URTEKO 10. igandea 2013ko ekainaren 9an C Zikloa

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
PAZKOA 6. igandea.
Advertisements

XABI ETA OTSOA.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Haendelen Mesiaseko Aleluiak alaituko digu Jesusen Piztuera
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ANDRE MARIA BIRJINAREN AURKEZPENA.
apaiz edota erlijioso/sa
Jainkoarekin bazkaldu ...
ARTO LAPURRA ISPASTERKO ESKOLA Ipuin hau gure herrian jaso dugu.
AZUKREA.
SAN JOSEREN FESTABURUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Urteko XXII. Igandea 2014ko abuztuaren 31a A Zikloa
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
ASTE BETE HABIAN ORAIN DELA ASPALDI, BAZEN OILO BAT, OSO TRISTERIK ZEGOENA GAIXOA, EZIN ZUELAKO ARRAULTZARIK JARRI. BAINA, EGUN BATEAN, IDEIA BAT IZAN.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a
Doinua: Bingenen Hildegarda
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
Arvo Pärt-en, “Jesus Erregeren” antifonak Misterioan barneratzen gaitu
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
JAUNAREN BATAIOA Bachen si minorreko Mezaren Gloriako “Qui tollis peccata mundi” (3’18) doinuak grazia bekatua baino indartuagoa dela gogoraraztera gonbidatzen.
Fauré-ren Requiemeko “Agnus Dei” (5’30) doinuak girotuko gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Agerkundea J A U N R E A G E R K U N D
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Espirituaren bitartez, muxuka ditzagun Biztu denaren orbainak
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
AMA GUZTIZ GARBIA MRegina
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Bachen Gabonetako Oratorioak jar gaitzala
Urteko XXVIII. Igandea 2013ko urriaren 13a C Zikloa
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
GURUTZEKO SAN PAULO.
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Doinua: “Gaua zaintzen” kataluniar herrikoia
6. Igandea B zikloa URTEKO
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ZEIN DIRA ONE PIECE PROGRAMAREN PERTSONAI ONENAK?
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Transcripción de la presentación:

URTEKO 10. igandea 2013ko ekainaren 9an C Zikloa Doinua: Erosta. Hebrear sinagoga

1 Erg 17,17-24 Aldi baten buruan, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larriki gaixotu ere, arnasarik gabe. Emakumeak esan zion Eliasi: – Ez dut zurekin deus ere nahi, Jainkoaren gizon! Nire errua oroitaraztera eta nire semea hilaraztera etorri al zara? Eliasek erantzun: – Emadazu semea. Hartu zion haurra magaletik, eraman zuen gora, bera bizi zen gelara, eta bere ohean etzan zuen. Ondoren, honela egin zion dei Jaunari: « Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz?». Gero, etzan zen hiru aldiz haurraren gainean eta dei egin zion Jaunari, esanez: «Jauna, ene Jainkoa, otoi, etor dakiola bizi-arnasa haur honi». Entzun zuen Jaunak Eliasen deia eta etorri zitzaion bizi-arnasa haurrari eta berpiztu egin zen. Eliasek, orduan, haurra hartu, etxe goiko gelatik jaitsi eta amari eman zion. Eliasek esan zuen: – Hona! Bizi da zure semea! Emakumeak erantzun zion Eliasi: – Orain badakit Jainkoaren gizona zarena, eta zuk diozuna egiaz Jaunaren hitza dena. Sarepta (Libano)

Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu! 29. Salmoa Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu! Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten utzi. Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut, eta sendatu nauzu. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Kanta Jaunari, haren fededunok, goretsazue, santua dela gogoratuz.; Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako. Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!» Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu: Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!» Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi. Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut beti. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Ga 1,11-19: Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna, ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan. Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik. Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion, arbasoen ohiturak betetzen askoz sutsuago bainintzen. Baina Jainkoak, jaio baino lehen aukeratu eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu, ezta ni baino lehenagotik apostolu zirenen bila Jerusalemera igo ere, baizik eta berehala Arabiara abiatu nintzen; gero, berriro Damaskora itzuli. Handik hiru urtera Jerusalemera igo nintzen Pedro ezagutzera, eta hamabost egun egin nituen berarekin. Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik. Jesusek agertu zidan

Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da» ALELUIA Lk 7,16 «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da»

Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri. ( San Lukasen ebanjelioaren arabera) Lk 7, 11-17 Aldi hartan, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik». Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!» Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da». Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri. Nain, Galileako herria, eta eliza