Adiskidea eta ardoa, zenbat eta zaharrago, hobe.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Advertisements

Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
SASKIBALOIA.
Baldintzazko perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
Datuak antolatzen.
2.000 milioi lagunek bi dolar ere ez ditu eguna pasatzeko.
BAKEA erein nahian.....
dagokionez, dagokionean
CERN: PARTIKULEN FISIKA IKERTZEKO ZENTROA
PUNTUAZIOA.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Istripua izan da berriro A8 autobidean.
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
lentillas progresivas, lentilles progressifs, progressive lens
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
Perpaus Motak Maite Goñi
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
MUNDUKO ARRAZAK OIKIAKO ESKOLA.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
(Hartuko dugu kafe bat?)
Dédée hil da, Comète sarearen antolatzailea
Datuak antolatzen.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.
Hona lehengo asteko adibidea:
DESKRIPZIOA.
Patinak.
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
Denek maite dute, hain da jatorra.
oinarria den ala ez. Izatekotan kalkulatu berarekiko (-5, -4, 6)
perpendikular, paralelo…
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua
Arozgoan arituz egiten gara arotz
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
ZINETIKA KIMIKOA.
IZAKI BIZIDUNAK.
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
Josuk nire/zure liburua aurkitu du.
ESPAINIAKO LURRALDEA ETA BIZTANLERIA
Honezkero bidean da Miren. Dagoeneko bidean da Miren.
Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik.
Zenbat ditu gaur otsailak?
2.000 milioi lagunek bi dolar ere ez ditu eguna pasatzeko.
Edukiera-unitateak.
sua zeriola ekin zion enperadoreari; ezpata kolpe batez
Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
(Kalko okerrak: ‘bitartean’)
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Gorren taldeko kideak: Maritxu, Ainhoa eta Marisol
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
INTEGRAL MUGAGABEAK.
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

Adiskidea eta ardoa, zenbat eta zaharrago, hobe. Zenbat eta berba gutxiago, hobe. Zenbat eta gehiago edan, are gehiago edan behar. Zenbat eta gehiago ikusi begiak, orduan eta gehiago nahi. Zenbat eta eroago, orduan eta barre gehiago. Zenbatenaz gosea handiago, hainbatenaz janaria goxoago¹. ¹ Esapideak esapide, ohikoagoa izaten da izenondoa ‘zenbatenaz’ eta ‘hainbatenaz’ horien ondotik joatea: Zenbatenaz handiago gosea eta hainbatenaz goxoago janaria. Edo, bestela: Gosea zenbatenaz handiago, hainbatenaz goxoago janaria. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Esamoldeok korrelazioak dira, hizkuntzan oso erabiliak. Maila- edo kantitate-parekotasun bat adierazten dute. Esakune eta atsotitzotan ez ezik, eguneroko hizkeran nahiz hizkera landuan ere erabiltzen dira halako egiturak. Azter ditzagun adibide batzuk: EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

ZENBAT ETA ...-AGO (-eN/BAIT-), (ORDUAN/HAINBAT ETA) …-AGO -eN/BAIT- mederagailuak aditz forma jokatuak ditugunean erabili behar dira. (Ikus bedi 8. diapositibako adibide parea). Hegoaldeko tradizioan erabiltzen dira halako egiturak. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." ZENBAT ETA ...-AGO (-eN/BAIT-) … (ORDUAN ETA) …-AGO Euklidesek berak adierazia zuen, K. a. 300. urte aldera, ezen zenbat eta gauza bat urrutiago, orduan eta txikiagoa zela hark begiaren barrenean eratzen zuen irudia. Aumont, Jacques: Irudia, EHU, 2004 (euskaratzailea, Josu Zabaleta) (moldatua) EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Tamaina bateko laginetan, zenbat eta estuagoa izan fidagarritasun-tartea, orduan eta gutxiago fida gaitezke hartaz. Alderantziz, zenbat eta zabalagoa fidagarritasun-tartea, orduan eta gehiago fida gaitezke hartaz. Paulos, John Allen: Zenbakirik gabe bizi, EHU (ZIO bilduma), 2006 (euskaratzailea, Josu Zabaleta). [moldatua] EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." ZENBAT ETA ...-AGO (-eN/BAIT-) … (HAINBAT ETA) …-AGO Zergatik jarraitzen dute bizirik gaiztoek, zenbat eta zaharrago, hainbat eta indartsuago? Jb 21, 7 Elizen arteko Biblia, Idatz, 2004 Zenbat eta gaiztoagoa izan gaiztoa, hainbat eta hobea izango da filma. Alfred Hitchcock EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." ZENBATE(NA)Z ...-AGO, HAINBATE(NA)Z …-AGO Ekialdeko tradizioan erabiltzen dira halako egiturak. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Zenbatenaz eta gerla, tormenta eta eritasuna izan baitira handiago eta perilosago, hainbatenaz gero ondoko bakea, denbora ederra eta osasuna ere dira estimatzenago. Agerre, Pedro “Axular”: Gero, 1643. [moldatua] Zeren bizitzen garenean hiltzen baikara. Eta zenbatenaz eta gehiago bizitzen baikara, hainbatenaz heriotzeko portura hurbiltzenago gara.. Agerre, Pedro “Axular” : Gero, 1643. [moldatua] EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." ‘ZENBAT’ gabe ere sor daitezke korrelazioak. ...-AGO, …-AGO Zaharrago, zoroago. Tximinoa, zuhaitzean gorago, uzkia ageriago. Esapide eta esaeretan erabiltzen da egitura hori, batez ere. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." GERO(AGO) ETA …-AGO Geroago eta ederrago dago gure auzunea. Gero eta ikus-entzunezkoetara emanago daude gazteak. GEROAGO (ETA) …-AGO Geroago ederrago dago gure auzunea. Langileak geroago gehiago ohartuko dira eta jarriko elkarren laguntzeari. (Jean Etxepare, Buruxkak, 1910) (moldatua) Denboraren arabera bideratzen da korrelazioa adibide horietan. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Era honetako korrelazioek ezin dute *Gero eta ... hasiera izan: ez perpausaren hasieran, ez bigarren partearen hasieran. *Gero eta azkarrago ibili, lehenago iritsiko zara. *Zenbat eta salgai gehiago egon, gero eta aberatsagoa izango da azoka. *Zenbat eta gehiago jardun, gero eta hobeto mintzatuko zara frantsesez. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Hauek dira esamolde zuzenak: Zenbat eta azkarrago ibili, hainbat eta lehenago helduko zara. Zenbat eta azkarrago ibili, orduan eta lehenago helduko zara. … Zenbat eta salgai gehiago egon, hainbat eta aberatsagoa izango da azoka. … EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." *Orduan eta ... hasiera ere ezin dute izan halako korrelazioek (perpausaren hasieran, jakina). *Orduan eta zaharragoa izan biztanleria, orduan eta etorkin-kopuru handiagoa izango da gizartean. Esamolde zuzena, hona: Zenbat eta zaharragoa izan biztanleria, orduan eta etorkin-kopuru handiagoa izango da gizartean. … EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Bada beste hutsegite bat korrelazioaren atal biak berdintzen dituena: *Gero(ago) eta aberatsago, gero(ago) eta zoritxarrekoago. *Gero(ago) eta gehiago irabazi, gero(ago) eta zorritxarrekoago. Hona, esamolde zuzena: Zenbat eta aberatsago, orduan eta zoritxarrekoago. … EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."

Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..." Gehiago jakiteko, ikus bedi: “Korrelazioak”, in EUSKALTZAINDIA (1999), Euskal Gramatika Lehen Urratsak- V (Mendeko perpausak-1), 428-438. EHULKUren aholkuak Korrelazioak: "Adiskidea eta ardoa zenbat eta..."