GAUR EGIN NEZAKE Letra: Angel Vélez; MUSIKA: WavdeRosyFeelings; aurkezpena.: jose arin; euskaraz Dionisiok
Gaur kexa ninteke euria ari duelako…
… edo eskertu nezake Jainkoa landareari bizi-arnasa eman diolako euriaz,
Gaur kexa ninteke arrosek arantzak dituztelako…
… edo poztu ninteke arantzek arrosak dituztelako.
Gaur zuritu nezake neure burua adiskide askorik ez dudalako…
… edo txundi ninteke harreman berrien bila ibiltzeko gai naizelako.
Gaur kexa ninteke, goizean goiz lanera joan beharrean naizelako…
… edo has ninteke poz-irrintzika lan segura dudalako.
Gaur gain-gainean dut eguna, zein molde emango diodan zain…
… neure esku dut, gaur zein egun-molde izango dudan.
Bizi zaitez oinak lurrean, begiak eta bihotza zeruan.