ORIENTATZAILEEN MINTEGIA AURKEZPENA

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
CAPITULO VII SERVICIOS EXTERNOS DE APOYO PARA LA ATENCION AL ALUMNADO CON NECESIDADES EDUCATIVAS ESPECIALES.
Advertisements

HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
IKASKOMUNITATE batean murgiltzen ari zarete.
Hpb-en trataera curriculum-ebaluazioan oinarrituta
Golgi aparatua.
EBALUAZIOA GORPUTZ HEZKUNTZAN
IKKI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI
Aholkulariaren eta Orientatzailearen funtzioak
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
KLONAZIOA.
Eskolak denontzat dira
PROFESIONAL ESPEZIALISTEN LANA GELA ARRUNTETAN
TEKNOLOGIA INFORMATIKOA
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Aholkulariaren eta orientatzailearen rolak
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NCE BURUZKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN ARGIBIDEAK
4. GAIA GAUZAK ETA ONDASUNAK.
ikasle batengan arazoak edo zailtasunak detektatzen ditugunean
Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko
LOMCE-ren laburpena.
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
SOS DEIAK 112 GETXOKO UDALA MERKANTZIA ARRISKUTSUAK
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
Aholkulari berriak, ongi etorriak!
ZUZENDARIEN BILERA

NORBANAKO EGOKITZAPEN CURRICULARRAK
CNE (Curriculumaren norbanako egokitzapena)
Alergiak.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
I. ATALBURUA XEDEA, KONTZEPTUA ETA PRINTZIPIO OROKORRAK.
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Beritzegune Nagusia / Arloak
HIZKUNTZEN IKAS-IRAKASKUNTZA
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
Otsailaren 3ko 63/2009 DEKRETUA
IRALE.
Ebaluazio Diagnostikoaren froga egiteko eta zuzentzeko ARGIBIDEAK
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
IKASLEEN EBALUAZIO PSIKOPEDAGOGIKOA AURRERA ERAMATEKO URRATSAK
ZELULA AMAK.
Zuzendari bilera ikasturtea
Komunikazioaren elementuak
JUAN BAUTISTA ZABALA ESKOLA
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Deialdiaren xedea Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo.
ARRETA GOIZTIARRA IKASTETXEAN
GURASO ESKOLA 2014/2015.
HIZKUNTZ PROIEKTUA Hasierako galderak
ESKOLA BATEN, EUSKARA EZ DAKIEN HAURRAREN PROZESUA
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA SAIAKUNTZA ALDIA
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Denak barne hartzen dituen eskola. Eskola Inklusiboa
PROGRAMAZIOA (3. MAILA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA T X I N G U D
Tituluak eta lanbideak
Kolaboratzeko estrategiak
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
Tituluak eta lanbideak
GIZ-EN EGOERA HERRI TXIKIETAN. PREMIAK ETA ZAILTASUNAK
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Ondoren ebaluazio irizpideak proposatzen dira eta hauekin gaitasunek duten erlazioa proposatzen da. Irakasgaian proposatzen diren gaitasunak lortzeko ondorengo.
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Transcripción de la presentación:

ORIENTATZAILEEN MINTEGIA AURKEZPENA GAIA DOKUMENTUAK

DOKUMENTUAK “Ebaluazio psikopedagogikoa” buruzkoari dokumentua Eskaerak. Pausoak. HPB kontzeptua. Eta ikasteko zailtasunak duten ikasleen hezkuntza-erantzuna; nahasmendu hauekin zerikusia dutenean - Heltzeko moteltasuna (H.M.) - Mugako adimen-gaitasuna (MAG) - Adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa (AHAE) - Irakurketaren eta idazketaren arazo espezifikoa (dislexia) - Arreta falta eta hiperaktibitatea (AFH)

EDUKIAK 1.- Ebaluazio psikopedagogikoa 1.1.-kontzeptualizazioa 1.2.- ebaluazio psikopedagogikoaren edukiak 1.3.- ebaluazio psikopedagogikoan esku-hartze duten eragileak 2.- Ebaluazio psikopedagogikoaren prozesuaren hasiera 2.1.- ebaluazio psikopedagogikoaren eskaera 2.2.- prozedura

KONTZEPTUALIZAZIOA “Ebaluazio Psikopedagogikoa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementu ezberdinei buruzko informazio garrantzitsuaren biltzeari, analisiari eta balorazio prozesuari deitzen zaio. Bere helburua ikasleen hezkuntza premia bereziak edo berariazkoak identifikatzea da eta era berean, erabakiak oinarritu eta zehaztu, curriculum-proposamenen, behar izan daitezkeen laguntza-moten (baliabideak) eta esku-hartze proposamena orientatzearen arabera.   Ebaluazio Psikopedagogikoaren lehentasuna, ikasleek behar duten hezkuntza-erantzun motari buruz hartzeko erabakien prozesua orientatzean datza, beren garapen pertsonalean laguntzeko, osotasunean hezkuntza-prozesua orientatzeko balio izan behar duela ahaztu gabe, irakasleen lana erraztuz.   Ebaluazio Psikopedagogikoak prebentzio-eginkizuna betetzen du, banakako arreta proposamenei bakarrik ez zaielako mugatzen, baizik eta bere proposamenak ikasle guztien garapenerako hezkuntza-praktika egokia ziurtatzera zuzenduta daudelako. Horretarako, osagarritasuna beharrezkoa da eta hau bakarrik bermatu daiteke hpb-etako aholkularien, kontsultoreen, orientatzaileen, irakasleen eta beste eragileen (ikuskaritza, etapako aholkulariak,...) eztabaidatik eta partekatutako akordioetatik, bakoitzaren atribuzio profesionalak errespetatuz. Errespetu hau ziurtatzeko egoera bakoitzean neurriak hartu behar dira, hau da, lankidetza mota ezberdinak, Ebaluazio Psikopedagogikoa konpromisoa hartzen dutenen artean partekatutako prozesua eginik, familiak gehitu ditzakeen parte-hartzea, dokumentazioa eta txostenak kontuan hartuz.”

KONTZEPTUALIZAZIOA - Irakaskuntza-ikasluntza prozesuan parte hartzen duten elementu ezberdineei buruzko informazio garrantzitsuaren biltzeari, analisiari eta balorazio prozesuari deitzen zaio. Bere helburua : Ikasleen hezkuntza premia bereziak identifikatzea Curriculum-proposamenari buruzko erabakiak oinarritzea eta zehaztea Behar izan daitezkeen laguntza motak identifikatzea Esku-hartze proposamena orientatzea

EDUKIAK Ikasleei dagozkien aldagarriak. -Ikaslearen ezaugarri eta egoera pertsonalen balorazioa aholkularien eta beste eragile/zerbitzuen aldetik: garapen eta ikaskuntzaren aurretiko historia, garapenaren ebaluazioa, estiloa eta jarrera ikaskuntzaren aurrean... -Curriculum-gaitasuna: ikastetxeko irakasle talde batek egindako curriculum-ebaluazioa , kasu guztietan orientatzaileak/kontsultoreak koordinatuta.   Testuinguruaren (soziala edo komunitatekoa, familiakoa eta eskolakoa) inguruko aldagarriak. -Ikastetxean ikasleek irakasleekin eta kideekin duten elkarreraginaren balorazioa, eskolako, familiako eta gizarte-testuingurua kontuan izanik. -Ikasleen ezaugarri pertsonaletatik, eskolatuta dauden testuingurutik eta hezkuntza-erantzunerako proposamenak sostenga daitezkeen puntu garrantzitsuetatik ondorioztatutako parte-hartze eta ikaskuntzarako oztopoen azterketa, aholkulariaren laguntzarekin.

ERAGILEAK “Ebaluazio Psikopedagogikoaren prozesua dagokion Hezkuntza Premia Berezietako aholkulariak koordinatu, zuzendu eta baimentzen du. Prozesu honetan, ondoko eragileek esku hartzen dute beren informazioa emanez:   a)     H.p.b.etako aholkulariak ikaslearen ezaugarriak eta egoera pertsonalak baloratzen ditu, hezkuntza-sistemarako osasun- eta gizarte-sareetan eskuragarri dituen informazioak aztertuz eta baliozkotuz edota informazio osagarria bilduz dagozkion proba edo tekniken bidez. Era berean, Ebaluazio Psikopedagogikoaren prozesu ezberdinetan esku hartzen duten irakasle eta profesionalei laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzen dizkie. a)     Orientatzaileak edota Kontsultoreak, edo hauek egon ezean zuzendaritza taldeak izendatutako irakaslea, ikastetxeko barne esparruan ebaluazio psikopedagogikoari dagozkion alderdien antolakuntza eta koordinazio arduradunak dira. Hauen eginkizunak dira curriculum-gaitasunaren ebaluazioa, eskola-testuinguruarena eta irakasleekin zein beste kideekin ebaluatutako ikaslearen elkarreragina (berrikusi kontsultorearen zereginak gaurkotuta...) b)    Ikasle horri klasea ematen dioten eremu, arlo edo irakasgai ezberdinen tutoreek, curriculum-ebaluazioa egiten dute, ikaslearen gaitasun mailak nabarmenduz eta puntu sendoak eta ahulak adieraziz (ikastetxeetan hpb kontzeptuaren eguneratzea). c)     Pedagogia Terapeutikoko irakasleak edo Entzumena eta Hizkuntza irakasleak eta berariazko ebaluazio honetarako beren esku-hartzea beharrezkoa den beste teknikariak (Fisioterapeuta, Terapeuta Okupazionala, Logopeda, Itsuen Baliabidetegiko irakasleak edo bere esku-hartzea funtsezkoa den gainerako irakasle espezialistak). Irakasle hauek, curriculum-gaitasunaren ebaluazioan laguntzen dute eta baita hauen esku-hartzea eskatzen den bere gaitasuneko berariazko alderdietan ere. Era berean, ikasleak inguruarekin eta eskola- eta familia-testuinguruarekin dituzten elkarreraginen ebaluazioan ere laguntzen dute. d)     Ikaslearen gurasoak edota legezko ordezkariak, duten informazioa emanez eta beren seme-alabarengan antzematen dituzten hezkuntza-beharrei buruz bere ikuspegia gehituz. e)     Ahal den neurrian, ikaslearen adina eta heldutasunaren arabera, bere iritzia kontuan hartuko da, bere hezkuntza-beharrei eta jarduera-planari buruzko bere ikuspegia biltzen saiatuz.”

Ohiz kanpoko hezkuntza esku-hartze prozesuaren hasiera: ebaluazio psikopedagogikoaren eskaera (hpb kontzeptua eta ebaluazio psikopedagogikoaren eguneratzea)   a)     Ebaluazio psikopedagogikoaren eskaera ohiz kanpoko hezkuntza esku-hartze prozesuaren hasiera da. Ikaslea minusbaliotasun baten edota jokaera nahasmendu larrien edo hezkuntza laguntzako beste berariazko beharren (AACCko ikasleak, Gidak) ondorioz hezkuntza premia berezietakoa denean, eskaera erakunde eskudunek (kontrola eta egiaztatzea) diagnostikatu dutenean gauzatzen da. Gainerako kasuetan, ikaslearen aniztasunari erantzuteko neurri arrunt guztiak nahikoak izan ez direnean bakarrik egin behar da. Neurri horien artean, ondoko hauek hartuko dira kontuan: zikloko curriculumaren egokitzapena, irakasgaiaren promozio-egokitzapena, hezkuntza-errefortzua, mailan edo zikloan urte bete gehiago egotea...(derrigorrezko baldintza) edota lehenago deskribatutako taldeetako partaide izateko seinale argiak daudenean nahiz eta inork egiaztatu ez dituen, baizik eta ikastetxean zenbait adierazle bilduta dituztenean (batez ere AACC eta gidetako ikasleen kasuan).   b)    Minusbaliotasun baten edota jokaera nahasmendu larrien edo hezkuntza-laguntzako beste berariazko beharren (AACCko ikasleak, Gidak) ondorioz hezkuntza premia berezietako ikasleen Ebaluazio psikopedagogikoa, ikastetxeko zuzendariak dagokion Berritzeguneko zuzendariari eskaera eginez hasten da. Berritzeguneak, ikastetxeko erreferentziazko hezkuntza premia berezietako aholkulariaren esku uzten du eta honek eskaeraren egokitasuna baloratu eta ebaluazio-prozesua zuzendu eta koordinatzen du. Eskaera horrek, tutorearen informaziorik osoena izan behar du eta baita prozesua hasteko ikaslearen gurasoen edo legezko ordezkarien baimena (aplikazio informatikoa egokitu).

PRINCIPIO DE CONFIDENCIALIDAD