La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SARRERA Saioen antolamendua

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SARRERA Saioen antolamendua"— Transcripción de la presentación:

1 SARRERA Saioen antolamendua
4 saio izango ditugu : 1.go hiruhilekoan bat (Az-11) eta 2. hiruhilekoan beste 3 (Ur-21, Ots-10, Ap-21). Lau saioak teoriko-praktikoak izanen dira. Saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du (9:30-12:30). Ikastaro honetan Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboaren eta sozio-eraikitzailearen inguruko oinarriak aztertu eta hausnartzuko ditugu, erdi zikloko  hizkuntza baliabideen erabilera egokirako. Prestakuntzak bideratzen duen plataforma erabiliko dugu informazioa elkartrukatzeko eta materialak biltzeko (Hizkuntza Balaibideak garatzen: Sakontzen I). Harremanetarako: Saioen edukia azaltzen hasi aurretik, egin ditzagun bi ariketa aurre-ezagutzak aktibatzeko.

2 AURRE-EZAGUTZAK AKTIBATZEN: 1.GO JARDUERA
1. Ikuspegi metodologikoa: ikuspegi komunikatiboa/sozio-diskurtsiboa HELBURUA: Ikuspegi komunikatiboaren/sozio-diskurtsiboaren oinarriak gogoratzea. PROZEDURAK: Taldeetan antolatu. Partaide kopurua: 2 ikastola (2 edo 4 partaide, ikastola bakoitzetik etorritakoen arabera). Txarteletan topatutako informazioa (ikuspegi sozio-diskurtsiboaren ezaugarriak) irakurri. Bi irizpide hauen arabera multzokatu: ZER DA IKUSPEGI SOZIO-DISKURTSIBOA? ZER INPLIKATZEN DU METODOLOGIAN IKUSPEGI-SOZIO-DISKURTSIBOAK? Taldean delibera dezatela zein den beraientzat esanguratsuena DENBORALIZAZIOA: 8 min. BALIABIDEAK: txartelak

3 AURRE-EZAGUTZAK AKTIBATZEN: 2.JARDUERA
2. Ikuspegi metodologikoa eta haren baitakoak dira irakasle ororen ardura HELBURUA: Irakasle guztiek ikuspegi komunikatiboak/soziodiskurtsiboak inplikatzen duen ardurarekiko, ulermen eta adierazpen konpetentzien lanketarekiko, jarrera arduratsua izan behar dutela deskubritzea. PROZEDURAK: Taldeetan antolatu. Partaide kopurua: 4 kide (ez dute zertan aurreko dinamikako berberak izanik). Arbelean galdera orokor batzuk proiektatu. Beste informaziorik eskaini gabe, arbelean proiektatutako galderen erantzunak orri batean idatz ditzatela. Lehenengo bakarka, gero talde txikian adostu erantzuna. Talde bakoitzak bere ondorioen aurkezpena talde handian egin dezala. Sintesia: norberak bere sintesia idatz dezala. DENBORALIZAZIOA: 3 min. bakarkako lanerako. Beste 2 minutu bakoitzak idatzitakoa taldekideei aurkezteko eta 8 minutu taldearen erantzuna deliberatzeko. Azkenik, 5 minutu gehiago emaitzak talde handira ekartzeko.  

4 2.JARDUERA GALDERAK: 1. Hizkuntza bitarteko dugula, zer egitea eskatzen diegu ikasleei? 2. Nori dagokio horren lanketa?

5 Saioen edukia Hizkuntzen Curriculum Bateratua Curriculum Bateratua Metodologiaren oinarria: ikuspegi sozio-diskurtsiboa Mintegi honetan bildu gara Hizkuntzen Curriculum Bateratuan ibilbidea hasita dugun ikastolok, eta hortik abiatuz, beste arloetan ere Curriculum Bateratuaren bidetik, eragin nahi dugunok. Aurreko ariketetan ikusi dugun bezala, curriculumeko arlo guztiak batuko duena metodologia izanen da eta metodologiaren oinarria ikuspegi komunikatiboa da gurean. Ikuspegi komunikatiboa gure iparrorratza izanik, ULERMENA eta ADIERAZPENA hizkuntzetan zein beste arloetan nola landu aztertuko dugu.

6 Saioen antolaketa: ULERMEN KONPETENTZIA (2 saio) + ADIERAZPEN KONPETENTZIA (2 saio) ZURE ZIKLOAN NOLA ERAGIN

7 En todas las áreas se lee, se habla y se escribe
En todas las áreas se lee, se habla y se escribe. Los profesores ‘explicamos’ en clase y pedimos a los estudiantes que lean textos escritos por otros, que expresen oralmente sus ideas o que las escriban. En función de lo que dicen, evaluamos la calidad de las representaciones y proponemos cambios. Este proceso de comunicación-evaluación es lo que promueve la construcción del conocimiento, y por ello se dice que el lenguaje es el instrumento mediador del aprendizaje por Excelencia. (1) Neus Sanmartí … a partir segundo ciclo de educación primaria en adelante, la lectura es, en la escuela, uno de los medios más importantes para la consecución de aprendizaje. (...) debemos enseñar a usar la lectura como instrumento de aprendizaje y cuestionar la creencia de que una vez que un niño aprende a leer, puede leerlo todo y que pueda leer para aprender (2) (…) si enseñamos a un alumno a leer comprensivamente y a aprender a partir de la lectura, le estamos facilitando que aprenda a aprender. Isabel Solé


Descargar ppt "SARRERA Saioen antolamendua"

Presentaciones similares


Anuncios Google