Urteko 2015eko otsailaren 15a 6. Igandea B zikloa Doinua: “Altxa zaitez” 4’25 (“Paulus” Mendelssohn-ena) Wadi Rum
Wadi Rum-ekoak (Edom) dira irudiak, Irteerako ibilbideko bukaerakoak Wadi Rum-ekoak (Edom) dira irudiak, Irteerako ibilbideko bukaerakoak. Lebitarren liburua askoz ere konplexuago eta aberatsagoa bada ere, lege-multzo hau Moisesenak dira.
JESUSEK GURE AHULERIAK SENDATU 1. Iirakur.: Lebitarren liburuak adierazten digu Itun Zaharrean legendunekin zuten jokaera, Jesusek izan zuenetik oso urrun. 31. Salmoa: Jauna da gure babesa. 2. Irakur.: Paulok besteen onerako ari dela esaten digu. Ebanjelioa: Jesusek legendunari kasu eginez SENDATU egiten du bera, bere mezuan hasieratik horretara etorria dela esaten baitigu: GUZTIAK SALBATZERA.
Apaizek egiaztatu behar zuten gaixotasuna eta gaixoen portaera Lb 13, 1-2 . 45-46 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: «Norbaiti larruazalean handitua, zornea edota orbaina ateratzen bazaio, legenarena bezalako zauria sortuz, Aaron apaizarengana edo beronen ondorengoetariko apaiz batengana eramango dute. Legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak. «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta "Kutsatua! Kutsatua!" oihu eginez ibiliko da. Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.
31. SALMOAK (Daviden multzoko azkena 3-31) 25 31. SALMOAK (Daviden multzoko azkena 3-31) 25. salmoaren erantzuna da, errugabearena (25-31 taldeko lehena). Salmo honetan ez da errugabea barkatua izan dena, BEKATARIA baizik. Kristoren grazia da salbatzen eta barkatzen gaituena: ZORIONTSU gara Jaunak ez baitu gogoan hartzen gure errua. Gure bekatuak aitortzen ditugun orduko, Berak barkatu egiten gaitu. Poztu gaitezen, beraz, besteekin batera Jainkoaren mesedeengatik.
31. Salmoa Zu zaitut babesleku: askapen-kantaz inguratzen nauzu. Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona! Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez diona eta bere barruan makurkeriarik ez duena!
askapen-kantaz inguratzen nauzu. Zu zaitut babesleku: askapen-kantaz inguratzen nauzu. Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua. Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna, eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.
askapen-kantaz inguratzen nauzu. Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak! Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok! Zu zaitut babesleku: askapen-kantaz inguratzen nauzu.
1Ko 10,31 – 11,1 Senideok: nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako. Eta ez izan erorbide ez juduentzat, ez jentilentzat, ez eliz elkartearentzat ere. Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salba daitezen. Egin zaitezte nire antzeko, ni Kristoren antzeko naizen bezala. Korinto
Nahi dut, izan zaitez garbi. Ebanjelioa Mk 1,40-45 Nahi dut, izan zaitez garbi. GALILEA, Jesusen eskualdea, bertan erakutsi zuen, batik bat.
Jesu Kristoren ebanjelioa San Markosen arabera: Aldi hartan, legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion: – Nahi baduzu, garbi nazakezu. Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: – Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala alde egin zion legenak, eta garbi gelditu zen. Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz: – Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten . Hura, ordea, irten orduko, gertatu berria goraki hots egiten eta zabaltzen hasi zen. Eta harrezkero, ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, bazterretan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea. Genesareteko aintzira edota Galileako itsasoa
“Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun, zuregan baizik ez dut zorionik».” Salmoa 15,2
Jatorrizkoa: Joan Ramirez (+) Irudien egokitzapenak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Casas-en laguntzarekin Ingeleseko itzulpena: Vivian Townsend Italieraz: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Ze Manel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlandarez: Ben Van Vossel Bideoa: Esther Lozano Montserrateko beneditar alabak www.monestirsantbenetmontserrat.com/regina