La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zeinu bereko partikulek

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zeinu bereko partikulek"— Transcripción de la presentación:

1 Zeinu bereko partikulek
elkar aldaratzen dute. + + EHULKUren aholkua “elkar”

2 Elkarrekikotasuna adierazteko, ELKAR izenordaina baliatzen dugu euskaraz, oro har.
EHULKUren aholkua “elkar”

3 Partikulak elkarrengandik urruntzen dira.
Partikulak bata bestetik urruntzen dira. Partikulak urrundu egiten dira. Erreferentzia-puntu jakin batetik urruntzen dira, eta ez nahitaez elkarren kontrako norazkoan. EHULKUren aholkua “elkar”

4 Beste zerbaitek deuseztatzen ditu partikula eta antipartikula.
Partikula batek eta partikula horren antipartikulak elkar deuseztatzen dute, talka egiten dutenean. Partikulak antipartikula deuseztatzen du, eta antipartikulak partikula. Partikula bat eta partikula horren antipartikula deuseztatu egiten dira talka egiten dutenean. Beste zerbaitek deuseztatzen ditu partikula eta antipartikula. EHULKUren aholkua “elkar”

5 ELKAR izenordaina Kasuan kasuko aditzak eskatzen duen atzizkia hartzen du: Bi molekulak elkarrengana hurbiltzen dira. Hiru aldeek eragina dute elkarrengan. Galaxiak hurbilago zeuden elkarrengandik. Partikulek elkarri eragiten diote. Elkarren ondoan eseri dira adiskideak. Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera. Elkarrekiko harremanak zaindu behar ditugu. “Elkarrek” inoiz ez!!! EHULKUren aholkua “elkar”

6 ELKAR izenordaina NON, NONDIK, NORA… kasuetan, izen bizidunen atzizkiak hartzen ditu: Bi molekulak elkarrengana hurbiltzen dira. Hiru aldeek eragina dute elkarrengan. Galaxiak hurbilago zeuden elkarrengandik. EHULKUren aholkua “elkar”

7 ELKAR izenordaina Okerrak dira gisa honetako esapideak:
Partikulek elkar eragiten diote. Elkar bizi dira. Elkar bazkaldu dute Agurtzanek eta Enekok. Indarrak elkar anulatzen dira. Elkar ezagutzen dira. EHULKUren aholkua “elkar”

8 ELKAR izenordaina Hona hemen forma zuzenak:
Partikulek elkarri eragiten diote. Elkarrekin bizi dira. Elkarrekin bazkaldu dute Agurtzanek eta Enekok. Indarrek elkar anulatzen dute. Elkar ezagutzen dute. EHULKUren aholkua “elkar”

9 Aurkako zeinuko partikulek
elkar erakartzen dute. - + EHULKUren aholkua “elkar”


Descargar ppt "Zeinu bereko partikulek"

Presentaciones similares


Anuncios Google