La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GAITASUNAK ETA METODOLOGIA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GAITASUNAK ETA METODOLOGIA"— Transcripción de la presentación:

1 GAITASUNAK ETA METODOLOGIA

2 INDIZEA Harreman eta egoera komunikatiboak Taldekatzeko erak
Badago gaitasunak irakasteko eta garatzeko metodologiarik? Metodologiari lotutako erabakiak hartzeko irizpide orokorrak Hezkuntza egituratzen duten aldagaiak Sekuentzia didaktikoak Harreman eta egoera komunikatiboak Taldekatzeko erak Toki antolaketa eta denbora banaketa Edukien antolaketa Curriculum materialak Ebaluazio prozedurak

3 BADAGO GAITASUNAK IRAKASTEKO ETA GARATZEKO METODOLOGIARIK?
Egindako jardueretan oinarriturik, zenbait ondoriotara irits daiteke oinarrizko gaitasunak garatzeko metodologiari buruz: GAITASUNAK GARATZEKO … Gaur egun, oraindik ere, ikasgeletan erabiltzen den ikas-irakaskuntza metodoa ohiko transmisio-azalpena da. Ikaskuntza esanguratsua lortzeko metodo horiek dituzten mugak ikusirik, azken hamarkadetan beste metodo batzuk bultzatu dira (proiektuak, ikasleen interes guneak …) Baina batek ere ez du erantzun bakarra eta baliagarria ematen gaitasunak garatzeko helburua lortzeko. HORRENBESTEZ, HAUXE ESAN DAITEKE: Hezkuntza beharrizan berriek metodologiari lotutako hainbat estrategia erabiltzea eskatzen dute. Estrategia horiek malgutasunez aplikatu behar dira eta ez modu arbitrarioan, honako aldagaiak kontuan harturik: Ikasleen ezaugarriak Helburuak Edukiak

4 METODOLOGIARI LOTUTAKO ERABAKIAK HARTZEKO IRIZPIDE OROKORRAK
Ez dago gaitasunak irakatsi eta garatzeko berezko metodologiarik Hala ere, badira metodologiari lotutako estrategien inguruko ezaugarri eta baldintza orokor batzuk

5 HEZKUNTZA EGITURATZEN DUTEN ALDAGAIAK
Metodologiari lotutako dimentsioak edo aldagaiak ondokoak dira: Sekuentzia didaktikoak Erlazio eta egoera komunikatiboak Taldekatze erak Toki antolaketa eta denbora banaketa Edukien antolaketa Curriculum materialak Ebaluazio prozedurak

6 SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
Sekuentzia didaktikoak edo ikas-irakaskuntzako sekuentziak unitate didaktikoan dauden jarduerak elkarrekin lotzeko eta antolatzeko erak dira. Sekuentzia didaktikoek ondoko fase hauek behar dituzte: Hasierako fasea edo planifikazioa Errealitatetik hartutako egoerak planteatzen duen arazoa, problema, identifikatzea. 2. Unitatearen bidez lortuko diren helburuak, ikasleekin batera, ezartzea. 3. Planteatu den egoerari-arazoari erantzuna emateko jardunbidearen eskema gauzatzea. EBALUAZIOA Garapen edo ikaskuntza fasea Planteatu den jardunbideari dagozkion jarduerak gauzatzea. Aplikazio fasea Ikasitakoa ondo sustraitzeko, askotariko egoera errealetan behar beste aldiz aplikatzea.

7 HARREMAN ETA EGOERA KOMUNIKATIBOAK
Ikasgelan, ikasleen arteko zein hauen eta irakaslearen arteko harremanek eragina dute komunikazio mailan eta ezartzen diren lotura afektiboetan; eta horien arabera, elkarbizitza giroa sortuko da. Ondokoak dira irakasleen eginkizunak ikasleekin: Ikasleen betebeharrak kontuan hartzea eta horietara egokitzea Ikasleen ekarpenak eta ezagupenak kontuan hartzea Ikasleei egiten dihardutenaren esanahi orokorra ulertzen laguntzea Ikasleei lor ditzaketen erronkak planteatzea Ikasleei behar duten laguntza ematea Ikasle bakoitzari bere ezagupenei eta ikasteko prozesuei buruzko kontrola ziurtatzea Komunikaziorako bideak ahalbidetzea Autonomia bultzatzea Ikasleen lana bakoitzaren ahalmenaren, gaitasunen eta ahaleginaren arabera baloratzea Ikasleen gaitasunen auto-ebaluazioa bultzatzea

8 IKASTALDEAREN GIZA ANTOLAMENDUA
Giza antolamendua ikasleak taldekatzeko erak eta ikastaldean ezarri den talde dinamikak egituratzen dute. Ikastaldearen giza antolamenduan ondoko taldekatze hauek egongo dira aldi berean: Hasierako fasean, unitate didaktikoaren jardueren sekuentzia garatzeko; ikertuko den errealitateko egoeraren aurkezpenean; errealitateko egoera horrek sorrarazten dituen arazoak identifikatzean; ondorioak jasotzean … Talde handia Ikasleen partaidetza zein laguntza ematea edo elkarrizketa sustatzea beharrezkoak diren jardueretan; lan kooperatiboa, berdinen arteko lankidetza, erantzukizuna, autonomia eta gatazkak konpontzea beharrezkoak direnean … Talde finko heterogeneoak Talde malgu homogeneoak nahiz heterogeneoak Maila ezberdineko jarduerak burutzeko beharrizana dagoenean edo gaitasun maila handiagoa duten ikasleek ikaskuntza prozesuan atzeratuago daudenei edo gaitasuna hain garatuta ez dutenei lagundu behar dietenean … Ikasteko autonomoak diren ikasleek ikasitakoa lantzeko, buruz ikasteko, behin eta berriro praktikatzeko eta ikasitakoaren errefortzurako... Banakako lana

9 TOKI ANTOLAKETA ETA DENBORA BANAKETA
Denbora eta tokia funtsezko aldagaiak dira metodologian Sekuentzia didaktikoa garatzean behar beste denbora eman behar da bertan proposatzen diren helburuak lortzeko. Beraz, fase batzuk etenik gabe egin beharko dira, eta beste batzuk, berriz, eten ahal izango dira. DENBORA Etenik gabeko faseak Hasierako fasea (egoera errealaren planteamendua, helburuen negoziazioa …). Etenak onartzen dituzten faseak Sekuentzia didaktikoan planteatutako garapen eta aplikazio jarduerak Ikasgelaren antolaketa fisikoaren ezaugarriak eta beste toki batzuk ere erabiltzeko beharra hartu behar dira kontuan TOKIA Behar-beharrezkoa da jarduerari berari dagozkion ezaugarrietara egokituko zaion espazioaren antolaketa egitea. Ikasgela Gauzatuko diren jardueren arabera beharrezkoa izango da beste toki batzuk ere erabiltzea: liburutegia, mediateka, laborategia, auzunea, museoa … Beste toki batzuk

10 EDUKIEN ANTOLAKETA Nola lor daiteke errealitateko egoerak planteatzen dizkiguten problemetatik abiatuta irakasgaien egiturari eta antolaketari eustea? Konponbidea ikuspegi globalizatzailea deritzon planteamenduan dago: Baina edukiak ez dira hautatzen, soilik, irakasgaiaren logikatik abiatuta, baizik eta ikasleengandik hurbil dauden egoerei edo arazoei erantzuna emateko duten ahalmena kontuan harturik. Edukiak irakasgaietan antolatzeko aukera ematen digu Irakasgaietatik enfokatzeko modua Irakasgaien sekuentzia didaktikoak errealitateko egoeretatik abiatuko dira eta aztertu behar den gaiari loturiko egoerak edo arazoak planteatuko dituzte. Irakasgai bakoitzaren markora eta errealitatetik hartutako egoera errealera soilik mugatzeko arriskua, beste irakasgaiekiko erlaziorik ezarri gabe. Zailtasunak/Arriskuak Ikuspegi globalizatzaileek errealitateko egoeretan dute abiapuntua. Elkarrekin duten funtsezko ezberdintasuna honetan datza: gauzatu behar den lanaren xedea eta bete behar diren urratsetan..Metodo globalizatzaileen adibideak ondoko hauek dira: interesguneak, lan proiektuak, ingurunearen gaineko ikerketak, lan globala burutzeko proiektuak … Abantailak

11 CURRICULUM MATERIALAK
Curriculum materialek sekuentzia didaktikoen abiapuntu diren errealitateko egoerak eraikitzen lagundu behar dute; sekuentziaturiko jarduerak izango dituzte eta malguak izango dira ikasteko erritmo ezberdinetara egokitzeko. Curriculum materialek izan behar dituzten ezaugarriak: Askotarikoak eta dibertsifikatzeko modukoak Ezaugarri honek aukera emango die irakasleei programazioa gauzatzeko beren hezkuntza beharrizanen arabera. Ikasleentzako curriculum materialen proiektuek baliabide ugari eskaini behar dute eta hezkuntza testuinguru anitzen ezaugarrietara moldatzeko aukera eman, ikasleei bertan proposatzen zaizkien ikas-jarduerak garatzen laguntzeko. Irekiak eta baliabide ugarikoak Proiektu global baten baitakoak Zenbait material ikaskuntza zehatz bati begira sortu bada ere, material guztiek ikastetxearen proiektu orokorraren barruan egon beharko lukete.

12 Gaitasunak ebaluatu daitezke?
EBALUAZIO PROZEDURAK Ebaluazioak hezkuntzaren praktikaren aldagaiak hobetzen lagundu behar du, ezaugarri horiei buruz hausnartzeko eta aldagai horietan edota horiek elkarrekin dituzten erlazioetan jarduteko ereduak ezarriz. Gaitasunak ebaluatu daitezke? Gaitasunak ebaluatzea egoerak-arazoak ebazteko prozesuak ebaluatzea da. Atal honek zer nolako garrantzia duen kontuan harturik, lan-saio oso bat emango zaio


Descargar ppt "GAITASUNAK ETA METODOLOGIA"

Presentaciones similares


Anuncios Google