(“…etorriko dela esan du.”)

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Pazkoaldiko 2. Igandea (C) Joan 20,19-31 Jose Antonio Pagola Musika:BanSon.Amadeus 1 Aurkezp:B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D.Amundarain.
Advertisements

Gogamena edo Pentsamendua
Jon Nieto Ortiz de Urbina 6.D Euskaraz eginda.
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Baldintzazko perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
―Non da Benitoren kontzertua?
Datuak antolatzen.
BAKEA erein nahian.....
dagokionez, dagokionean
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
CERN: PARTIKULEN FISIKA IKERTZEKO ZENTROA
PUNTUAZIOA.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Paula, Maider eta Maialen
itxaron biratu deitu merezi izan balio izan lagundu iraun kostatu
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
Perpaus Motak Maite Goñi
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
Kalkulu egokiak eginez, erraz zehaztu daiteke partikularen posizioa.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
(Hartuko dugu kafe bat?)
Datuak antolatzen.
BITARTEKARITZA.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte.
Ebazteko kasu bat.
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
EHULKUren aholkua behar izan
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Arozgoan arituz egiten gara arotz
Komunikazioaren elementuak
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Josuk nire/zure liburua aurkitu du.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Zenbat ditu gaur otsailak?
Urriaren 25an hasi, eta azaroaren 11an amaitu zen ikastaroa.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
Egileak: Julen, Borja eta
GALAXIAK.
Livingstone doktorea, suposatzen dut.
Adiskidea eta ardoa, zenbat eta zaharrago, hobe.
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Mutilak EA nola deitzen naizEN esan du.
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Energia eolikoa eta eguzki energia
Gorren taldeko kideak: Maritxu, Ainhoa eta Marisol
Otsailak :30 etan Barakaldon Bide Onera
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

(“…etorriko dela esan du.”) Nola esan behar dut…? EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

a) Mikelek Ainhoa bihar etorriko dela esan dit. b) Ainhoa bihar etorriko dela esan dit Mikelek. c) Mikelek esan dit Ainhoa bihar etorriko dela. EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

Hara zer dioen horretaz Euskaltzaindiak: (60) a. Tren hau Orion gelditzen dela entzun dut. b. Entzun dut tren hau Orion gelditzen dela. Beharbada zenbaiten ustez (60a) dotoreago da (60b) baino. Baina, usteak uste, azken hau izaten da askotan hobesten den ordena, inplikazio berezirik gabe. Perpaus osagarria konplexua izaten delako gertatzen da, beharbada, eskuinean kokatzeko joera hori. Zenbat eta konplexuago izan, hainbat eta handiagoa da, gainera, joera hori (…) (61) a. Tren hau Orion gelditzen dela esan didate gizon horiek. b. Gizon horiek esan didate tren hau Orion gelditzen dela. c. Gizon horiek tren hau Orion gelditzen dela esan didate. Hiru adibideak zuzenak dira, noski, baina ordenarik arruntena (61b)koa da beharbada, hau da, perpaus nagusiaren eskuinean duena. (EGLU-V 1) Perpaus osagarria: “tren hau Orion gelditzen dela”. Perpaus nagusia: “Gizon horiek esan didate” EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

Hara zer dioen horretaz Euskaltzaindiak: (60) a. Tren hau Orion gelditzen dela entzun dut. b. Entzun dut tren hau Orion gelditzen dela. Beharbada zenbaiten ustez (60a) dotoreago da (60b) baino. Baina, usteak uste, azken hau izaten da askotan hobesten den ordena, inplikazio berezirik gabe. Perpaus osagarria konplexua izaten delako gertatzen da, beharbada, eskuinean kokatzeko joera hori. Zenbat eta konplexuago izan, hainbat eta handiagoa da, gainera, joera hori (…) (61) a. Tren hau Orion gelditzen dela esan didate gizon horiek. b. Gizon horiek esan didate tren hau Orion gelditzen dela. c. Gizon horiek tren hau Orion gelditzen dela esan didate. Hiru adibideak zuzenak dira, noski, baina ordenarik arruntena (61b)koa da beharbada, hau da, perpaus nagusiaren eskuinean duena. (EGLU-V 1) Baina zalantzazkoak dira honen gisakoak: (?) [Bihar goizean etorriko dela Ainhoa] esan dit Mikelek. Adibide horretan, perpaus osagarriaren osagai bat (Ainhoa) mendeko egituraren eskuinera atera, eta perpaus osagarriaren eta aditz nagusiaren (“esan”) artean ageri da. Perpaus osagarriaren eskuinera osagai bat ateratze hori errazago gertatzen da perpaus osagarri osoa perpaus nagusiaren eskuinean dagoelarik. Mikelek esan dit [bihar goizean etorriko dela Ainhoa]. Bestela: [Ainhoa bihar goizean etorriko dela] esan dit Mikelek. Perpaus osagarria: “tren hau Orion gelditzen dela”. Perpaus nagusia: “Gizon horiek esan didate” EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

Ikus ditzagun zenbait adibide: Uste dut denek interpretatzen dutela nire poza haurraren ilusioa saritzeko adeitasuntzat. Batek pentsa lezake elkar plagiatzen dutela oratze-funtzioan. Jordi Sabater Pi naturalista eta etologo handiak, 1974an, jakinarazi zigun txinpantzeek badutela kultura. Hala ere, aski da osteratxo bat egitea burdindegi batean barrena, ikusteko puntak eta ahozorrotzak jarraitzen dutela izaten (torlojuen helizearekin batera) formarik transzendentalenak era guztietako (azpi)funtzioetarako. EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

Eta perpaus osagarria ezezkoa izanik: Baina aski dugu inguruan begiratzea, egiaztatzeko mundua ez dela halakoa. Horrek esan nahi du errealitatearen Konstituzioa ez dela hutsa den lege multzo bat. Demagun xake-begiratzaileak, hasieran bederen, ez duela arrastorik ere nola funtzionatzen duen jokoak. …berriro diot Feynmanek ez duela errurik puntu honetatik aurrera. EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

(“…etorriko dela esan du.”) Zehargalderari dagokionez, bestalde, perpaus nagusiaren ezkerrean zein eskuinean ager daiteke, eta haren osagaiek ez dute zertan egon nahitaez aditzaren ezkerrean: Oraindik ez gara ados jarri ea zer esan nahi duen errealitatea konprenitzeak, baina aurrera gabe esan dezagun egitura oso tasun baliagarria dela kasu asko ulertzeko. . Oro har, jokalariak askatasuna du aukeratzeko zer pieza mugitu nahi duen eta nora eraman nahi duen. …bide batez, ulertzen du (…) zergatik dituzten halako antena paraboliko erraldoiak irrati-astronomiako teleskopioek, zergatik erabiltzen diren zenbait pantaila paraboliko erresistentzia fokuan daukaten estufetan edota harizpia era berean fokuan daukaten argi-proiektoreetan, eta abar. EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

(“…etorriko dela esan du.”) Erabilera zuzena azaltzeko erabili diren adibideak ZIO bildumako Formen matxinada liburutik hartu dira. 6. ZIOliburuaren aurkezpena Azaroak 27 (data zuzendua) Donostiako Joxe Mari Korta zentroan 12:30 Ludger Mees Euskara Errektoreordeak ZIOri buruz 12:45 Juan Garziak Formen matxinadaz eta haren itzulpenaz 13:30 Jorge Wagensbergek hitzaldia "Una profunda cuestión de superficie" EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua

(“…etorriko dela esan du.”) ZIO bildumako seigarren alea kalean: Formen matxinada Jorge Wagensberg (Bartzelona, 1948) fisikaria da ikasketaz, baina zientziaren zabalkundean egindako lanetik da ezaguna publiko zabalarentzat; besteak beste, Cosmocaixa museoaren eta Metatemas bildumaren sortzaile eta zuzendari izateagatik. Berak idatzitako liburuen artean, leku berezi bat du orain euskaraz plazaratzen den Formen matxinada honek. “Errealitatea konprenitzea axola zaion edonorentzat idatzia da liburua” diosku egileak, eta argitaratzaileek, berriz: “Liburu hau irakurriz gero, ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena, ez zu zeu. Wagensbergek erakutsiko dizu forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Hori gutxi ez eta, izadiaren adreiluak diren forma horiek, ez izatearen aurka matxinatuz, nola errealitateratu diren ere azalduko dizu: eboluzioaren teoria, alegia, materia biziaren esparrutik besteetara ere hedatuz”. ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bilduma UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren ardurapeko lana da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker mamitua. EHULUren aholkuak (“…etorriko dela esan du.”) Euskara Zerbitzua