Ikaskuntza ingurunea: Garapena

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Advertisements

PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
IKASKOMUNITATE batean murgiltzen ari zarete.
Jarraitu nirekin Sigue conmigo
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
IKKI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI
Aholkulariaren eta Orientatzailearen funtzioak
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
IK/KI HAUR HEZKUNTZA MINTEGIA ikasturtea
ESKOLAKO AGENDA 21 LIZARDI BHI
PROFESIONAL ESPEZIALISTEN LANA GELA ARRUNTETAN
TEKNOLOGIA INFORMATIKOA
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
La Salle Berrikuntza Programak
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
MUNDUKO ARRAZAK OIKIAKO ESKOLA.
IKASKETA KOOPERATIBOA
ORDIZIAN BIZI DIREN EMAKUME
HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPEN-ARLOA
BITARTEKARITZA.
ALDERDI KULTURAL ETA SOZIALA
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
IRAKASLEENTZAKO TAILERRA
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
Beritzegune Nagusia / Arloak
erabilera oker edo badaezpadakoak
Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
Duzun onena: hizkuntzen trataera familian
IRALE.
IRAKASKUNTZA / IKASKETA AKTIBOA
Ebaluazio Diagnostikoaren froga egiteko eta zuzentzeko ARGIBIDEAK
PREBENTZIOA ETA NEURRI KURRIKULARRAK
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Elkarrekin Bizitzen Ikasi
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ENKARTERRIKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA ( )
IK-KI (Ikasteko Kooperatu – Kooperatzen ikasi) proiektua
Komunikazioaren elementuak
4. aurkezpena: Talde dinamikak (A eremua)
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
Talde dinamikak (A eremua)
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
ARRETA GOIZTIARRA IKASTETXEAN
ESKOLA BATEN, EUSKARA EZ DAKIEN HAURRAREN PROZESUA
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA SAIAKUNTZA ALDIA
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
Denak barne hartzen dituen eskola. Eskola Inklusiboa
Egileak: Julen, Borja eta
PROGRAMAZIOA (3. MAILA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA T X I N G U D
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
IGELA PROIEKTU TELEMATIKOA
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Gorren taldeko kideak: Maritxu, Ainhoa eta Marisol
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Familien kulturak gelan
Ongi etorri Heziraul. eus-era
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Transcripción de la presentación:

Ikaskuntza ingurunea: Garapena Proposamenak Lenden , Systemteamet v/Knud H. R. Jensen eta Frode Jøsang

1.Faktorea: Segurtasuna Edozein ikaskuntza ingurunerentzako oinarrizkoa den faktorea da, jarrera iraingarriak ekidinez eta errespetua gailenduz. Jazarpena ez egotea, segurtasun ingurunea sortzeko gakoa da. Hala, komunikazioa oso garrantzitsua da gelan sortzen diren harremanetarako, erabiltzen diren hitzak eta moduak asko zaindu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da ikasturte hasieratik “hutsalkeriaren kultura ” ekiditea. Kontzeptu honekin komunikatzeko modu iraingarriaren kultura bati egiten diogu erreferentzia, non ikasleak askatasunez eta bat ere filtrorik gabe komentario indargabetzaileak erabiltzen dituzten. Izan ere, hutsalkeriaren kultura apurka garatzen joaten da, ohitura bilakatu arte. Irakasleak ere, ironia eta sarkasmoa erabiltzen baditu, kultura hau garatzen lagundu dezake. Proposatutako neurriak: Ikasleekin hitz egin. Elkarrizketa sozialak eta akademikoak urtean bi aldiz, adibidez. Giro ona sustatu; beren gauzez, beren sentimenduez hitz egin ahal izateko. Jazarpena eta indarkeriaren gaia eztabaidatu noizean behin, ikasleen parte hartzea eta jarrerak aztertu, ikasgela barruan behaketa egin eta baita patioan ere. Arau propioak sortu, besteak nola tratatzen ditugun, besteengana nola zuzentzen garen, zer den onargarria eta zer ez, eta abarretan arreta jarriz. Gaia gurasoei helarazi parte har dezaten, guraso bileretan hitz egin, arauetarako edota ondorioetarako proposamenak eginez. Irakasle guztientzako eredu argiak garatu, non irakasle ikasleen artean onargarriak ez diren jarrerak eta hizkerak adosten diren.

2.Faktorea: Adierazpen askatasuna Segurtasunaren faktoreak bigarren faktore honetan eragin zuzena du. Faktore hau garrantzitsua da gela barruan fikziozko arauak ekiditeko (besteen iritzia berez denaren ezberdina dela pentsatzen dugunean). Gardentasun gutxiko geletan, horrelako fikziozko arauak edo arau faltsuak gailentzen dira, eta horrek gelaren garapen ezkorrera bideratzen gaitu. Gauzak horrela, normalean ikasle negatiboak dira gelan indarra hartzen dutenak, positiboak berriz atzera egiten dute eta beren ikuspuntua adierazteko beldur izaten dira. Proposatutako neurriak: Irakasleak bere komunikatzeko moduaren bidez, adierazpen askatasuna bultzatu behar du. Irakasleak kritikotasuna eta iritzi aniztasuna sustatu behar ditu ikasleengan. Ez dago erantzun okerrik, akatsetatik ikas daiteke. Galderak irekiak izatea komeni da, bai/ez erantzunak saihestuz. Feedback positiboa galdetzen edo erantzuten duten ikasle guztiei. Irakasleak arreta banatu behar du ikasle guztien artean eta ekidin behar du ikasle gutxi batzuek komunikazioa menperatzea. Irakasleak adierazpen askatasuna sustatzen duten neurriak hartu behar ditu. (Erantzun aurretik pentsatzeko denbora utzi, hitz klabeak idatzi erantzun baino lehen, ikasleen arteko feedback uneak antolatu, hitz egitea kostatzen zaienekin estrategiak erabili, etab).

3. Faktorea: Sostengu sozio-emozionala Azken ikerketek diotenez, korrelazio argia dago irakasleen eta kideen sostengu sozialaren eta ikasleen osasun mentalaren artean. Irakasle-ikasle harremanak garrantzia handia du ikasleen ikaskuntzan eta ongizatean. Faktore hau berebiziko garrantzia du ikasgelaren giro sozialerako. Proposatutako neurriak: Irakaslea eredu ona da jarrera enpatikoak sustatzeko. Ikasleen eta irakasleen artean, harremanei eta sostengu sozialari buruzko elkarrizketa sistematikoak izan. Irakasleak behaketak egin ikasleak bizitzen ari direna ezagutzeko, ikasleen beharrak identifikatzeko eta horietan laguntzeko eta esku hartzeko aukerak identifikatzeko. Osasun mentalarekin zerikusia duten gaiei eta ikaskideen arteko sostengu sozial/emozionalaren garrantziari buruzko eztabaidak bultzatu. Egitura sozialen mapa egin eta kanpoan geratzen direnak identifikatu. Irakasleak ikasleak animatu arlo sozialean zein akademikoan elkar laguntzeko. Ikasleen rol sozialean zentratu, adiskidetasunean eta harremanetan arreta jarriz. Espektatiba onak ezarri ikasleen arteko jarrera inklusiboetan. Gurasoekin egiten diren banakako zein taldeko bileretan, ikasleen alderdi sozialean ardaztu, zentratu.

4.Faktorea: Argitasuna arauetan Faktore honek politikarekin, arauekin, ondorioekin eta arauen kudeaketarekin zerikusia du. Prozesu honetan, arauak eta hauek bete ezean jasan beharreko zentzuzko ondorioak elkarrekin eztabaidatzen dira, eta irakaslearen kudeaketa eta jokatuko duen papera ere. Arauen kudeaketa modu hau erronka handia da Bigarren Hezkuntzarako. Proposatutako neurriak: Arau positiboak sortu (4-5 gehienez). Ikasgelan jarri eta eguneroko jardunan modu sistematikoan erabili erreferentzia modura. Arauak gelan eztabaidatu eta aldaketak egin beharrezkoa bada. Araua errutina bihurtzen denean, beste arau bat jarri. Arauak aldatu nahi ditugun eremuetan oinarrituak egon daitezke, gurasoak prozesuaren partaide eginez. Honek balioa gehituko die arauei. Gela, maila eta etapa bakoitzarentzako arau propioak garatu. Diziplina prozesuak/arazoak/… gehienetan mugikorraren erabilpenarekin, ura edatearekin, txandekin, komunera joatearekin, eta abarrekin lotuak egoten dira. Irakasle guztiak konprometitu prozedura erabiltzeko eta sendotzeko. Prozedurak idatzi eta gelan eskegi. Arauei buruzko eztabaida sistematikoak horiekin erlazioa duten irakasleekin: arauak, prozedurak, ikuskapena, kudeaketa eta erronken inguruan.

5. faktorea: Lan giroa Lan giroa trebetasunak faktorea 4.arekin, argitasunarekin, lotuta dago. Kontzentratze akademikoa et a zarataren murrizketa ekar ditzaketen trebetasunen garapenean datza. Eremu honetan, irakasleek g elaren kudeaketarako trebetasunak ere gara ditzakete. (Jokaeren kudeaketa) Proposatutako neurriak: Prozesuen eta trebetasunen behaketa sistematikoa. Funtzionatzen dutenak, funtzionatzen ez dutenak eta zergatik ez diren funtzionatzen ari. Ikasgelako prozesuak edo faseak aztertu: nola hasten gara, nola lotzen dugu aurrekoarekin, nola egiten ditugu galderak, parte hartzea, lan saioak, trantsizioak, saioen bukaerak. Funtzionatzen ez duten faseak aukeratu, eta oker dabilena eta hori aldatzeko zer egin daitekeen zehaztu. Hau aplikatu bai ikaslearen zein irakaslearen jokaeren kasuan. Arauak ezarri (4.faktorea) trebetasunak garatzeko tresna gisa. Hobekuntza aukerak eta praktika hobekuntzak zehazten dituen trebakuntza plan bat sortu irakasleentzat. Aurrerapenarekin (mugarria) gustura gaudenean gelan ospatu. Garapen positiboa aztertzeko elkarrizketak sortu: irakasleen eta ikasleen arteko elkarrizketak eta ikasleen auto-ebaluaziorako formularioen erabilera konbinatuz.

6. faktorea: Talde-ainguraketa Komunitate eta gelakide garelako sentimenduak areagotzen dituen ekintzen multzoa da taldearen ainguraketa: partekatutako esperientziak, programak, bidaiak, jaiak eta ospakizunak, ikasleen talde-lanak, ikasgelaren dekorazioa eta taldearen ongizatea. Proposatutako neurriak: Aisialdi ekintzak gurasoekin batera eskola ordutegitik kanpo. Irteerak, eskiatzeko txangoak, ibilaldiak, e.a. Apaingarriak, ikasteko horma-irudiak, marrazkiak, ikasgela ordenatu eta apaindu. (Agian ikasgelaren birmoldaketa gurasoen laguntzaz). Talde emanaldiak ikasgelan (antzerkia, musika…) Ikasleen lan-sareak / lan-taldeak. Elkarrekin egindako bidaien, urtebetetze festen, ekitaldien irudiak ikusi. Lortutako helburuak eta mugarriak elkarrekin ospatu (adibidez, trebetasunen entrenamenduan). Ikasleek komunitateari egiten dizkioten ekarpenen deskribapen positiboa.

7. faktorea: Parte hartze aktiboa (Eztabaida/adostasunak) Faktore honek kontsentsua, adostasuna, ikuspegiak eta ametsak, helburu komunak, ebaluazioak, lehentasunak eta ekintza planak lantzen ditu. Proposatutako neurriak: Osoko eztabaidak. Konplizitatearen metodologia erabili. Talde eztabaidak, talde bilerak. Ikastetxe-etxea kooperazioa arauetan, ondorioetan edota gurasoek ikasteko giro positiboan lagundu dezaketenean zentratzen da. Metodologia: 1-10 eskalatze tekniketan oinarritutako estrategiak erabil ditzakegu ikasleekin batera hurrengo urratsera iristeko plan bat diseinatzeko. Kalitatea bermatzeko estrategiak erabiltzen ditugu, GAP teknikak: A. Zerekin gaude pozik? B. Zerekin ez gaude pozik? C. Zer behar dugu egoera hobetzeko? (Zehaztu eta lehenetsi)

8. faktorea: Identitate positiboa Identitateak taldearekiko eta saio kolektiboekiko ikasle bakoitzaren bizipenez eta deskribapenez arduratzen da. Nolakoa da gure ikastaldea? Nola deskriba dezakegu? Irakaslearen eta gurasoen eskolaren kontzeptuak ere barne hartzen ditu. Proposatutako neurriak: Irakasleen ikasgelarako planteamendu eta feedback positiboak. Komunikazio positiboa gurasoekin ikasgelaren inguruan. Ikasleei argitasunez jakin arazi beraiekiko espektatiba positiboak. Gurasoek eskolan bizitako gauza positiboei buruz galdetu.   Irakasleen arteko komunikazio positiboa ikasgelarekiko. Garapenean eta hobekuntzan zentratu. Talderako helburu komun argiak.

Nola lagundu dezakegu? Behaketa feedback-ekin Ikasgelaren funtzionamenduaren diagnostikoa (galdeketa digitala+ feedback-a) Irakasleen apoioaren diagnostikoa (galdeketa digitala+ feedback-a) Harrera jarduerak (Arauak prestatu/errutinak – Ikasgela prozesu bezala – zarata, eta abar) Guraso bileretara joan