Doinua: Melkitar liturjia IV.mendekoa

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Egiaren Testiguaren aurrean
Advertisements

URTEAN ZEHAR 4. domeka.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzunez, Jesusen senide sentituko gara
BAKEA erein nahian.....
Jainkoarekin bazkaldu ...
AZUKREA.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
“Nire begiak Zugana jasotzen ditut” salmoa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Doinua: Bingenen Hildegarda
URTEKO XXX. IGANDEA 2014ko urriaren 26a A Zikloa
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
Arvo Pärt-en, “Jesus Erregeren” antifonak Misterioan barneratzen gaitu
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
JAUNAREN BATAIOA Bachen si minorreko Mezaren Gloriako “Qui tollis peccata mundi” (3’18) doinuak grazia bekatua baino indartuagoa dela gogoraraztera gonbidatzen.
Fauré-ren Requiemeko “Agnus Dei” (5’30) doinuak girotuko gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Espirituaren bitartez, muxuka ditzagun Biztu denaren orbainak
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Jose Antonio Pagola Musika: Envía tu Espíritu-Madurga
GARIZUMAKO 4. IGANDEA Arvo Pärten “Nazioen argia” entzunez utz dezagun Jainkoaren Argia sartzen Regina.
PAZKOKO 6. Igandea A Zikloa 2014ko maiatzaren 25a
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Bachen Gabonetako Oratorioak jar gaitzala
Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
2015 B z. Bachen si minorren Mezako “Cum Sancto Spiritu” doinuak Espirituaren indarra gogorazten digu.
Abendu-aldiko I. Igandea
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
6. Igandea B zikloa URTEKO
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Abendu-aldiko IV. Igandea
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Bolumena ala edukiera?.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Transcripción de la presentación:

Doinua: Melkitar liturjia IV.mendekoa A Zikloa GARIZUMAKO III. IGANDEA 2014ko martxoaren 23a Doinua: Melkitar liturjia IV.mendekoa

Ir 17, 3-7 Egun haietan egarri zen herria bazter hartan, eta marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: –Honetarako atera al gaituzu Egiptotik, geu, geure seme-alabak eta abereak egarriak hilarazteko? Moisesek deiadar egin zion Jaunari: –Zer egin diezaioket herri honi? Ia-ia harrika egin didate! Jaunak erantzun zion: –Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun. Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz. Han izango nauzu ni, Horeb mendiko harkaitzean. Harkaitza jo eta ura sortuko da, herriak edan dezan. Hala egin zuen Moisesek, Israelgo arduradunen aurrean. Leku hari Masa eta Meriba –hau da, «Tentalekua» eta «Auzi-lekua»– eman zion izena, han berari aurpegi eman eta Jauna tentatu zutelako, esanez: «Jauna geurekin dugu, bai ala ez?» Masa edo Meriba

94. Salmoa poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari! Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari, poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari! Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz. Egingo al diozue gaur kasu Jaunaren esanari: «Ez gogortu zuen bihotzak»

Egingo al diozue gaur kasu Jaunaren esanari: Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik, belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean! Bera da gure Jainkoa, eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea Egingo al diozue gaur kasu Jaunaren esanari: «Ez gogortu zuen bihotzak»

Egingo al diozue gaur kasu Jaunaren esanari: Egingo al diozue gaur kasu haren esanari: «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala, Masako egun hartan basamortuan bezala, aurpegi eman eta probatu egin baininduten, nik haien alde egina ikusi arren. Egingo al diozue gaur kasu Jaunaren esanari: «Ez gogortu zuen bihotzak»

Erm 5, 1-2. 5-8 Senideok: Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez. Itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez. Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo. Nekez hilko litzateke norbait pertsona zuzen baten alde; agian bai, badaiteke norbait pertsona on baten alde hiltzeko prest egotea. Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna. Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde.

-Jauna, zu zara munduaren Salbatzailea; Ebanjelioa aurreko txatala Jn 4, 42c.15b -Jauna, zu zara munduaren Salbatzailea; emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin.

SAMARIA. Sikar, Jakoben putzutik hurbil eta Garizim mendia. ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen arabera ) Jn 4, 5-42 Aldi hartan, iritsi zen Jesus Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil. Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen. Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: –Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: –Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik). Jesusek erantzun zion: –Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke. Emakumeak esan zion: –Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu? Jesusek ihardetsi zion:–Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan. Orduan, emakumeak: –Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan. Jesusek esan zion: –Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona. Emakumeak erantzun: –Ez dut senarrik. Eta Jesusek: –Ongi diozu ez duzula senarrik; bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu. Emakumeak esan zion: -Jauna, profeta zarela ikusten dut. Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue. Jesusek esan zion: –Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena. Zuek, samariarrok, ez dakizue zer adoratzen duzuen; guk badakigu zer adoratzen dugun, salbamena juduongandik baitator. --/-- SAMARIA. Sikar, Jakoben putzutik hurbil eta Garizim mendia.

--/-- Baina badator ordua –hobeto esan, heldu da–, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak. Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute. Emakumeak esan zion: –Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula. Jesusek esan zion: –Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau. Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin. Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari: «Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?» Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen. Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez: –Maisu, jan zerbait. Baina berak esan zien: –Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena. Ikasleek galdetu zioten elkarri: –Norbaitek ekarri ote dio jatekoa? Jesusek esan zien: –Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte. Ez al duzue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dugu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak. Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, nola ereilea, hala igitaria, biak poz daitezen. Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu». Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua. Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit». Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han. Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten, eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea.

HASIERARA Jaunarengan ditut beti neure begiak, nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu. Itzul niregana eta erruki zakizkit, bakarrik bainago eta dohakabe! ( Salm 24, 15-16 )