia da konplikazio garrantzitsuen probabilitatea. Behin gertatzen da 10.000 pazienteko.

ERGOMETRO MOTAK Tapiz ibiltaria Zikloergometroa Beste batzuk Ariketa fisiologikoagoa. Lan handiagoa. V02Max bizikletan lorturikoa baino pixka bat handiagoa. Ez izan neke goiztiarrik giharren gainkargagatik. Garestiagoa, espazio handiagoa, zarata handiagoa eta mugimenduek trabaturiko ECG. Bruce-ren testa da klasikoena kardiopatia iskemikoan. Zikloergometroa Egonkortasun handiagoa. TA errazago neurtzea. Karga altuetan, baliteke egokitzapen muskular txikia izatea. Protokolorik klasikoena Astrand-ena da, balorazio funtzionala kalkulatzeko taula normalizatuekin. Beste batzuk

ERGOMETRO MOTAK

ARRISKUAREN ESTRATIFIKAZOIA PAZIENTEARENGAN American Association of Cardiovascular and Pulmonary Rehabilitation-en (AACVPR) arabera: ARRISKU TXIKIA ARRISKU ERTAINA ARRISKU MAXIMOA

ARRISKUAREN ESTRATIFIKAZIOA PAZIENTEARENGAN ARRISKU TXIKIA (guztiak izan behar dira) Datuekin esfortzu-proban eta suspertzean: Arritmia bentrikular konplexurik eza. Bularreko anginarik edo bestelako sintoma garrantzitsurik eza (ezohiko disnea edo zorabioak). Hemodinamika normala: FC eta TASen igoera eta jaitsiera egokiak kargak handitzean eta suspertzean. Gaitasun funtzionala >= 7 MET.

ARRISKUAREN ESTRATIFIKAZIOA PAZIENTEARENGAN ARRISKU TXIKIA (guztiak izan behar dira) Ariketarik gabeko proben datuekin: Eiekzioaren zatikia geldian >= %50. Konplikaziorik gabeko miokardio infartua edo baskularizazio-interbentzioa. Geldian ez dago arritmia bentrikular zailik. Bihotzeko gutxiegitasun kongestiborik ez. Gertaeraren edo kirurgiaren ondoko zantzurik eta sintomarik ez. Depresio klinikorik ez.

ARRISKUAREN ESTRATIFIKAZIOA PAZIENTEARENGAN ARRISKU ERTAINA Ariketa egin bitartean (bat gutxienez): Bularreko angina edo beste sintoma garrantzitsu batzuk (ezohiko disnea,zorabioak soilik esfortzu maila handiekin [>= 7 MET]) Iskemia asintomatiko arina edo ertaina esfortzu-proban edo susperraldian (STren segmentuaren depresioa <2mm oinarri-lerrotik). Ahalmen funtzionala < 5 MET. Ariketarik gabeko probetako datuekin: Eiekzio zatikia geldian = %40-49.

ARRISKUAREN ESTRATIFIKAZIOA PAZIENTEARENGAN GEHIENEKO ARRISKUA (bat edo gehiago) Esfortzu-probako eta susperraldiko datuekin: Arritmia bentrikular konplexuak. Bularreko angina edo beste sintoma garrantzitsu batzuk (ezohiko disnea,zorabioak soilik esfortzu maila txikiekin [< 5 MET]) Iskemia asintomatika altua esfortzu-proban edo susperraldian STren segmentuaren depresioa >=2mm oinarri-lerrotik). Hemodinamika normala (gutxiegitasun kronotropikoa edo TAS laua edo goranzkorra lan-kargak igotzean edo susperraldiann (ariketaren ondoko hipotentsio larria).

ARRISKUAREN ESTRATIFIZIOA PAZIENTEARENGAN GEHIENEKO ARRISKUA (Bat edo gehiago) Ariketarik gabeko proben datuekin: Eiekzioaren zatikia geldian: <%40. Bihotza gelditu edo bat-bateko heriotzari buruzko historia. Arritmia konplexuak geldian. Miokardio infartu konplikatua edo baskularizazio-interbentzioak. Bihotzeko gutxiegitasun kongestiboa. Gertaeraren edo kirurgiaren ondoko zantzuak eta sintomak. Depresio klinikoa.

PROBEN AURRETIAZKO PRESTAKUNTZA Arropa erosoa ariketa egiteko. Ez erre eta ez hartu kafeinarik 3 ordu lehenago. Alkoholik ez 12 ordu lehenago. Ondo hidratatuta egon (likidoak hartu). Ez egin ariketa nekagarririk 24 ordu lehenago. Nahikoa lo egin aurreko gauean. Erabiltzailearekin birpasatu ariketaren jarraibideak eta jakin dezala uneoro eten dezakeela eta izan lezakeen edozein sintoma jakinarazi behar duela.

PROZEDURA OROKORRA ESFORTZU AZPIMAXIOKO PROBETAN FC eta TA geldirik proba egingo den jarreran. Ergometroa ezagutu. Berotu 2-3´-ko tartean lehen estadioko intentsitatera ohitzeko. FC estadioko azkenaurreko eta azken minutuan erregistratuko da. TA estadioko azken minutuan erregistratuko da eta errepikatu egingo da zotina edo hipertentsioa bada erantzuna.

PROZEDURA OROKORRA ESFORTZU AZPIMAXIMOKO PROBETAN EEP edo Borg estadio bakoitzaren azken minutuaren inguruan erregistratzen da. Aldian-aldian erregistratu pazientearen itxura eta sintomak. Hauexetarako aldi egokia burutu behar du: Suspertze aktiboa, protokoloaren lehen estadioaren (edo gutxiago) baliokidea den lanarekin jarraituz ariketan. Suspertze aktiboa pazienteak min duen zantzuak badaude edo larrialdietako interbentzioa behar bada. *Behaketa fisiologiko guztiekin (FC, TA, zantzuak eta sintomak) jarraituko da susperraldiko lehen 5 minututan. Erantzuna anormala bada, luzatu zaintza. FC eta TA egonkortu arte, baina ez ezinbestean geldirik egonda lortzen diren mailetara iritsi arte.

NOIZ GELDITU PROBA? FC maximoaren % 85ean?

PROBA GELDITZEKO JARRAIBIDEAK (ACSM) ARRISKU TXIKIKO PERTSONA HELDUENGAN Aginaren hasiera edo antzeko sintomak. Disnea, sibilantziak, karranpak hanketan edo amore ematea. Perfusio urriaren zantzuak: zorabio arina, nahasmendua, ataxia, zurbiltasuna, zianosia, okadak edo azal hotza eta hezea. Gehiegizko nekeari buruzko adierazpen fisikoak edo berbazkoak. Erabiltzaileak proba gelditzea eskatzen du. Akatsak ekipamenduan. PASen jaitsiera: >= 10 mmHg, lan-tasa handituta, edo bestela, posizio berean proba baino lehen lorturiko baliotik behera jaisten bada PAS. PAren gehiegizko igoera: Sistolikoa > 250 mmHg edo Diastolikoa >115 mmHg. FC ez da igotzen ariketaren intentsitatea areagotzean. Aldaketa nabarmena bihotzaren erritmoan.

ADIBIDE-PROTOKOLOAK

ASTRAND-RYHMING-a VO2 Maximoa zenbatesteko erabilia, zikloergometron 6 minutuko lana bukatzean dagoen FC oinarri hartuta, 50 rpm-ko kadentziarekin.

ASTRAND-RYHMING-a BALIABIDEAK Bizikleta ergometrikoa. FCren monitorea. Kronometroa. Tentsiometroa. Pulsioximetroa.

ASTRAND-RYHMING-a Laneko intentsitateak 125 eta 170 lpm bitarteko maiztasun kardiakoa ziurtatu behar du, eta ezberdina izango da hauen arabera:

ASTRAND-RYHMING-a 2 minutura FC kontrolatzen da. 120tik gorakoa izan behar du. Ez bada, maila igotzen da. FC egonkorra behar da (5 eta 6. minutuaren amaierako FC: +- 5 lpm) 6ko laneko etaparen amaieran.

VO2 Maximoa FORMULA bidez ZEHAZTEA ASTRAND-RYHMING-a VO2 Maximoa FORMULA bidez ZEHAZTEA VO2max (ml/[kgxmin]) = VO2l [(220 - adina - 73 - (G x 10)) / (FC – 73 – (G x 10))] *VO2l: maximoaren azpitik dagoen lan-karga da = [(1.8 x lan-tasa) / pertsonaren kg-ko pisua] + 7 Adina urtetan. Kg-ko pisua. FC = egoera egonkorreko FC (lpm). Lan-tasa G = 0 emakume eta gizon 1.

ASTRAND-RYHMING-a VO2 Maximoa ZEHAZTEA NOMOGRAMA bidez Grafiko honetan, ezagutzen diren datuak daude (FC eta Lana) eta zuzen batekin lotzen dira, hirugarren balio ezezagun baten pronostikoa egiteko (VO2max). Ondoren, zuzenketa-faktorea aplikatu behar da VO2max adinera egokitzeko. (VO2max X Zuzenketa-faktorea).

Astrand Ryhming-en nomograma. ASTRAND-RYHMING-A Astrand Ryhming-en nomograma.

Zuzenketa-faktorea VO2rako adinaren arabera. ASTRAND-RYHMING-a Zuzenketa-faktorea VO2rako adinaren arabera.

ASTRAND-RYHMING VO2 MAXIMOA ZEHAZTEA NOMOGRAMAREN bidez Metodo hau erabiliz, l/min-tan adierazten da VO2 maximoaren datua, halako moldez non bider 1000 egin eta atletaren pisuarekin zatitu egin behar baita: VO2max= (l/min)*1000/kg-ko pisua.

SHUTTLE WALKING TESTA Jatorriz, birikietako butxadura kronikoa duten pazienteentzat sortu zen, eta 1995az gero paziente kardiakoen errehabilitazioan erabiltzen da, hauexetarako: Bankuaren ariketaren intentsitate egokia ezartzeko. Oinez ibiltzeko programa egokia egiteko “etxerako”. Entrenamendu programaren aurretiko eta ondorengo gaitasunaren aldaketak neurtzeko.

SHUTTLE WALKING TEST EKIPAMENDUA Gutxieneko espazioa: 15x3 metro. Shuttle Walking Test-en zinta eta erreproduktorea. Kronometroa. 9 metroko tartera jarritako 2 kono, igarotze-puntuak dituztenak 0.5 metroko konoak igarotzean. FC monitorea. RPE taula mutur bakoitzean. Pulsioximetroa.

SHUTTLE WALKING TESTA Proba azpimaximoa dela ZIURTATU behar da: Pazienteak FC maximoaren %80-%85 lortzen du. 15eko “Gogorra” RPE lortzen du (6-20 eskala). Ez da gai erritmoari eusteko, eta konoetatik 0,5 metrora baino distantzia luzeagora gelditzen da seinaleak jotzen duenean. Pazienteak eskatu du. Test-egileak baloratu beharrekoa.

SHUTTLE WALKING TEST PROZEDURA Proba azaldu pazienteari. Pazientearen oinez ibili erritmo egokia jartzen laguntzeko. Pazienteari bere RPEz galdetu minutu oro aldi bakoitzaren amaieran. Metrotan ibilitako distantzia eta maiztasun kardiakoaren muturreko balioak erregistratu. Testa gelditzeko arrazoia erregistratu.

Shuttle Walking Test –en protokoloa(10 m). SHUTTLE WALKING TESTA Shuttle Walking Test –en protokoloa(10 m).

ERANSKINA Bihotz-arnasaren Gaitasunaren Sailkapena. Exercise Testing and Training of Apparently Healthly Individuals: A Handbook for Physicians. (15 or.) American Heart Association, 1972, Dallas,.

ERANSKINAK Esfortzuaren pertzepizio eskala entrenamendu-eremuekin lotuta, maiztasun kardiakoaren portzentajea eta intentsitate jakin batean entrenamenduko denbora posiblea.

ERANSKINAK

ERANSKINAK Esfortzuaren Pertzepzioaren Eskala (RPE) edo Borg-en eskala helduentzat. Guidelines for Exercise Testing and Prescription. /ma. Ed. (77). American College of Sport Medicine, 2006. Philadelphia: Lippincott Williams & Wikins.

BIBLIOGRAFIA British Association For Cardiovascular Prevention And Rehabilitation (2006). Exercise Instructor. Training Module. Leeds: British Heart Foundation. Colegio Americano De Medicina Del Deporte (2014). Manual ACSM para la valoración y prescripción del ejercicio. Badalona: Paidotribo argitaletxea. Colegio Americano De Medicina Del Deporte (2014). Manual ACSM para la valoración del fitness relacionado con la salud. Bartzelona: Wolters Kluwer. Mikel Izquierdo (2014). Ejercicio Físico es Salud. Prevención y tratamiento de enfermedades mediante la prescripción de ejercicio.2. edizioa. Exercycle S.L. BH Group.

BIBLIOGRAFIA Alegría E., Alijalde M., Cordo JC., Chorro FJ., Pajarón A. Utilidad de la prueba de esfuerzo y de otros métodos basados en el electrocardiograma en la cardiopatía isquémica crónica. Rev Esp Cardiol 1997; 50: 6-14. Arós F., Boraita A. & Cols. Guías de práctica clínica de la Sociedad Española de Cardiología en pruebas de esfuerzo. Rev Esp Cardiol 2000;53: 1063-1094. Azpitarte J., Aros F., Cabadés A., López L., Valls F. Las exploraciones no invasivas en el manejo de los pacientes con cardiopatía isquémica crónica. Recomendaciones para su utilización. Rev Esp Cardiol 1997; 50: 145-156. Doñate M. (2013). Valoración Funcional y prescripción de ejercicio en pacientes con cardiopatía. Arch Med Deporte 2013;30(4):221-226.