La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO GAITASUNA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO GAITASUNA"— Transcripción de la presentación:

1 HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO GAITASUNA
CURRICULUMAREN DEKRETUA. L.H.-ko 2. ZIKLOA. HIZKUNTZAK ARLOA Ebaluazio-diagnostikoa HTB EEMB

2 DEKRETUA: koa

3 HELBURUA bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko
hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea. bai komunikazioaren printzipio, estrategia eta arauak, bai testuen forma konbentzionalak, bai testuaren parteak multzo kohesionatuan artikulatzeko prozedurak, bai esaldi zentzuzkoak eta gramatikalak eraikitzeko erregela lexiko-sintaktikoak, bai arau ortografikoak eta prosodikoak.

4 Literatura-hezkuntza, esperientzia atseginak literatura-testuak
irakurriz eta birsortuz. Irakurriz, idazketa ikertuz, errezitatuz, erretorikako jokoak eginez edo aho-literaturaren testuak entzunez irakurzaletasuna bultzatu behar da, baita ezagutu ere literatura-lanen adierazpen artistikoa eta ondare-balioa.

5 HELBURU nagusia ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak jakitea euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematen (era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko)‏ Bi hizkuntza ofizialetan B2 maila lortuz eta B1 maila atzerri hizkuntza batean Derrigorrezko Hezkuntzaren amaieran Nahitaezko HELBURUA pertsona eleanitzak, gutxienez atzerri hizkuntza bat behar bezala dakitenak.

6 eta, batik bat, hizkuntzak era integratuan lantzera
 ONDORIOZ... irakaskuntza-metodoak aztertzera eta egokitzera behartuta gaude... eta, batik bat, hizkuntzak era integratuan lantzera HIZKUNTZA TRATAERA BATERATUA (HTB)‏ hizkuntza bakoitzaren ezaugarri propioak landu behar dira batetik, eta, bestetik, batera landu hizkuntza guztiek dituzten alderdi komunak; betiere, hizkuntza bakoitza ongi erabiltzen saiatuz. Ikasle elebidunak edo eleanitzak direlako Ikasleen hizkuntzak jakintzaren eta emozioen parte delako. Hiztunen inguruan hizkuntza bat baino gehiago daudelako Hizkuntzak ikastea transferigarria delako

7 hizkuntzen irakasleei soilik
Hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik eskola osoa dago inplikatua prozesu horretan. jorratuz bermatu ikasleak gai direla zentzuz ulertzeko eta taxuz adierazteko jakintzaren edozein arlo. Halaber, ahal dela elkarrizketaren bidez eraikiko da jakintza Haurrek etapa hasitakoan dakiten hizkuntza erabiltzea da Lehen Hezkuntzan hizkuntza irakasteko abiapuntua. Hitz egiteko eta komunikatzeko gaitasun hori zabaltzen Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan

8 METODOLOGIA → komunikazio-proiektu esanguratsuei jarraituz
→ komunikazio-unitate nagusia, generotako testuak izanez → sekuentzia didaktikotan ikasiz komunikazio zehatza lortzeko → lehentasuna emanez prozedurazko edukiei, «egiten jakiteari» eta ez adierazpen hutsezko jakintzari. → Ebaluazio irizpideak egokiak finkatuz ikasle bakoitzak ahalik eta gehien ikas dezan.

9 CURRICULUMAREN ARDATZA
Dena dela, etapa honetan sistematikoki ikasten den hizkuntza idatzia, eskolako ikaskuntza nagusietako bat da. Komunikatzeko gaitasuna hizkuntza-trebetasun guztien batasuna denez —eta ez soilik hizkuntza bakar baten ezagutza sakon eta isolatua— era integratuan ikasi behar dira hizkuntzak, eta haurrak bere inguruaz dakienarekin bat joan behar du ikaste-prozesu horrek. CURRICULUMAREN ARDATZA Gizarteko jardueren esparru esanguratsuetan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurri ahal izateko trebetasunak eta estrategiak

10 GAITASUNAK ETA ARLOAK Gaitasunak
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna. c) Matematikarako gaitasuna. d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

11 Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:
GAITASUNAK ETA ARLOAK Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan: – Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera. – Arte Hezkuntza. – Gorputz Hezkuntza. – Gaztelania eta Literatura. – Euskara eta Literatura. – Atzerriko Hizkuntza. – Matematika.

12 HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO GAITASUNA
Ahozko-idatzizko komunikazioa:  Mintzatu/hitz egin. Elkarrizketan jardun. Ahoz eta idatziz emozioak, pentsamenduak, bizipenak iritziak, lanak adierazi eta interpretatu. Irakurri eta idatzi. Komunikatzeko kodeak erabili. Errealitatearen adierazpena-interpretazioa eta ulermena: Komunikazioa testuingurura egokitu. Aurkitu, bildu eta prozesatu eta informazioa jakinarazi. Hizkuntza sistemaren arauak ezagutu. Beste kulturak ezagutu eta beste hizkuntzetan komunikatu.Testuinguru ezezagunetan moldatu. Ideiak, hipotesiak, galderak… sortu. Jakintzaren eraikuntza eta komunikazioa: Hainbat testu ulertu, literariok barne. Diskurtsoari, norberaren ekintzei eta eginbeharrei koherentzia eta kohesioa eman. Ezagutza egituratu. Norberaren argumentuak eta sinismenak testuinguruari egokitu eta konbentzitzeko moduan azaldu. Norberaren ideiekin, egoera ezberdinetan komunikazio trukaketak egin. Informazio iturri anitzak erabili Norberaren pentsamoldea, emozioak, eta jarreren antolaketa eta erregulazioa: Erabakiak hartu. Elkarrekin bizi. Entzuten, irakurtzen edo ahoz-idatziz adierazten gozatu. Sexuzko adierazpenak edo esterotipozkoak baztertu. Iritzi kritikoa eta etikoa hezi. Elkarreragin linguistiko egokian aritu. Iritzi eraikitzaileak egin. Gatazkak konpontzeko komunikazioa erabili. Kontrako iritzian haintzat hartu

13 Helburuak (Gaitasun eran), etapa osorako. Edukiak: 5 multzo, zikloka.
HIZKUNTZAK ARLOA: EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, ATZERRIKO HIZKUNTZA Sarrera Helburuak (Gaitasun eran), etapa osorako. Edukiak: 5 multzo, zikloka. Ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-adierazleak, zikloka

14 SARRERA Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da Baina hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik: eskola osoa dago inplikatua prozesu horretan Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO ARLO HONEK EGINDAKO EKARPENA: Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute, tresna pribilegiatuak baitira komunikatzeko, mundua irudikatzeko, gizartean txertatzeko, sentimenduak adierazteko eta sormena sustatzeko, are gehiago hizkuntzak ikuspegi instrumentaletik irakasten badira, curriculumaren proposamen honetan bezala.

15 HELBURUAK Ikasleek gaitasun hauek eskuratzea da Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten helburua: 1. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza-egoera berriei aplikatzeko. 2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz, komunikazio-premia guztiak behar bezala betetzeko. 3. Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan, errespetuz eta lankidetza asmoz, hartara norberaren sentimenduez eta ideiez ohartzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko, eta jendartean eraginkortasunez komunikatzeko eta jakintza talde-lanean eraikitzeko. 4. Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea, eta jakintza eraikitzea eta bizitza sozialean parte hartzea. 5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea, hizkuntzak ulertzeko eta sortzeko prozeduren harian, hartara hizkuntzak egoki, koherentziaz eta zuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal izateko hainbat giro sozial eta kulturaletan; betiere, alde batera utzita hizkuntzaren estereotipoak, hau da, edozelako balio-judizioak eta aurreiritziak. 6. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea, hizkuntza-aniztasunarekiko jarrera ona edukitzeko, euskara erabiltzeko eta hizkuntza gutxitua normaltzearen aldeko jarrera izateko. Horrekin batera, hizkuntza guztiak komunikazio-tresna egokitzat eta kultura-ondaretzat hartu behar ditu ikasleak. 7. Ulertuz irakurtzea hizkuntza-erabilera anitzeko esparrutako testuak, ikasleen esperientziekin eta interesekin zerikusia dutenak, eta, horren bidez, irakurzaletasuna bultzatzea, informazio-iturria eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko sorburua den aldetik. 8. Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak, bai literatura unibertsalekoak. Jarduera horiek gozamena eman behar diote ikasleari, eta baliatu egin behar ditu sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza aberasteko eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko. 9. Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko eta literatura-xedeko testuak egiteko.  10. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

16 5 eduki MULTZOAK: CURRICULUMaren ardatza
Gizarteko jardueren esparru esanguratsutan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurri ahal izateko trebetasunak eta estrategiak (lehenengo hiru multzoetan)‏ hizkuntzek sistema gisa duten funtzionamendua, hizkuntzen erabilera-arauak, hizkuntzen arteko erlazioak eta hizkuntzen eta hiztunen artekoak erlazioak ere.. (azken bi multzoetan)‏ 5 eduki MULTZOAK: 1. «Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrizketan aritzea» 2. «Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea » 3. «Literatura-hezkuntza» 4. «Hizkuntzari eta haren erabilerei buruzko hausnarketa» 5. «Hizkuntzaren dimentsio soziala»

17

18 → jendarteko harremanak,
5 MULTZO hauek, zikloka sailkatuta, azaltzen dira: hizkuntza eta literatura irakasteko edukiak, ziklo bakoitzean zer mailatara iritsi, baina ez da finkatzen gelako ekintzen ordena eta antolaketa. 1. eta 2. multzoak, hizkuntza-trebetasunei buruzkoak, hizkuntzaren honako erabilera- eremu hauek antolatzen dira → jendarteko harremanak, → erakundeak, → hedabideak, → esparru akademikoa → literatura-komunikazioa. Multzoen ikaskuntza integratu egin behar da PROGRAMAZIOAK egiterakoan Gogoratuz oinarrian prozedurazko edukiak daudela, eta horien zerbitzura daudela kontzeptuzko edukiak.

19 3. multzoa 4. multzoa 5. multzoa
LITERATURA irakasteko edukiak → Literaturaren konbentzio nagusiak (gehienbat poesia eta narrazioarenak)‏ → Literatura-lanen sorrerako testuinguru linguistiko, historiko eta kulturalari buruzko informazioaren aplikazioa. Arloaren helburua ikasleen komunikatzeko gaitasuna garatzea denez, ezinbestekoa da 4. eta 5. multzoetan jasotako jarduerak egiteko, aurretik hizkuntzaren erabilera hobetu izana. 3. multzoa Hizkuntzari buruzko HAUSNARKETA → testuinguruaz → diskurtsoaz → gramatikaz 4. multzoa Hizkuntzaren DIMENTSIO SOZIALA → hizkuntzen aniztasunak → hizkuntzen arteko harremanek → egoera soziolinguistikoak → ... 5. multzoa

20 Lehen Hezkuntzako HELBURUAK
Ikasleek gaitasun hauek eskuratzea da Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten helburua: 1. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea, ulermen hori komunikazio- eta ikaskuntza-egoera berriei aplikatzeko. 2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz, komunikazio-premia guztiak behar bezala betetzeko. 3. Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan, errespetuz eta lankidetza asmoz, hartara norberaren sentimenduez eta ideiez ohartzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko, eta jendartean eraginkortasunez komunikatzeko eta jakintza talde-lanean eraikitzeko. 4. Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio- teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea, eta jakintza eraikitzea eta bizitza sozialean parte hartzea. 5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea, hizkuntzak ulertzeko eta sortzeko prozeduren harian, hartara hizkuntzak egoki, koherentziaz eta zuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal izateko hainbat giro sozial eta kulturaletan; betiere, alde batera utzita hizkuntzaren estereotipoak, hau da, edozelako balio-judizioak eta aurreiritziak. 6. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea, hizkuntza-aniztasunarekiko jarrera ona edukitzeko, euskara erabiltzeko eta hizkuntza gutxitua normaltzearen aldeko jarrera izateko. Horrekin batera, hizkuntza guztiak komunikazio tresna egokitzat eta kultura-ondaretzat hartu behar ditu ikasleak. 7. Ulertuz irakurtzea hizkuntza-erabilera anitzeko esparrutako testuak, ikasleen esperientziekin eta interesekin zerikusia dutenak, eta, horren bidez, irakurzaletasuna bultzatzea, informazio-iturria eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko sorburua den aldetik. 8. Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak, bai literatura unibertsalekoak. Jarduera horiek gozamena eman behar diote 5. MULTZOA 1. eta 2. MULTZOAK ikasleari, eta baliatu egin behar ditu sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza aberasteko eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko. 9. Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko eta literatura-xedeko testuak egiteko. 10. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea. 4. MULTZOA 3. MULTZOA

21

22 Berritzeguneko materialak
Oinarrizko gaitasunak eaeko hezkuntza sisteman L.H. (Lehen Hezkuntza)  Oinarrizko gaitasunak 1 (zientzia, teknologia eta osasun kultura, matematika, hizkuntza-komunikazioa): orientabideak  Oinarrizko gaitasunak. Material didaktikoa 1  Oinarrizko gaitasunak. Material didaktikoa 2

23 Ebaluazio-diagnostikoa http://www. ediagnostikoak

24 + 10 helburuetan aipatutako beste konpetentzia batzuk
EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN dimentsio hauetako batzuk ez dira ebaluatzen: AHOZKOAREN ULERMENA IDATZIAREN ULERMENA MINTZAMENA IDAZMENA AHOZKO ELKARREKINTZA CURRICULUMaren EBALUAZIOAN 5 DIMENTSIO hauek ebaluatzen dira:  AHOZKOAREN ULERMENA IDATZIAREN ULERMENA MINTZAMENA IDAZMENA AHOZKO ELKARREKINTZA + 10 helburuetan aipatutako beste konpetentzia batzuk KONPETENTZIA hauek 5 multzoetan aipatzen diren edukien bidez (hautatu ondoren) lantzen dira: → Ahozko komunikazioa → Idatzizko komunikazioa → Literatur hezkuntza → Hizkuntzari buruzko hausnarketa → Dimentsio soziala

25 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN
5 Dimentsioak 21 Azpigaitasun eta ebaluazio adierazle ugari

26 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA Ahozkoaren ulermena eta idatziaren ulermena EBALUAZIO ADIERAZLEAK
TREBEZIAK.... 1. Zentzu orokorra identifikatzeko... 2. Testuen zedea identifikatzeko... 3. Informazioa hautatzeko... 4. Mezua interpretatzeko... 5. Ulermenaren estrategiak erabiltzeko...

27 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA Mintzamena eta idazmena EBALUAZIO ADIERAZLEAK
TREBEZIAK... 1. Kontestua aintzat hartzeko... 2. Planifikazioa... 3. Testualizazioa... 4. Autozuzenketa egiteko....

28 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA EBALUAZIO ADIERAZLEAK
Ahozko elkarrekintza EBALUAZIO ADIERAZLEAK TREBEZIAK.... 1. Partehartze aktiboa izateko... 2. Arauak errespetatzeko... 3. Dagozkion estrategiak erabiltzeko...

29 Autonomia eskasa Autonomia haundia
1. MAILAN kokatuko ditugu beren adinari dagozkien komunikazio-atazak modu osatu gabe eta partzialean egiteko adinako diskurtso-trebetasunak dituzten ikasleak. Gehienetan ez dira ezarritako komunikazio-helburua lortzera iristen. Hizkuntzaren funtzionamendua modu oso mugatuan menderatzen dutela agerian uzten duten elementu linguistiko bakanak ezagutzen, erabiltzen edo menderatzen dituzte. Atazak lagunduta eta autonomia eskasaz burutzen dituztelarik, gehienetan ez dituzte beren akatsak identifikatzen eta ez dira horiei irtenbidea aurkitzeko gai. 2. MAILAN kokatuko ditugu beren adinari dagozkien komunikazio-atazak modu egoki eta nahikoa osatuan egiteko adinako diskurtso-trebetasunak dituzten ikasleak, batzuetan laguntza behar badute ere. Gehienetan, ezarritako komunikazio-helburua lortzen dute. Beren adinari begira hizkuntzaren funtzionamendua egoki menderatzen dutela agerian uzten duten elementu linguistikoak ezagutzen, erabiltzen edo menderatzen dituzte. Argi eta ekarri egokiaz mintzatzen dira. Halaber, testuak ulertu eta ekoizteko beste hizkuntza batzuetako zenbait ezagutza baliatzen dituzte. 3. MAILAN kokatuko ditugu beren adinari dagozkien komunikazio-atazak eraginkortasun handiz egiteko adinako diskurtso-trebetasunak dituzten ikasleak. Eskuarki, ezarritako komunikazio-helburua lortzen dute. Hizkuntzaren funtzionamendua modu egoki eta eraginkorrean menderatzen dutela agerian uzten duten elementu linguistikoak ezagutzen, erabiltzen edo menderatzen dituzte. Naturaltasunez, argi eta ekarri egokiaz mintzatzen dira, eta aldi berean diskriminaziozko esaerak saihesten ahalegintzen dira. Testuak ulertu eta ekoizteko beste hizkuntza batzuetako ezagutzak kontzienteki baliatzen dituzte. Proposatutako atazak modu autonomoan burutzen dituzte eta ia beti beren akatsak identifikatu eta horiei irtenbidea aurkitzeko gai dira.. Autonomia eskasa Autonomia haundia

30 EVALUACIÓN DE DIAGNÓSTICO INDICADORES y gradación
Ejemplo

31 HIZKUNTZEN IKASKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA EBALUAZIORAKO
EUROPAKO ERREFERENTZI MARKO BATERATUA eemb

32 HELBURU NAGUSIAK Hizkuntzarekin lotura profesionala dutenak, eta baita ikasleak berak ere, honako gogoeta hauek egitera bultzatzera: Zer egiten dugu, benetan, besteekin hitz egiten dugunean edo elkarri idazten diogunean? Zerk ematen digu horrela jarduteko gaitasuna? Nola zehaztu gure helburuak eta nola ebaluatu gure garapena hizkuntza baten erabateko ezjakintasunetik hura eraginkortasunez menderatzera garamatzan bidean? Nola garatzen da hizkuntza baten ikaskuntza-prozesua? Zer egin dezakegu geure buruari eta beste pertsona batzuei hizkuntza bat hobeto ikasten laguntzeko?

33 2. Profesionalen arteko eta bezeroarekiko komunikazioa erraztea, eta ikasleentzako zehaztutako helburuak eta helburu horiek lortzeko bideak azaltzeko erraztasunak ematea. Dokumentu honen asmoa ez da profesionalei zer egin behar duten edo nola egin behar duten esatea. Izan ere, Europako Erreferentzi Markoaren xedea ez da erabiltzaileek finkatu beharko lituzketen helburuak edo erabili beharko lituzketen metodoak zehaztea.

34 1. KAPITULUA Erreferentzi Markoaren xede, helburu eta funtzioak definitzen dira, Europako kontseiluaren hizkuntza politika orokorrari jarraituz, eta, bereziki, Europako hizkuntza eta kultur aniztasunari erantzuteko eleaniztasuna sustatuz. Oinarrizko printzipioak eta beren ondorio praktikoak agertzen dira, hain zuzen, 1. kapituluan. Hor ikusten da Europako Kontseiluak zenbateko garrantzia ematen dion hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzten eta kultur jatorri desberdina duten europarren arteko komunikazioaren kalitatea hobetzeari. Kontseiluaren asmoa da, halaber, irakaskuntza eta ikaskuntza metodoak sustatzea; metodo horien bidez ikasle gazte eta helduei independentziaz pentsatzeko eta jarduteko eta, aldi berean, beste pertsona batzuk baino arduratsuago eta parte-hartzaileago izateko behar diren jarrerak, ezagutzak eta trebetasunak eraikitzen lagundu nahi zaie.

35 Zer da Europako Erreferentzi Marko Bateratua?
Europar Batasunaren hizkuntz politikaren xedeak eta helburuak Zer da eleaniztasuna? Zergatik da beharrezkoa Europako Erreferentzi Markoa? Zertarako da erabilgarria Europako Erreferentzi Markoa? Zer irizpide bete behar ditu Europako Erreferentzi Markoak? 2. KAPITULUA Ikasleak gaitasun orokorrak eta komunikazio-gaitasunak abiarazteko erabiltzen dituen estrategien analisia egiten da. Sistema bat ematen da non azaltzen diren erabiltzaileek hizkuntza hori erabiltzean garatzen dituzten gaitasuna (ezagutzak, trebetasunak, jarrerak) Ekintzara bideratutako ikuspegia. Markoak hizkuntzen erabileraren eta ikaskuntzaren ikuspegi oso orokorra ematen du: ekintzan oinarritzen da, gizarte-eragiletzat hartzen ditu erabiltzaileak eta ikasleak.

36 3. KAPITULUA Ekintzara bideratutako ikuspegia
Gizabanakoaren gaitasun orokorrak Komunikatzeko hizkuntz gaitasuna Hizkuntz jarduerak Arloak Atazak, estrategiak eta testuak Hizkuntz gaitasuna neurtzeko erreferentzi maila bateratuak Hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza Ebaluazioa 3. KAPITULUA Erreferentzi maila bateratuak agertzen dira. Erabiltzaile bakoitzak finkatuko du hizkuntza gaitasun maila

37 Erreferentzi maila bateratuen deskribatzaileak finkatzeko irizpideak
Deskribapenari buruzkoak Neurketari dagozkionak Erreferentzi maila bateratuak Erreferentzi maila bateratuen aurkezpena Deskribatzaile argigarriak Ikuspegi adarkatuaren malgutasuna Edukien koherentzia erreferentzi maila bateratuetan Nola irakurri deskribatzaile argigarrien eskalak Nola erabili hizkuntz gaitasunaren deskribatzaile-eskalak Hizkuntz gaitasunak eta emaitzak

38 4. KAPITULUA HIZKUNTZAREN ERABILERA ETA ERABILTZAILE EDO IKASLEA Hizkuntz erabileraren testuingurua Arloak Egoerak Baldintzak eta mugak Erabiltzailearen/ikaslearen adimen-testuingurua Solaskide(ar)en adimen-testuingurua Komunikazio-gaiak Komunikazio-atazak eta asmoak Hizkuntzaren komunikazio jarduerak eta estrategiak Hizkuntzaren komunikazio-prozesuak Testuak

39 ERANSKINAK A eranskina: Hizkuntza gaitasunaren deskribatzaileak aztertzen ditu. Era berean, eskalak finkatzeko metodoen eta irizpideen azalpena ere egiten da, eta parametroen eta kategoria orokorren deskribatzaileak formulatzeko baldintzak ere ematen dira. B eranskina: Deskribatzaile argigarriak eskala moduan agertzen dira, ordenatuta. C eranskina: Europako Batzordearen DIALANG proiektuak bere baitan hartzen dituen mailetan autoebaluazioa egiteko deskribatzaileak biltzen ditu. D eranskina: Azterketa egiten zaion pertsona “zertarako den gai” zehazten duten zehaztapenen berri ematen du, ALTE elkarteak prestatutako mailen arabera.

40 HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA
Ikastetxeko Curriculumean dauden hizkuntzen programazio adostua da. Hizkuntzen oinarri komunak eta metodologia berdinak dira programazioaren abiapuntua. Hizkuntza bakoitzean ikasitakoa besteetara igarotzea ahalbidetzen duen ikuspegi komunikatibotik programatuta.

41 Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei jarraitu behar zaie: → inklusiboa izan behar du → erabileran oinarritu behar du → alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian (gelak komunikatzeko gune pribilegiatua izanik)‏ → hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du

42 Irakaskuntzaren xede diren hizkuntzek partekatutako alderdiak:
1. Hizkuntza guztiak gainerakoekiko elkarreraginean ikasten dira. 2. Hizkuntza guztiak ikasteko estrategia berberak erabiltzen dira. 3. Hizkuntzen hausnarketa esparruak komunak dira guztietan

43 KOMUNIKAZIO- GAITASUNA:
Hizkuntzen ikaskuntzaren helburua komunikazio-gaitasunean oinarritzen da. Komunikazio-gaitasuna hizkuntzaren erabilera eraginkorra da komunikazio egoera anitzetan. Komunikazio-gaitasuna konplexua da, eta honako hauek hartzen ditu barnean: Gaitasun linguistikoa. Gaitasun soziolinguistikoa. Gaitasun estrategikoa. Gaitasun diskurtsiboa. Gaitasun guztiek elkarri eragiten diote eta guztiek komunikazio-gaitasuna osatzen dute.

44 ALDERDI METODOLOGIKOAK:
Hizkuntza komunikazio egoera anitzetan erabiliz bultzatzen da komunikazio-gaitasunaren garapena. Komunikazio egoerak zenbat eta anitzagoak eta konplexuagoak izan, hizkuntzaren erabilerari buruzko gogoeta eragingo dioten zailtasun gehiago aurkituko ditu ikasleak. Komunikazio egoerak zenbat eta errealagoak izan, orduan eta interes handiago erakutsiko du ikasleak hizkuntza eraginkorragoa izan dadin.

45 Curriculumeko Hizkuntzen Trataera Bateratuak ondokoak ahalbidetzen ditu:
Hizkuntzen alderdi komunak lantzea edozein hizkuntzatatik. Hausnarketa linguistikoa egiteko ohitura eta prozedurak. Hizkuntzei buruzko kontzeptu orokorrak . Hizkuntzekiko jarrerak. Edukien sekuentziazio egokiagoa eta denbora optimizatzea. Ikasitakoa hizkuntza batetik bestera igarotzea. Ikuspegi metodologikoak konpartituz jardunaren koherentzia handiagoa lortzea. Ikasgelako jarduera eraginkorragoak diseinatzea. Hizkuntzez mintzatzeko metahizkuntza bateratua erabiltzea.


Descargar ppt "HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO GAITASUNA"

Presentaciones similares


Anuncios Google