La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea."— Transcripción de la presentación:

1 Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak.
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

2 Juntatutako sintagma guztiek atzizkia eramatea da ohikoena literatura-tradizioan.
Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

3 Hala ere, juntaturiko sintagmak (“gizarte-eragileen”, “sindikatuen” eta “enpresaburuen”) daudenez, honela ere adieraz daiteke: pluralean Luze jo zuen gizarte-eragile, sindikatu eta enpresaburuen arteko bilerak. Alegia, atzizki bera duten sintagmen segida dugularik, atzizkia ken diezaiekegu juntagailuaren aurreko sintagmei, baldin haiek guztiak pluralean badaude. eta, edo Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

4 Baina okerra da: * Luze jo zuen gizarte-eragileak, sindikatuak eta enpresaburuen arteko bilerak. * Luze jo zuen gizarte-eragileak, sindikatuak eta enpresaburuen arteko bilerak. Izan ere, atzizkia ez da kendu, ordeztu baizik. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

5 Sintagmak pluralean egon ordez singularrean edo mugagabean badaude, Euskaltzaindiaren gomendioa da “kasu-markadun sintagmak juntatzea”; alegia, atzizkia ez kentzea. Luze jo zuen gobernuaren, sindikatuaren eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Luze jo zuen zenbait sindikaturen eta gobernuaren arteko bilerak. (?) Luze jo zuen zenbait sindikatu eta gobernuaren arteko bilerak. (?) Luze jo zuen gobernu, sindikatu eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Guztiz baztertzekoa da: * Luze jo zuen gobernua, sindikatua eta zuzendaritzaren arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

6 Irakasleei eta ikasleei heldu zaie gutuna.
Beste adibide batzuk: Irakasleei eta ikasleei heldu zaie gutuna. Irakasle eta ikasleei heldu zaie gutuna. *Irakasleak eta ikasleei heldu zaie gutuna. Irakasleari eta ikasleari heldu zaie gutuna. (?) Irakasle eta ikasleari heldu zaie gutuna. *Irakaslea eta ikasleari heldu zaie gutuna. Zenbait irakasleri eta ikasle guztiei heldu zaie gutuna. (?) Zenbait irakasle eta ikasle guztiei heldu zaie gutuna. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea

7 Zutaz eta Mikelez hitz egin zuten.
Juntagaiak pertsona-izenordainak (edo pertsona-izenordainak eta izenak) badira, egitura osoa juntzatzen da, hots, atzizki eta guzti. Zutaz eta Mikelez hitz egin zuten. *Zu eta Mikelez hitz egin zuten. Guri eta haiei heldu zaigu gutuna. *Gu eta haiei heldu zaigu gutuna. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus Euskaltzaindiaren 111. araua Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea


Descargar ppt "Luze jo zuen gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresaburuen arteko bilerak. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua atzizkien eliditzea."

Presentaciones similares


Anuncios Google