Goi-ordenako ekuazio diferentzialak

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Advertisements

Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
ATOMOAREN EGITURA.
KROMOSOMEN EGITURA Nerea Sandonis.
Datuak antolatzen.
Txokolate-fabrika 1.
Ekuazio Diferentzial Arruntak
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
KOMUNIKAZIOA.
Zenbaki arrunten arteko biderketa
Aurrekontua: zer pentsatua ematen duen zenbaki labirintua
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
POLITIKA.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Lehen ordenako ekuazio diferentzialak
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Excel kalitateari begira
Zatiki baliokideak.
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
Perpaus Motak Maite Goñi
III. PROBABILITATEA PROBABILITATEAREN DEFINIZIOAK
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA (HZU)
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EKUAZIO DIFERENTZIAL ARRUNTAK
(Estiloa: "...deitzen zaio Trabuko")
Datuak antolatzen.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Ebazteko kasu bat.
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
Kalkulatu hurrengo puntuetatik pasatzen den interpolazio-
16. Bitez R-ren gaineko 4 dimentsioko V bektore espazioa eta O bere
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
PARTIKULA SISTEMEN DINAMIKA
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
KLOROPLASTOAK.
oinarria den ala ez. Izatekotan kalkulatu berarekiko (-5, -4, 6)
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
Zer da Euskalbar?.
Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua
EZAGUTZARI DAGOKION PROBLEMA: METODOA
ZELULA AMAK.
Komunikazioaren elementuak
BERREKETAK, ERROAK, ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Angeluen neurria.
FISIKA.
LANDAREEN ZELULA-PARETA
ZELULA AMAK.
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
Rn–> Rn funtzioen zeroen kalkulua:
GALAXIAK.
1. Froga ezazu: a) M2x2(C) multzoa C gorputzaren gaineko bektore-espazioa dela. b) Koefiziente errealak dituzten n. Mailako polinomioen multzoa, Pn[x]={a0+
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Aldagai-erreal bakardun funtzio errealen zeroen kalkulua:
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
Ongi etorri Heziraul. eus-era
INTEGRAL MUGAGABEAK.
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

Goi-ordenako ekuazio diferentzialak

n. ordenako ekuazio difentzial arruntaren adierazpen orokorra: n n. ordenako ekuazio difentzial arruntaren adierazpen orokorra: n. ordenako ekuazio difentzial arruntaren adierazpen normala: Linealtasuna: n. ordenako ekuazio difentzial arrunta lineala da F lineala denean y, y’, y”, …, y(n) aldagaiekiko, hau da, hurrengo erakoa denean:

denean, n. ordenako ekuazio difentzial arrunta linealari “homogenoa” deitzen zaio: n. ordenako ekuazio difentzial arrunta lineala eta homogenoaren hainbat soluzio badaukagu, orduan soluzio horien edozein konbinazio lineala ere benetako soluzioa da:

Izan ere, n. ordenako ekuazio difentzial lineala eta homogenoari dagokion soluzio orokorra izango da justu n soluzio linealki independenteen konbinazio lineala:

Gainera, n. ordenako ekuazio difentzial lineal eta EZ homogeno baten soluzio partikular bat (parametrorik gabekoa) baldin badugu, , orduan, EZ homogeno horren soluzio orokorra izango da: non homogenoaren soluzio orokorra den:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal homogenoak:  Hurrengoan ikasiko dugu nola kalkulatu n. ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal homogeno batentzako n soluzio linealki independenteak: Orain ekuazio diferentziala honela idatz daiteke: hau da, bertan agertzen diren koefizienteak ez dira x-en funtzioak baizik eta konstanteak.

Saiatzen bagara motako soluzioekin: hau da hasierako ekuazio diferentziala, ekuazio algebraikoa bihurtu dugu. Orain gure problema da ekuazio algebraikoaren zeroak (edo erroak) aurkitzea

ekuazioari deitzen zaio “ekuazio karakteristikoa” edo “jatorrizko ekuazioa” eta Algebraren funtsezko teoremak bermatzen digu ekuazio horrek n zero (edo erro) dituela, baina ez dute zertan errealak edo elkarren desberdinak izan. Hau da, ager dakizkiguke erro anizkoitzak edota erro konplexuak. Azken kasu honetan, binaka agertzen dira: zero bat zenbaki konplexua bada, berari dagokion zenbaki konplexu konjokatua ere ekuazio karakteristikoaren zeroa izango da.

zeroak elkarren desberdinak direnean:  hau dugu kasurik errazena: ekuazio karakteristikoak n zero erreal eta desberdinak baditu: orduan funtzioak dira ekuazio diferentzial homogenoaren n soluzio linealki independenteak eta honen soluzio orokorra, hortaz, honela idatz daiteke:

zeroak konplexuak direnean: Lehen aipatu den bezala “mj” zeroa konplexua denean, hau da, mj = a+bi (i2=-1), orduan bere konplexu konjokatua , a-bi, izango da, baita ere, ekuazio karakteristikoaren beste zeroa. Bestela esanda, erro konplexuak beti binaka agertuko zaizkigu. Zilegi izango zen heuren soluzio linealki independenteak honela idaztea: eta ekuazio diferentzial lineal homogenoaren soluzio orokorrean agertuko zen horien konbinazio lineala. Dena den, hobesten da soluzio linealki independenteak beste era honetan idaztea: eta, ondorioz, bi hauen konbinazio lineala idatziko dugu soluzio orokorrean.

zeroren bat errepikatzen denean: kasu honetan: ekuazio karakteristikoan n zero errealak desberdinak ez direnean baizik eta soilik r, (r<n), honela idatziko dugu faktorizazioa: Orain soilik r soluzio linealki independenteak dauzkagu: baina n>r behar ditugu soluzio orokorra osatzeko

zeroren bat errepikatzen denean: Nola kalkulatuko ditugu falta zaizkigun n-r soluzio linealki independenteak, ?: Erantzuna hauxe da: “mj” zeroaren anizkoiztasuna “nj” baldin bada (hau da “nj” aldiz agertzen bada faktorizazioan, edo, gauza bera dena, “nj” baldin bada bere berretzailea faktorizazioan: orduan “mj” zero horrek hurrengo “nj” soluzio linealki independenteak erdiesten ditu:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: n. ordenako ekuazio difentzial lineal eta EZ homogeno baten soluzio partikular bat (parametrorik gabekoa) baldin badugu, , orduan, EZ homogeno horren soluzio orokorra izango da: non homogenoaren soluzio orokorra den:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Lehen ikasi dugu nola kalkulatu homogenoari dagokion soluzio orokorra. Hortaz, EZ homogenoaren soluzio orokorra lortzeko, soilik ikasi beharko dugu nola kalkulatu soluzio partikular bat. Ikasiko dugun metodoa (koefiziente indeterminatuen izenekoa) bakarrik erabilgarria izango da gai ez homogenoa, g(x), hurrengo eratako funtzioen konbinazio lineala denean:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Hau da: koefiziente indeterminatuen metodoa erabiltzerik izango dugu hurrengo koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal ez homogenoarekin: g(x) denean g(x)= A1 u1(x)+A2 u2(x)+…+Am um(x), non A1, A2, …,Am ezagutzen ditugun konstanteak diren eta u1(x), u2(x),…,um(x) aurreko motako funtzioak diren. Gogora dezagun KI metodoaren helburua dela ez homogenoaren soluzio partikularra kalkulatzea. (Eta soluzio partikular horri batzen badiogu dagokion homogenoaren soluzio orokorra, orduan batura hori izango da ez homogenoaren soluzio orokorra)

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Soluzio partikularra kalkulatzeko hurrengo urratsak jorratuko ditugu: 1) Lehenik eta behin u1(x), u2(x),…,um(x) funtzioen hurrenez hurrenezko “KI multzoak” kalkulatuko ditugu S1, S2,…, Sm: ui(x) funtzioari dagokion “KI multzoa”-n agertuko zaigu ui(x) funtzioa bera eta baita ere ui(x) funtzioa deribatuz lortzen diren linealki indepenteak diren funtzio guztiak. Adibidez:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: 2) Behin S1, S2,…, Sm “KI multzoak” kalkulatu ditugun, hartuko ditugu soilik desberdinak direnak. Hau da, baten bat errepikatuta dago edo bestearen zati bat baldin bada ez dugu aintzakotzat hartuko. 3) Si, “KI multzo” batetan aurkituko bagenu homogenoaren soluzioren bat, orduan biderkatu beharko genituen Si-ren funtzio guztiak x-ren berredura txikienaz, bertan homogenoaren soluziorik gera ez daitezen.

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: 4) Azkenik hartuko genituzke geratu zaizkigun “KI multzo” guztien funtzioen arteko konbinazio lineala. Konbinazio lineal horren koefizienteak oraingoz indeterminatuak dira. 5)Konbinazio lineal hori ordezkatzen da orain koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal ez homogenoan eta, horrela, kalkula daitezke koefiziente indeterminatu horiek. Hori eginda lortu dugu gure soluzio partikularra.

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Adibidea: Lehenbizi kalkulatuko dugu ekuazio diferentzial honi dagokion hurrengo homogenoaren soluzio orokorra: Horetarako kalkulatuko beharko ditugu bere ekuazio karakteristikoaren zero edo erroak. Ekuazio karakteristikoa hauxe da: eta, ondorioz, m=0 da bere erro bat (erro bikoitza alegia, bi aldiz agertzen zaigulako faktorizazioan):

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: m = 0 bikoitza den erro horri dagozkion bi soluzio lienalki independenteak izango dira: falta zaizkigun beste hiru soluzio linealki independenteak (bost behar ditugu guztira, bostgarren mailako ekuazio diferentziala dugulako) lortuko ditugu faktorizatuz. Ruffiniren bidez egiaztatu daiteke m = -2 dela horren erroa:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Falta zaizkigun erroak lor ditzakegu ekuaziotik: eta honekin lortu ditugu erro guztiak: 0 (bikoitza), -2, 1+i eta 1-i: m = -2 erroari dagokion soluzioa da eta m = 1+i eta m = 1-i erroei dagozkienak . Orduan, ekuazio diferentzial homogenoaren soluzioa hauxe da:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Behin homogenoaren soluzio orokorra lortu dugun hureengo urratsa izango da ez homogenoaren soluzio partikular bat bilatzea: Horretarako KI metodoa erabil dezakegu ezen gai ez homogenoa baita KI motako funtzioen konbinazio lineala: Hortaz KI multzoak hauxek dira:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Argi eta garbi S1 da S4-ren azpimultzoa, beraz, baztertu dezakegu. Bestaldetik S3 multzoan dauzkagun funtzioak badira homogenoaren soluzioak. Beraz, biderkatuko dugu x aldagaiaz (lehen berredurarekin nahikoa da) eta horrela ia ez dira homogenoaren soluzioak izango: Bestaldetik, S4 multzoan badauzkagu bi funtzio homogenoaren soluzioak direnak, x eta 1. Orduan, biderkatu beharko ditugu S4 multzoaren funtzioak (guztiak) x-ren bigarren berreduraz homogenoaren soluzioak desagertarazteko

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Hau guztia eginda, osa dezakegu soluzio partikularra koefiziente indeterminatuekin: Hurrengoan ordezkatu beharko dugu soluzio partikular hori ekuazio diferentzial ez homogenoan koefiziente indeterminatu horiek zehazteko:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak:

Goi-ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal EZ homogenoak: Amaitzeko: Goiko bosgarren ordenako koefiziente konstantedun ekuazio diferentzial lineal ez homogenoaren soluzio orokorra izango da homogenoaren soluzio orokorra gehi soluzio partikularra: