Galde-erantzun batzuk

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Advertisements

Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
Txokolate-fabrika 1.
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
PUNTUAZIOA.
Zirkunferentziaren diametroa 5 zm da.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Paula, Maider eta Maialen
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
Perpaus Motak Maite Goñi
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA (HZU)
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela.
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
(Hartuko dugu kafe bat?)
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.
Hona lehengo asteko adibidea:
Patinak.
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
Bakterio-mota batzuetan ageri diren beste zenbait egitura
COMPRESS-EUS.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
(Zuzentzaile ortografikoa)
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
Milaka kilometrora dago Ilargia Lurretik.
KLONAZIOA.
EHULKUren aholkua behar izan
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
oinarria den ala ez. Izatekotan kalkulatu berarekiko (-5, -4, 6)
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
perpendikular, paralelo…
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Zer da Euskalbar?.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
David Beckhamek € kobratuko du eguneko.
Arozgoan arituz egiten gara arotz
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
F5 EZAGUTZEN AL DITUZU GILTZADUR MUGIMENDUEN IZENAK?
Angeluen neurria.
FISIKA.
Urriaren 25an hasi, eta azaroaren 11an amaitu zen ikastaroa.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman.
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Zergadunei laurehuna euro itzultzea agindu du Zapaterok.
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea.
FILOSOFIAren HISTORIA
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
(Aposizioa: komunztadura)
INTEGRAL MUGAGABEAK.
GIZA EUSKAL ERDAL ITSAS Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua
Bolumena ala edukiera?.
Zer da epaiketako bitartekotza?
Ikerkuntz deialdia zabaldu da UPV-EHUko hezkuntz sistema aztertzeko.
Zeinu bereko partikulek
Transcripción de la presentación:

Galde-erantzun batzuk Unibertsitateko lanean agertzen zaizkizun hizkuntza-arazoez galdetzeko txokoa duzu EHULKU zerbitzua. EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Hona hemen landu diren galde-erantzunetariko batzuk: EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Galde-erantzun batzuk GALDE-ERANTZUNAK Galdera: Gure jakintza-arloan (Biologia Zelularra) asko erabiltzen dugu 'zelulen isolamendu' esapidea, zelula mota bat besteetatik bereizi dugula adierazteko. Kasu honetan ere hobeto leudeke beste aukera horiek (bakartu, bakandu…)?   Erantzuna: Hiztegi Batuaren arabera, ‘zelulen isolamendu’ esapidea ez da zuzena zelula mota bat besteetatik bereizi dela adierazteko. Hori adierazteko, ‘zelulen bakartze’ edo antzekoren bat erabil genezake. Zuzenak dira, ordea, ‘isolamendu akustiko’, ‘isolamendu termiko’ modukoak. Baina, horrelakoetan, alegia Fisika arloan, honako hau da adiera: gorputz bat kanpoko eragin termiko, akustiko, elektriko eta abarretatik babestu. Erantzun mota: Euskaltzaindiaren araua   Erantzunaren estatusa: behin betikoa   Gako-hitzak: isolatu Saila/Langaia konbinazioa: HIZTEGI OROKORRA/isolatu EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Galde-erantzun batzuk GALDE-ERANTZUNAK Galdera: Gorde behar da "e" epentetikoa Fsikako sinboloen deklinatzean? Erantzuna: Sinboloak eurak ez dira irakurtzen, haiei dagozkien esapideak baizik, osorik: cm = zentimetro, eta ez ze-eme. Eta haien deklinatzea irakurketa oso horren arabera gauzatu beharra dago; hots, irakurketa hedatua bokalez ala kontsonantez bukatzen den, loturazko bokalaz (e bokalaz) erantsiko zaio edo ez sinboloari deklinabide-atzizkia: bi megaelektronvolteko energia zinetikoa = 2 MeV-eko energia zinetikoa, eta ez 2 MeV-ko energia zinetikoa. Zenbakiak deklinatzean ere horrela egiten da: hogeita bostetik = 25etik. Erantzun mota: EHULKUren aholkua   Erantzunaren estatusa: behin-behinekoa   Gako-hitzak: sinboloak eta deklinabidea, sinboloak, 1 km-ko/1 km-eko EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Galde-erantzun batzuk GALDE-ERANTZUNAK Galdera: Nola eman: web gune, web orri?   Erantzuna: 'Web' hitza izen arrunta da, eta 'amaraun' esan nahi du. Exoelkarte bat osatzen dugu, 'amaraun'-en ordez 'web' hitz arrotza (kanpokoa, exo) erabiliz. Euskaltzaindiaren arauei jarraituz, 'amaraungune' eta 'amaraun-orri' emango genuke, 'amaraun' erabiliz gero. Beraz: 'webgune' eta 'web-orri'.   Erantzun mota: EHULKUren aholkua   Erantzunaren estatusa: behin betikoa Gako-hitzak: webgune, web-orri Saila/Langaia konbinazioa: Exoelkarteak: telemezu, infragorri/exoelkarteak: webgune, web-orri EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Galde-erantzun batzuk GALDE-ERANTZUNAK Galdera: Matematika arloan, "infinitu" erabil daiteke zenbatzaile gisa? Alegia, ondo al dago 'infinitu lerro', 'lerro kopuru mugagabea' adierazteko?   Erantzuna: 'Infinitu' hitzak hiru adiera nagusi ditu: izan liteke izena ('infinituaren ikurra da...’), izan liteke izenondoa ('denbora infinitua du betikotasunak'), izan liteke zenbatzailea ('infinitu puntu ditu zirkuluak'). Beraz, zuzen dago 'infinitu lerro'. Kontagarri ez direnekin ere erabil daiteke: ‘ur infinitua', 'pazientzia infinitua'.   Erantzun mota: EHULKUren aholkua   Erantzunaren estatusa: behin betikoa   Gako-hitzak: infinitu Saila/Langaia konbinazioa: ESPEZIALITATE-HIZTEGIA (TERMINOLOGIA)/terminoak EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Galde-erantzun batzuk EHULKUren bidez, galderak bidal ditzakezu, eta elkarren artean argituz joango gara. Zeure hizkuntza-arazoari irtenbidea emateko proposamenen bat baldin baduzu, ipini galderarekin batera. Testuingurua ere adieraz iezaguzu, oso mesedegarria baitzaigu erantzuna taxutzeko orduan. EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Hona erabiltzaile baten galdera, testuingurua egoki adierazirik: Aupa, lagunok: Bias (en) eta sesgo (es) terminoen euskarazko baliokidearen bila nabil. UZEI, Elhuyar, Euskaltzaindiaren Corpusa, Morris eta abar begiratuta, aukera bi ageri dira: ‘zehartasun’ eta ‘alborapen’. Hona testuingurua: magnitude fisikoen neurketak egin ostean, hartutako balioek eduki dezaketen errore sistematikoa; hau da, behin eta berriz benetako balioaren eta neurtutako balioaren artean aldea egotea. Estatistikaren alorreko adieraz ari naiz. Ondo ibili. Erantzuna ikusteko, hemen klik egin. EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk

Atseginez erantzungo dizugu, ahal dugun neurrian. Ongi izan. EHULKUren aholkua Galde-erantzun batzuk