La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Begira diezaiogun Jesusi,

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Begira diezaiogun Jesusi,"— Transcripción de la presentación:

1 Begira diezaiogun Jesusi,
2- Sinesmen Urtea Begira diezaiogun Jesusi, Berak eramango gaitu SINESMENAREN bidetik eta betetasunera iritsiko gara (Eg 12,2) Montserrateko beneditar alabak

2 MARKOSEN EBANJELIO DELA MEDIO
Jesusi begira MARKOSEN EBANJELIO DELA MEDIO II

3 MARKOSEN EBANJELIOA Ebanjelio TEOLOGIKOA
Mken teologia da Jesusen bizitzatik hurbilena; Joanena berantiarrago eta sakonagoa da. Jesus historikoak ez digu esaten zuzenean Bera dela Mesiasa, Jainkoaren Semea, bere jarraitzaileek poliki-poliki hala dela hautematen utziko die

4 MARKOSEN TEOLOGIA Markosek teologia egiten du, Jesusei tituluak emanez toki garrantzitsuetan
1. ZATIA- Baieztapen teologikoak: - Jainko Aitak Jesus Seme duela dio (Bataioa) - Deabruek aitortzen diote (Santua, Semea) - Jendeak galdetzen du zein ote (1,27; 2,7; 4,41; 8,18; 8,21) ERDIAN: Pedrok MESIAS dela dio (1.titulua) 2. ZATIA- Baieztapen kristologikoak: - Aitak Seme deitzen dio (Antzaldaketa) - Jesusek dio Mesias gurutziltzatua izango dela Jesusek aitortzen du Bera dela Mesias eta Semea(14,62 nekaldia AMAIERA: Gurutzean, ehuntariak BERA JAINKOAREN SEMEA zela aitortzen du (2. titulua)

5 EBANJELIOKO 1. ZATIA MK 1, ,6 GALILEAN HASIKO DA - 1,14-20 Erreinuaren etorrera aldarrikatzen du - 1, Jesus Kafarnaumen - 1, Legenardun baten sendatzea

6 GALILEAN HASIKO DA - 1,14-20 Erreinuaren etorrera
Mk 1, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihoz berri zaitezte eta sinetsi berri ona». Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.

7 Jesusek Erreinua aldarrikatzen du
Bataiatzaileari segida emanez, Jesusek Beeri on bat dakarkigu: ERREINUA HURBIL dugu. Bertan sartzeko bihotz berritu behar Jainkoa ez ZERUETAKO Erregea baita Lurrarena ere . Horretarako bihotz berritu behar.

8 Erantzuna, erabakia, ilusioa ...
Jesusek ez du Erreinua Bera bakarrik aldarrikatu nahi, laguntzaileak nahi ditu Jesusek Pedro eta Andres deitzen ditu, Santiago eta Joan, eta BAITA GU ERE guztioi esan diezaiegun Erreinua gure artean dagoela Erantzuna, erabakia, ilusioa ...

9 1,21-38 Jesusen Kafarnaumen Markosek Jesusen egun beteko lanaren berri ematen digu, haren ekintza osoaren eredu gisa, Kafarnaumen sartzen denetik Mk 1, Kafarnaumen sartu ziren. Eta, sinagogara joanik, irakasten hasi zen Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala. Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion: – Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua. Jesusek gogor eraso zion: – Isil hadi eta irten horrengandik! Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik. Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!» Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara. Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien. Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. Herri osoa bildu zitzaion atarian. Eta hark gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten-eta nor zen. Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen. Simon eta lagunak haren bila hasi ziren; aurkitzean, esan zioten: – Jende guztia zure bila dabil. Hark, ordea, erantzun: – Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz.

10 Jesusen egun bat: Irakasten zuen sinagogan aginpidez Sendatzen zuen, guztioi on eginez Otoitz egiten zuen bakardadean - Goizean sinagogara doa Mk Eguerdian Pedroren etxera doa Mk Arratsean Harengana doaz gaixo guztiak sendatzen ditu Mk Goizean goiz otoitzera doa bazter bakartuetan Mk 35-38

11 Denok ikusten dute aginpidea duela
SINAGOGAN Begiratua Jesusengan Denok ikusten dute aginpidea duela Deabruek Bera dela JAINKOAREN SEMEA aitortzen diote Denok galde: Nor da hau?

12 Jesusek Erreinua AGINPIDEZ
erakusten du FEDEA ez da lotsatzen: Paulok hala dio: “Hau predikatu behar duzu, adore emanez eta aginpide osoz zentzaraziz” (Tit 2, 15) FEDEA konpromisoa da: “Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen?” (St 2, 14)

13 EGUERDIAN, PEDROREN ETXEAN
amaginarreba etxeko andrea, gaixo, zerbitzarien eredu. Jesusek sendatu eta zerbitzatzen jartzen da

14 Jesus, ZERBITZARI FEDEAK besteen zerbitzura jartzen gaitu: Hala ulertu zuten lehen kristauek: “Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten” (Eg 2,44)

15 ARRATSEAN, JESUSEK denak sendatzen zituen
Berak edozein gaixotasunetatik sendatzen gaitu, fisikoak edo moralak. “Zer egin gizon hauekin? Izan ere, ageri-ageriko miraria egin dute” Eg 4,16

16 Erreinuan ez dago pertsonen bereizkeriarik
FEDEAK GUZTIONGAN du eragina, erlijio guztietako sinestunengan, agnostiko edota ateongan, inolako exklusibitaterik gabe: “Ezin elkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan duzuen fedea eta pertsonen artean 2,1 bereizkeriarik ez pertsonen artean 2,9; Jb 34,19.bereizkeria egitea” (St 2, 1)

17 Begiratua Harengan Otoitzean bakarrik Guk otoitz egiten diogu
GOIZEAN GOIZ, otoitzean bakarrik Begiratua Harengan Otoitzean bakarrik Guk otoitz egiten diogu Elkarrekin ere egin dezakegu otoitz

18 OTOITZA, Erreinuaren eraikitzaile
Kristau otoitza erakusten da: “Izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko” (1Pe 4, 7) Baina otoitza Jainkoaren dohaina ere bada : “Espiritua datorkigu geure ahulezian lagun, guk ez baitakigu behar bezala otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen du gure alde esanezin ahalako intziriz” (Erm 8, 26-27)

19 MK 1, 40-45 LEGENDUNAREN SENDATZEA
(Jarraipena) GALILEAN HASI ZEN MK 1, LEGENDUNAREN SENDATZEA Legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion: – Nahi baduzu, garbi nazakezu. Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: – Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala alde egin zion legenak, eta garbi gelditu zen. Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz: – Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten. Hura, ordea, irten orduko, gertatu berria goraki hots egiten eta zabaltzen hasi zen. Eta harrezkero, ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, bazterretan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea.

20 Jesus eta legenduna, aurrez aurre
- Lege-arauez haraindi (ezin hurbildu pertsonengan) legendunak KONFIANTZA osoz otoitz egiten dio: nahi baduzu Lege-haustea aurpegiratu gabe, Jesus hartaz ERRUKITZEN da, eta ukitzen dio (lege-haustea) - Sendatuta, apaizengana bidaltzen du (eliza) - Jesusek isiltzea eskatzen dio (ez da garaia zein den esateko) Markosen ezaugarria - Baztertuak (legenduna) berri ona aldarrikatzen hasten da.

21 Baztertua (legenduna) Jesusengana hurbiltzen da
Jesus eta legenduna Baztertua (legenduna) Jesusengana hurbiltzen da Jesusekin izateak gai egiten dio, duintasuna berreskuratzen du, guztiekin harremanetan jartzeko

22 Jesusekin baztertuak PERTSONA BIHURTZEN DIRA
FEDEAK guztiak sendatzen ditu: “Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide 2,19 Jainkoaren herriko kide: H.h., santuen herrikide; ik. 1 Ko 1,2 oh.baizik eta Jainkoaren familiako” (Ef 2, 17-19)

23 Markosen ebanjelioaren JESUSENGAN sinesten dugu
- Jesus, Jauna, Jainkoaren Erreinua zuk ekarri duzula sinesten dugu - Jesus, Jauna, zure estiloan sinesten dugu - Jesus, Jauna, Jainkoaren aginpidea duzula sinesten dugu - Jesus, Jauna, sendatu nahi duzula sinesten dugu, eta guk besteak sendatzea nahi duzula - Jesus, Jauna, gure alde otoitz egiten duzula sinesten dugu, eta gu horretan laguntzea nahi duzula.

24 AMAIERA Jarraituko du stbenet@benedictinescat.com
AMAIERA Jarraituko du


Descargar ppt "Begira diezaiogun Jesusi,"

Presentaciones similares


Anuncios Google