Urteko XXIV. Igandea 2013ko irailaren 15a C Zikloa Nuria ibarra

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
XABI ETA OTSOA.
Advertisements

Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ANDRE MARIA BIRJINAREN AURKEZPENA.
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzunez, Jesusen senide sentituko gara
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Jainkoarekin bazkaldu ...
AZUKREA.
Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC Euskaraz: D. Amundarain
SAN JOSEREN FESTABURUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
URTEKO 10. igandea 2013ko ekainaren 9an C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
EUKARISTIA Montserrateko san Benet-eko Mojak.
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Doinua: Bingenen Hildegarda
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
Arvo Pärt-en, “Jesus Erregeren” antifonak Misterioan barneratzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Micus-en “Ispiluen lorategiak” ditugun sasi-irudiak gogorazten digu
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
Fauré-ren Requiemeko “Agnus Dei” (5’30) doinuak girotuko gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Espirituaren bitartez, muxuka ditzagun Biztu denaren orbainak
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Jose Antonio Pagola Musika: Envía tu Espíritu-Madurga
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
AMA GUZTIZ GARBIA MRegina
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Bachen Gabonetako Oratorioak jar gaitzala
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Antzinako Gilgal (Galgala)
Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
6. Igandea B zikloa URTEKO
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ZEIN DIRA ONE PIECE PROGRAMAREN PERTSONAI ONENAK?
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Transcripción de la presentación:

Urteko XXIV. Igandea 2013ko irailaren 15a C Zikloa Nuria ibarra V. mendeko liturgi doinua

Ir 32, 7-11. 13-14 Jaunak esan zion Moisesi: «Jaitsi zaitez, Egiptotik atera zenuen herri horrek okerrera jo baitu. Laster asko okertu dira agindu nien bidetik. Zekor-irudia egin dute, eta haren aurrean ahuspeztu dira eta opariak eskaini dizkiote, esanez: “Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atera zintuena!”». Jaunak esan zion, gainera: «Ikusia dut zeinen burugogorra den herri hau! Uztazu, bada: nire haserre-suminez garbitu egingo ditut, eta zuregandik herri handi bat sorraraziko». Orduan, Moisesek, bere Jainko Jaunaren sumina baretu nahiz, esan zion: «Jauna, nola jarriko zara, bada, haserre-sutan, hain ahalmen handiz Egiptotik atera duzun zeure herri honen aurka? Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob zeure zerbitzariak eta haiei eman zenien zin-hitz hau: Zuen ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta zuei agindu dizuedan lurralde hau betiko ondaretzat emango diet». Hala, Jaunak atzera egin zuen bere herriari egindako mehatxutik. Sinai mendia

50. Salmoa Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz, Jaiki eta banoa nire Aitarengana. Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz, suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz. Garbi nazazu oso-osorik neure errutik, garbitu neure bekatutik.

Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, Jaiki eta banoa nire Aitarengana. Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan. Ez nazazu bota zeure aurretik, ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.

Ireki, Jauna, nire ezpainak Jaiki eta banoa nire Aitarengana. Ireki, Jauna, nire ezpainak eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du. Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua; zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz hautsi eta umildua.

Ni. Pablo, bekataririk handiena 1Tm 1,12-17 Anaia maite: Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako, niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen. Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez. Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik; baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin. Gizaldien Erregeari, beraz, Jainko hilezkor, ikusezin eta bakarrari, ohore eta aintza menderen mendetan. Amen S. Pabloren sarkofagoa. Erroma

eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena. ALLELUIA 2 Kor 5,19 Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.

Jerusalemerako bide luzea ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 15 , 1-32 Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera, eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!». Jesusek parabola hau esan zien: «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte? Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”. Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino. «Edota zein emakumek, zilarrezko hamar txanpon izan eta bat galtzen bazaio, ez du, kriseilua pizturik, etxea garbitu eta galdu zaion txanpona ardura guztiaz bilatzen aurkitu arte? Eta, aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua nuen txanpona!” Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik». Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. ../.. Jerusalemerako bide luzea

Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”. «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten. «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”

HASIERARA Jesus, maitearen maitea, beti zaude nire ondoan nahiz eta ni zutaz ahaztu. Ene bihotzaren bihotzean zinen eta ni beste batera nindoan. Zugandik urrun nenbilenean ere, zu nire zain. Eta orain zera esatera ausartzen naiz: Zeu zara Kristo, ene bizitza. Roger Taizé-koa