Konpetentzien araberako

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Konpetentziak eta Curriculuma J.M. Goñi  Haizerik gabe ez dago mugitzerik.  Baina haizea egonez gero nahi den tokira joan daiteke nora joan nahi.
Advertisements

ATAZAK “Egoera problematikoa irtenbideratzeari begira dagoen jardueren multzoa, testuinguru batean zehaztatuta, beren amaieran ikasleek ekoizpen nabarmena.
AURREMATRIKULAZIOA ERNIOBEA BHI Villabona HEZKUNTZ SISTEMAREN ORGANIGRAMA ORGANIGRAMA DEL SISTEMA EDUCATIVO LAN MUNDUA GOI MAILAKO ZIKLOA (LH) ERDI MAILAKO.
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
SARRERA Saioen antolamendua
Gogamena edo Pentsamendua
OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK: NOLA IRAKATSI ETA EBALUATU
EBALUAZIOA GORPUTZ HEZKUNTZAN
EHAEko CURRICULUM OFIZIALA
IKKI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI
Aholkulariaren eta Orientatzailearen funtzioak
EAEko CURRICULUMA EUSKARA ETA LITERATURA GAZTELANIA ETA LITERATURA
TEKNOLOGIA INFORMATIKOA
Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren programa eta metodologia
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
La Salle Berrikuntza Programak
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Kulturartekotasuna Mintegia, B06 Zaratamoko Berritzegunea,
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
IKASKETA KOOPERATIBOA
NORBANAKO EGOKITZAPEN CURRICULARRAK
EKI GURASOENTZAKO AURKEZPENA
HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPEN-ARLOA
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
IRAKASLEENTZAKO TAILERRA
DESKRIPZIOA.
Aizea Arrien Barrenetxea
Beritzegune Nagusia / Arloak
HIZKUNTZEN IKAS-IRAKASKUNTZA
“Geogebra aplikazioaren murgiltzea EKI proiektuko ikasmaterialean”
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
PROIEKTUEN ARTEKO UZTARDURA:
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
Ebaluazio Diagnostikoaren froga egiteko eta zuzentzeko ARGIBIDEAK
Elkarrekin Bizitzen Ikasi
PLATON: FILOSOFIA PRAKTIKOA ETIKA ETA POLITIKA.
- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ZELULA AMAK.
GURASO ESKOLA 2014/2015.
Komunikazioaren elementuak
DBH ondoren, zer? ikasturtea.
JUAN BAUTISTA ZABALA ESKOLA
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
GURASO ESKOLA 2014/2015.
HIZKUNTZ PROIEKTUA Hasierako galderak
ESKOLA BATEN, EUSKARA EZ DAKIEN HAURRAREN PROZESUA
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA SAIAKUNTZA ALDIA
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Denak barne hartzen dituen eskola. Eskola Inklusiboa
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO CURRICULUMA
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Unibertsitatean sartzeko
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Ondoren ebaluazio irizpideak proposatzen dira eta hauekin gaitasunek duten erlazioa proposatzen da. Irakasgaian proposatzen diren gaitasunak lortzeko ondorengo.
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
Transcripción de la presentación:

Konpetentzien araberako Hezkuntza eredua Lehen Hezkuntzako Curriculum proiektua Mikele Aldasoro 2015-05-06

Gaiak Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduaren eta haren baitako curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarriak. LMHko 3. ziklorako, ezaugarri horiek gauzatzen dituen Unitate Didaktikoaren diseinua. Ebaluazioaren oinarriak.

Konpetentzien baitako curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarri nagusiak (3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren pedagogia (2) Euskal curriculumaren kultur ibilbidean oinarritutako curriculuma (4) Oinarrizko konpetentziak garatzeko, prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan integratzen dituen curriculuma (5) Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma (1) Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma Oinarrizko Konpetentziak (6) E B A L U Z I O

(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Zer da Ikaslearen irteera profila? Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero dena jasotzen du ikaslearen irteera profilak. Zein dira bere osagaiak? Hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak. Metodologiaren eta ebaluazioaren ardatzak. Zein da bere funtzioa? Hezkuntza komunitateko kideek (irakasle, guraso…), ikasleek bereganatzea espero diren konpetentzien adierazpen argia, unibokoa eta partekatua izatea. Hezkuntza komunitateko kideek (irakasle, guraso…), konpetentzia horien lorpenean, hezkuntza prozesu osoan (HH, LH, DBH), modu koordinatuan jardutea.

(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Oinarrizko konpetentziak Oinarrizko konpetentziak dira, Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, ikasten jarraitu ahal izateko, bai eta herritartasun aktiborako eta inklusio sozialerako ere. Oinarrizko hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte oinarrizko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen”.

(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Hezkuntzaren xedeak: Hezkuntza prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Oinarrizko konpetentziak: Xedeak lortzeko, hezkuntza-prozesu osoaren amaieran ikasleak lortu beharreko ezinbesteko ikaskuntzak hezurmamitzen dituzte. Hezkuntza-prozesua iraunkorra da, pertsonen bizitzako hainbat etapatara zabaltzen da. Beraz, Irteera-profil orokorrean definitutako oinarrizko konpetentzien garapenean eragitea HH eta Oinarrizko Hezkuntza osoari dagokie. Zertarako irakatsi eta ikasi Zer eta nola irakatsi eta ebaluatu

OINARRIZKO KONPETENTZIAK OINARRIZKO KONPETENTZIA METADIZIPLINARRAK OINARRIZKO KONPETENTZIA DIZIPLINARRAK Konpetentzia komunikatiboa eta digitala Pentsatzen eta ikasten jakitea Elkarrekin ikasten eta bizitzen jakitea Norbera izaten jakitea Egiten eta ekiten jakitea Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa Matematika konpetentzia Konpetentzia zientifikoak Gizarte eta gizabide konpetentziak Arte-komunikaziorako konpetentzia ……………..

(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa Ikasle gai da, bere bizitzako eremu ezberdinetan, egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko: euskaraz (B2) beste hizkuntza ofizialean (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1). Era berean, badu kultura literarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.

Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak Pentsatzen eta ikasten jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko Iturri anitzak erabiliz, informazioa identifikatzeko, eskuratzeko, biltegiratzeko eta iturrien egokitasuna ebaluatzeko prozedurak. Informazioa ulertzeko (konparatu, sailkatu, sekuentziatu edo ordenatu, analizatu, eta sintetizatu), oroitzeko eta adierazteko prozedurak (deskribatu, definitu, esplikatu, kontatu, argudiatu…). Pentsamendu analitikoa. Informazioa baloratzeko eta baloratutakoa adierazteko prozedurak (argudiatu, justifikatu). Pentsamendu kritikoa. Ideiak sortzeko, hautatzeko eta adierazteko prozedurak. Pentsamendu sortzailea.  

Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak Elkarrekin ikasten eta bizitzen jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko Pertsonarteko harremanetarako eta komunikaziorako (asertibitatea eta enpatia) prozedurak . Lankidetzan aritzeko eta ikasteko (kolaboratiboa eta kooperatiboa) prozedurak. Giza eskubide eta konbentzioen arauekiko (jokaera soziokulturalak) errespetuzko portaerak ikasteko prozedurak. Gatazkak kudeatzeko portaerak.  

(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma Zertan bereizten dira orain arteko ikaslearen irteera profila eta garatzen ari garen konpetentzien baitako hezkuntza ereduarena? Orain artekoa Garatzen ari garena Gaitasunetan eta eredu akademikoan oinarritutako hezkuntza eredua. Ikaslearen irteera profilaren deribazio prozesuaren jarraipenean eta barne koherentzian hutsune eta eten asko egon da etapen artean (HH; LMH; DBH). Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredua. Oinarrizko konpetentziak ipar modura hartuz, etapa guztiak (HH; LH; DBH) osotasunez eta etenik gabe, deribazio koherentea eginez eta goitik behera eta behetik gora lotuz, eraikitako ikaslearen irteera profila.

Konpetentzia eta egoera: bikote banaezina (3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren Pedagogiaren ekarpena Konpetentzia Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak 2005an argitara emandako DeSeco proiektuaren arabera: Ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Testuinguru jakin bateko egoeraren eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, horretarako zenbait baliabide modu integratuan mobilizatuz (kognitiboak, prozedurazkoak eta emozionalak). Konpetentzia eta egoera: bikote banaezina

(3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren Pedagogiaren ekarpena Konpetentzia eta ekintza lotzea. Ikaslea egoera konplexu eta esanguratsuen aurrean jartzea. Ikasleak egoera desberdinetan erabilgarriak izango diren ikaskuntzak eskuratzea. Ikaskuntzen integrazioari garrantzia ematea. Edukiak (baliabideak) hobeto ikasteko eta luzaroan gogoan edukitzeko aukera. Ikasitakoa beste egoera batzuetan integratzeak ikaskuntzak sakontzen eta luzaroan gogoan gordetzen laguntzen du: emaitza hobeak.

PENTSATZEN ETA IKASTEN (4) Prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan uztartzen dituen curriculuma Prozedura metadiziplinarrak Ikaslearen irteera profilean aurreikusitako hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) lortzeko ezinbesteko bitartekariak. Lorpen hori ahalbideratzeko prozedura metadiziplinarrak ikas arlo guztietan integratzen dira. KOMUNIKATZEN IKASI NORBERA IZATEN PENTSATZEN ETA IKASTEN ELKARREKIN BIZITZEN EGITEN ETA EKITEN Nahiko onarturik dago oinarrizko konpetentziak eskuratzeak izan behar duela oinarrizko hezkuntzaren eta bizi osoko hezkuntzaren bizkarrezurra. Aitorpen hori diskurtsora eta asmo honetara mugatzen da, ez badago asmo horiek gauzatzeko proposamenik. Ideiak eta asmoak hezurmamitzeko, oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzen duten eragileak edo bitartekariak behar dira, hau da, jarduteko moduak, hots, prozedurak eta teknikak. Prozedurak eta teknikak erabiltzeko konpetentziari trebetasuna esaten zaio. "Prozedura" da zerbait modu ordenatuan egiteko jarraitu beharreko urratsak eta ildoak. Prozedurak ez dira ekintzak, baizik eta ekintza ganoraz egiteko urratsak eta ildoak. Prozedurak, eduki mota gisa, adierazpenezko eta jarrerazko edukiak eskuratu ahal izateko estrategiak edo urrats ordenatuak dira, eta trebetasunetan islatzen dira.

konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma (5) Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen duen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma Hizkuntzen curriculum integratua L1, L2 L3... Hizkuntzaren ikuspegi integratzailea Hizkuntzazkoak ez diren arloak KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA Edozein ikas arlotan informazioa eskuratzeak, ulertzeak, baloratzeak… eta barne prozesu horien adierazpenak eskatzen du trebetasun kognitiboen adierazpen linguistikoak menperatzea: deskribatzea, kontatzea, esplikatzea, justifikatzea…. Diziplina bakoitzak bere patroi tematikoa eta linguistikoa du: biak elkarrekin irakatsi eta ikasi beharrekoak Ikaskuntza esanguratsua izatea nahi bada, patroi tematikoa eta linguistikoa elkarrekin irakatsi eta ikasi behar dira.

Ikaslearen irteera profilaren eta integrazio pedagogiaren baitako UNITATE DIDAKTIKOAREN DISEINUA LMH 3. zikloa

LH: Izaera global eta integratzailea LMH etapa ziklo, ikasmaila eta arlotan egituratzen bada ere, hezkuntza ekintzak ikasleen esperientzien eta ikaskuntzen integrazioa du helburu. Ikastolok hautatu dugun hezkuntza-ereduarekin koherentzian, eta Oinarrizko Hezkuntza osorako garatzen ari garen konpetentzien baitako curriculumak bere duen ikuspegi globalizatua aintzat hartuz, integrazioa xede duen diziplinarteko ikuspegia hautatu dugu LMHko 3. ziklorako Unitate Didaktikoen sekuentzia-eredua diseinatu eta haren baitan ikasmaterialetan gauzatzeko.

Ikuspegi globalizatua Ikaskuntza-sekuentziak testuinguratutako egoeren inguruan egituratzea, langai diren mota desberdinetako edukien funtzionaltasuna bermatuz. Diziplinak / ikas arloak ez dira helburu. Errealitatea interpretatzeko eta errealitate horretan ekiteko beharrezko eduki-baliabideak eskuratzeko tresna dira. Diziplina bakarraren jakintzak ez dira nahikoa errealitateko egoera eta arazoei aurre egiteko: diziplina bakarretik haratagoko ikuspegia. Arlo guztietan oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren lanketa integratuta.

Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna Diziplinarteko ikuspegia Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna Ikas arlo desberdinetan eskuratutako eduki-baliabideak mobilizatzen, integratzen eta egoera errealei efikaziaz aurre egiteko aplikatzen laguntzea du xede. Ez du bilatzen ohiko ikas arloak desagerraraztea (diziplinarik gabe ez dago diziplinartekotasunik). Ikas arloak ikaslearentzat agerian edo ezkutuan egon daitezke. Ez du bilatzen ikas arlo guztientzat metodologia jakin bat ezartzea edo eta ikaskuntza helburu komunak definitzea. Ikas arloen espezifikotasunak eta beraien arteko desberdintasunak errespetatuz, bateratasun puntuak ezartzea eta ikaskuntzen arteko osagarritasuna bideratzea du helburu. Diziplinarteko integrazio egoeran gauzatzen da. Arlo desberdinak elkarrekin erlazionatzetik haratago doa. Ez da ikas arloen batura: adreilu pila batek ez du besterik gabe etxea egiten

Diziplinarteko ikuspegia antolatzeko ardatza Ingurumenarekin, gizartearekin, norberekin zerikusia duen arazo, kezka SARRERA GIZARTE NATUR MATEMATIKA EUSKARA INGELESA+ plastika LENGUA CASTELLANA Gorputz hezkuntza eta musika DIZIPLINARTEKO INTEGRAZIO KONPETENTZIA Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna gauzatzeak eskatzen du, lehendabizi, besarkatu behar dituen arloen arteko artikulazioa ahalbideratzen duen ardatza sortzea. Ingurumenarekin, gizartearekin edo eta norbanakoarekin zerikusia duen eta berritasuna, transzendentzia, garrantzia duen arazo edo kezka baten formulazioan materializatuko da artikulazio hori. Ikasleei hiruhileko jakinaren sarrera moduan aurkeztuko zaie. Helburuak: Arazo, kezka, galdera … aurkeztea Motibazioa eragitea Aurretiko ezagutza orokorrak aktibatzea Proposatuko arazo, egorera, gertakizun, galdera horrekin arloek duten lotura ikustaraztea. Ikas arlo bakoitzari zentzu funtzionala. Diziplinarteko integrazio egoera eta zereginak

Garapen fasea KONPETENTZIA ETA EGOERA Konpetentziaren osagaiak Helburu Didaktikoak Ikaskuntza edukiak Konpetentziak mobilizatzea eta integratzea eskatzen dituen eduki baliabideekiko zein oinarrizkotzat jotako besteekiko espero den ikaskuntza. Kontzeptuak Prozedurak Diziplinarrak Metadiziplinarrak kon

Ebaluazioa garapen fasean Ebaluaziorako irizpideak Jarduerak 1,7,9,12 Helburu Didaktikoak Ebaluaziorako irizpideak Jarduerak 1. …. 1,7,9,12 2. 3. ZER EBALUATU EBALUAZIORAKO ERREFERENTEAK EBALUAZIORAKO TRESNAK

Ikaskuntza egoeren funtzioa Zeregin -/jarduera-tipologiaren funtzioa Faseak Ikaskuntza egoeren funtzioa Zeregin -/jarduera-tipologiaren funtzioa (Irakaslearentzat eta ikaslearentzat) Ebaluazioa Amaierako fasea Ikasleak hasierako egoerari aurre egiteak eskatzen dituen urratsak gauzatzea eta konpetentziaren lorpena erakustea   Integrazio-jarduera konplexua: Hasierako egoerari irtenbide egokia ematea, horretarako beharrezkoak diren eduki baliabideak modu integratuan mobilizatuz. Auto-erregulaziorako jarduera: hasierako egoerari aurre egiteko beharrezko eduki baliabideen integrazioari buruzko autoebaluazioa bideratzea. Funtzio hezigarria eta egiaztatzailea

Konpetentziaren ebaluaziorako irizpideen oinarria Arloa Bi ikaskuntza gai Bi ebaluazio gai Helburu didaktikoak Konpetentzia Hasierako egoerari aurre egiteko beharrezko eduki baliabideen integrazioa. Ebaluazio irizpideak Konpetentziaren ebaluaziorako irizpideen oinarria

Integrazioa xede duen diziplinartekotasunaren gauzatzea

Ebaluaziorako irizpideak OINARRIZKO KONPETENTZIAK Diziplinarteko integrazio egoera eta haren eskakizunei erantzuteko zereginak Zereg. Helburua Ebaluaziorako irizpideak OINARRIZKO KONPETENTZIAK Diziplinarrak Metadiziplinarrak OK (1) OK (2) OK (3) OK (4) OK (5) OK (6) 1 ………….. …… 2 …………. ….. ……. Ikaskuntzen integrazioa ikasleak berak eraiki behar duen prozesu kognitiboa da, ez irakasleak ez eta curriculumak: praktika eta denbora eskatzen du. Konpetentzien baitako ebaluazioak oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzea eskatzen du. Ikasleen promozioa horien garapen mailaren araberakoa izango da. Diziplinarteko integrazio egoerak oinarrizko konpetentzien garapen mailari buruzko informazioa jasotzeko eta ikasleari berari zein gurasoei horren berri emateko aukera ematen du.

Ikasleen emaitzei buruz informazioa emateko…. ARLOA Helburu didaktikoek finkatutako ikaskuntzen eskuratze maila. Ebaluaziorako irizpideak Ikaskuntzen integrazioa: arlorako finkatutako konpetentzia eta egoera. OINARRIZKO KONPETENTZIEN GARAPEN MAILA Diziplinarteko integrazio egoera eta zereginak. Zeregin bakoitzak bere helburua eta ebaluaziorako irizpideak.

Eskerrik asko! bbaztarrika@ehi.ikastola.netmaldasoro@ehi.ikastola.net