La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a

Presentaciones similares


Presentación del tema: "URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a"— Transcripción de la presentación:

1 URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a
Doinua: Galietako antzinako liturgia URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a A Zikloa

2 Is 55, 1-3 Honela dio Jaunak: «Egarri zareten guztiok, etorri uretara, etorri, dirurik ez duzuenok ere! Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu gabe. Zergatik gastatu zeuen dirua goserik utziko zaituzten janaritan, eta lansaria aseko ez zaituzteten gauzetan? Entzun niri arretaz, eta ongi jango duzue, janari gozo mamitsuz elikatuko zarete. Etorri niregana eta egon adi, entzudazue eta biziko zarete. Betiko ituna egingo dut zuekin, Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz». Jan ezazue Jesusen ogitik doan

3 144. Salmoa Eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.
Errukiorra eta bihozbera da Jauna, haserre gaitza eta onginahi handikoa. Ona da Jauna guztientzat, gupidaz betea bere sorkari guztientzat. Eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.

4 eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.
Zuri begira daude denak zain, eta zuk jaten ematen diezu bere garaian; eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu. Eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.

5 eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.
Zuzena da Jauna jokabide guztietan, leiala egintza guztietan. Hurbil da Jauna dei egiten diotenengandik, benetan dei egiten diotenengandik Eskua zabaldu eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu.

6 14–15-16-17-18 Igandeetan irakurriko ditugun Erromatarrei eginiko eskutitzetik
- Espirituaren bizitza Espirituarekin betetzen dugu Justiziaren Legea, MAITASUNARENA, alegia. Hil egin behar badugu ere, Espirituaren bidez berpiztuko gara. Espirituak egiten gaitu Jainkoaren seme-alaba, AITA deituko duguna. - Esperantzan salbaturik Izadia libre izateko aieneka dabil. Baita gu ere, Espirituaren aitzindari, aieneka gabiltza SEME-ALABA izateko itxaropenez. - Inork eta ezerk ez gaitu Jainkoaren maitasunetik aldenduko Jainkoak bere Semea bera ere eman ziguna, dena eman zaigu Berarengan Nork, beraz, kondenatuko gaitu? Nork aldenduko gaitu guregatik hil, berpiztu eta Jainkoaren eskuinean dagoen bere Semearengandik?

7 Erm 8, 35, Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak? Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker. Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. Inork ez gaitu aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. . Ikonoa XII. mendea Sinai

8 Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi;
ALLELUIA Mt 5, 4b Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi; Jainkoaren ahotik sortutako hitzez baizik.

9 Ogia eta arraina Magdala herrian.

10 Baina Jesusek erantzun zien:
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 14, 13-21 Jesusek Joan Bataiatzailearen heriotzaren berri hartu zuenean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien. Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten: –Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan. Baina Jesusek erantzun zien: – Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten. Haiek, orduan: – Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik. Eta Jesusek: – Ekarri hona. Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte. ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 14, 13-21 Jesusek Joan Bataiatzailearen heriotzaren berri hartu zuenean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien. Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten: –Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan. Baina Jesusek erantzun zien: – Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten. Haiek, orduan: – Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik. Eta Jesusek: – Ekarri hona. Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte. Jesusen ogi eta arrainen ugalketaren tokian eraikitako eliza.

11 HASIERARA Irten Behartsu eta dohakabe naiz:
zatozkit laster, ene Jainko! Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luza! Salm 69, 2.6


Descargar ppt "URTEKO XVIII. IGANDEA 2014ko abuztuaren 3a"

Presentaciones similares


Anuncios Google