AURKIBIDEA 1. AURKEZPENA 1.1. Sarrera 1.2. Helburuak 3. UDALARI BEGIRA

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
II. GAZTE PLANA ( ) Eusko Legebiltzarra Emakumea eta gazteria Batzordea 2002ko maiatzaren 6a II. GAZTE PLANA ( ) Eusko Legebiltzarra Emakumea.
Advertisements

AURREMATRIKULAZIOA ERNIOBEA BHI Villabona HEZKUNTZ SISTEMAREN ORGANIGRAMA ORGANIGRAMA DEL SISTEMA EDUCATIVO LAN MUNDUA GOI MAILAKO ZIKLOA (LH) ERDI MAILAKO.
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
IKASKOMUNITATE batean murgiltzen ari zarete.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
Gazteen Euskal Behatokia Observatorio Vasco de la Juventud
kapitulua + AHALDUNTZEA ETA BERDINTASUN POLITIKAK.
Hezkuntza-sisteman hezkidetza
KLONAZIOA.
ENPRESAGINTZA EAE-KO GAZTEEN ARTEAN
KOMUNIKAZIOA.
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
Aurrekontua: zer pentsatua ematen duen zenbaki labirintua
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
kapitulua + INGURUNE INKLUSIBO ETA IRAUNKORRA.
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
kapitulua + EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA.
Gizarteratze bideak eta berdintasuna
ZUZENDARIEN BILERA
ENPRESAKO PLANA SOZIETATEA: SUSTATZAILEAK: Berrikuspena: BND
ENPRESAKO PLANA SOZIETATEA: IZEN KOMERTZIALA: SUSTATZAILEAK:
ORDIZIAN BIZI DIREN EMAKUME
HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPEN-ARLOA
META! Kultura finantzatzeko eta kulturan parte hartzeko bide berria.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
Aizea Arrien Barrenetxea
PISA Euskadin: 2012ko aplikazioaren ezaugarriak
Zer da EBPN? Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
Beritzegune Nagusia / Arloak
kapitulua + BIZTANLERIA.
III. atala: Getxoko Udalari begira.
DEBAKO GARAPEN JASANGARRIRAKO EKINTZA PLANA
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Liburuak eta ilustratzaileak aukeratzeko hauteskunde literarioak
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ENKARTERRIKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA ( )
Komunikazioaren elementuak
JUAN BAUTISTA ZABALA ESKOLA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eraldaketa digitala
ESPAINIAKO LURRALDEA ETA BIZTANLERIA
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
ARRETA GOIZTIARRA IKASTETXEAN
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
HELBURUAK Elorrioko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko informazioa sistematizatzea Herriko emakumeen eta gizonen beharrak eta eskariak identifikatzea.
Eusko Jaurlaritza (Diru sarreren eta gastuen antolaketa)
Elkarlanerako eredu bat Pasaiako haurren eta
IKASTOLEN ETORKIZUNAREN PLANIFIKAZIOA
Tituluak eta lanbideak
PERSPEKTIBISMOA ( ).
ARABAKO GIZARTE-PERTZEPZIOA Emaitzen txostena
LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEN DUTEN ENTITATEAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Tituluak eta lanbideak
GIZ-EN EGOERA HERRI TXIKIETAN. PREMIAK ETA ZAILTASUNAK
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Mundua eskolan – Eskola munduan hezkuntza-moduluaren edukia
ESKOLA AGENDA 21.
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Transcripción de la presentación:

AURKIBIDEA 1. AURKEZPENA 1.1. Sarrera 1.2. Helburuak 3. UDALARI BEGIRA 1.3. Metodologia 2. GETXORI BEGIRA 2.1. Biztanleria 2.2. Enplegu eta sustapen ekonomikoa 2.3. Zainketa erantzunkideak 2.4. Osasuna 2.5. Hezkuntza eta euskara 2.6. Kultura eta jaiak 2.7. Kirolak 2.8. Inklusio ingurunea eta ingurune iraunkorra 2.9. Emakumeen kontrako indarkeria 2.10. Prekarietatea eta gizarteratzea 2.11. Immigrazioa eta kultuartekotasuna 2.12. Gazteria 2.13. Berdintasun politikak 3. UDALARI BEGIRA 3.1. Lanean 3.2. Emakumeen sarbidea erabakimen guneetan 4. IV. PLANA PRESTATZEKO ORIENTAZIOAK

I. zatia: Aurkezpena

1.1.SARRERA Berdintasun printzipioa eta sexuagatiko diskriminazioaren erabateko debekua nazioarteko, Europako, estatuko eta erkidegoko arautegietan jasotzen diren arren, oraindik ere gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra oztopatzen duten desberdintasun ugari azaltzen dira. Baieztapen hori eginda, beharrezkoa da gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerrarazteko mekanismoak eta neurriak abiaraztea eta sustatzea maila guztietan, bai eta udal bizitzaren bestelako eremuetan ere. Berdintasunerako IV. Plana prestatzeko aldez aurretiko eta ezinbesteko urrats gisa, Getxoko Udalak III. Planaren ebaluazioa enkargatu zuen, bai eta diagnostiko hau prestatzea ere; haren bidez, udalerrian emakume eta gizonen egoerari buruzko ikuspegi orokor eta gaurkoa erakutsi nahi da bi mailatan: (1) kanpoko mailan, udalerriko errealitatearen eremu sozial, ekonomiko eta politikoetan eta genero ikuspegia zeharkako bihurtzeko ahaleginetan udal politikei dagokienez. Zehaztu beharra dago diagnostikoak ez duela egin nahi izan eremu bakoitzaren azterlan monografikorik, baizik eta bakoitzaren alde giltzarriak nabarmendu genero ikuspegitik eta haien azterketa eta balorazioa egin, horiek guztiak kontuan hartuz. Era berean, nabarmendu nahi dugu gazteen datuak nahiz atzerriko pertsonen datuak aztertzeko modua zeharkako moduan egin dela, bi aldagai horien arabera sailkatutako datuak lortu ahal izan diren eremu guztietan.   Getxoko Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak planifikatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko ibilbide luzea jorratu du, eta, hala, Getxon Emakumeentzako Aukera Berdintasunerako Plana lehenengoz 1999an onartu zen. 2007an emakumezko eta gizonezkoen arteko benetako berdintasunaren aldeko konpromisoa sendotu zen berdintasun politikak Gizarte Zerbitzuen Ataletik Lehendakaritza Atalera eramanez, udalaren 1. alkateordea haien buru izendatuz eta udalerriko Berdintasunerako II. Plana bultzatuz eta garatuz. 2011n Getxon Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana jarri zen abian eta 2012an Legegintzaldiko Planaren barnean emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak bultzatzea sartu zen (zehatzago III. plana garatzea) helburu estrategikoen baitan (5. helburu estrategikoa). 2014ko abenduan, III. Plana ezartzeko ezarritako epea amaituko zela aintzat hartuta, udalbatzak onartu zuen III. Planak indarrean jarraitzea, harik eta Berdintasunerako IV. Plana onartu arte. Laburbilduz, diagnostiko hau beharrezko oinarria izango da IV. Plana diseinatzeko eta prestatzeko; planak aldaketa eragin nahi du udalerriko gizon, emakume, haur eta gazteen errealitatera egokituz.

1.2. DIAGNOSTIKOAREN HELBURUAK 1. HELBURU ZEHATZA Udaleko politikari eta teknikarien eta udalerriko herritarren joera areagotzea berdintasun politikaren alde, diskriminazio eta desberdintasun egoerak erakusten dituzten datu eta azterketa gaurkotuak eskainiz jarduketa eta intereseko eremu desberdinetan. 2. HELBURU ZEHATZA Herritar berriak udalerriko bizitzara sartzeko baldintzei buruzko ikuspegi oso eta gaurkotuagoa lortzea, jaioterriari edota nazionalitateari dagozkien datuak aztertu ahalik eta modurik zeharkakoenean. 3. HELBURU ZEHATZA Genero ikuspegiaren gaikuntza eta zeharkakotasunerako jarduketak sendotzea, politikariek eta teknikariek diagnostikoa prestatzeko jarduera zehatzetan parte hartuz. 4. HELBURU ZEHATZA Beharrezko baldintzak sortzea udal barneko egiturek diagnostikoaren emaitzak bere egin ditzaten eta uler dezaten zein beharrekoa den Berdintasunerako IV. Planaren etorkizuneko neurri zuzentzaileak zorrotzago identifikatzea eta abiaraztea. 5. HELBURU ZEHATZA Jabekuntza Eskolako ikasleekin hasitako partaidetza sozio-politikorako eta ahalduntzerako prozesuak indartzea; halaber, emakume gazteak, migratzaileak, zaintzaileak edo indarkeria matxistaren biktimak diren aldetik, zailtasun zehatzak dituzten bestelako emakumeen prozesuak ere sendotzea Diagnostikoaren helburu nagusia izan da Getxoko emakume eta gizonen egoera gaurkotua islatzeko agiri bat lortzea, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana garatzeko lehentasunezko eremuak identifikatzen hasi aurretik. HELBURU NAGUSIA

1.3. METODOLOGIA PROZESUAREN ANTOLAKUNTZA ETA KOORDINAZIOA 1. fasea: prozesuaren antolakuntza eta planifikazioa Otsaila Metodologia, eztabaida eta laneko amaiera proposamena egokitzea eta diagnostikoa prestatzeko prozesuari ekitea. 2. fasea: informazio kuantitatibo eta kualitatiboa jasotzea Martxoa-Iraila Kanpo eta barneko informazio iturriak identifikatzea eta jasotzea (kuantitatiboa eta kualitatiboa). Eztabaida eta azterketa guneen dinamizazioa udaleko teknikariekin eta gizarte eragileekin. 3. fasea: diagnostikoa idaztea eta alderatzea Ekaina-Azaroa Informazioa jasotzeko eta diagnostikoa idazteko fasean identifikatutako elementuak aztertzea, zirriborroa idatziz, alderatuz eta amaierako agiria prestatuz. Diagnostikoa egiteko erabilitako metodologia mistoa izan da, teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak uztartuz. Era berean, denboran izandako mugak gorabehera, izaera parte-hartzailea eman nahi izan zaio, eremu zehatzetarako eztabaida taldeak dinamizatuz; talde horietan Getxoko gizartearen era guztietako ordezkari eta eragileek parte hartu dute. Getxoko Berdintasun Zinegotzigoak diagnostikoaren prozesua zuzendu du. Maila teknikoan, berdintasun teknikaria arduratu da prozesuaren jarraipena egiteaz eta diagnostikoa prestatzeko kontratutako aholku enpresaren lana errazteaz. Zentzu horretan, prozesua OREKA SAREA S.L. enpresak zuzendu du teknikoki, Getxoko Berdintasun Zerbitzuko teknikariaren erantzukizunaren pean. Horretarako, prozesuaren koordinazioak arduratu den talde sustatzailea sortu da, proiektu osoan zehar aktibo jardun duena.   Solaskidetza eta koordinazioa errazteko, laneko ad hoc talde bat sortu da, Talde Eragilea izenekoa (TE), prozesuan erantzukizuna duten hiru mailak osatutakoa (berdintasun zinegotzia, berdintasun teknikaria eta OREKA SAREA SL enpresa). Prozesua jarraitzeko ardura izan du eta lanerako hasierako proposamenak errealitatera egokitzeko hartu beharreko neurriak ezarri ditu. Diagnostikoa prestatzeko prozesuan erreferentziazko taldea izan da eta haren helburuen artean lan eremu bat sendotu du, Getxon Berdintasunerako IV. Plana prestatzeko lanean jarduteko.

1.3. METODOLOGIA ERABILITAKO TEKNIKAK Diagnostiko prozesuan erabilitako teknika desberdinak eta kontsultatutako iturri nagusiak honakoak izan dira: Erkaketak edo bilakaera aztertzeko bilerak Udaleko Berdintasun Kontseiluarekin eta etxeko eremuan tratu txarren edo indarkeria sexualaren biktimak izan diren emakumezkoen artapena hobetzeko tokiko jarduketa protokoloaren Jarraipen Batzordearekin.   Gaikako tailer irekiak, eskuragarri egindako datuak kontrastatzeko, elkarteekin, udaleko teknikariekin eta politikariekin, Jabekuntza Eskolako ikasleekin eta herritarrekin, oro har. Datu estatistikoen azterketa: bildu beharreko datuen izaera aintzat hartuz, informazio iturri desberdinak hautatu dira. Hala ere, aipatu beharra dago kasu askotan zailtasunak izan direla sexuaren arabera sailkatutako datuak eskuratzeko, Getxorako zehatzak direnak. Oraindik ere ez dago erabat finkatuta datuak sexuaren arabera sailkatzeko jarduna edo bestelako aldagaien arabera sailkatzekoa, hala nola adin, jaioterri edo naziotasunaren arabera; horrek nabarmen zailtzen du udalerriko errealitate zehatza aztertzea. Errealitate hori udalaren barneko iturrietan aurkitu dugu nahiz udalerritik kanpoko iturrietan ere. Udal barneko dokumentazioaren azterketa: jarduera memoriak, ebaluazio txostenak, jarduera programak, diagnostiko sektorialak, ikastaroetako matrikulazioak, datu baseak, webguneak eta abar, betiere bakoitzaren eskuragarritasunaren arabera udal sail bakoitzean. E-mail, telefono edo elkarrizketa bidezko kontaktu indibidualizatuak, udal atal eta zerbitzuetako teknikariekin: lankidetza; gazteria eta jaiak; kirolak; kultur etxea; liburutegiak; pertsonala; udaltzaingoa; obrak; ondare eta etxebizitza; hirigintza; irakaskuntza; oinarrizko gizarte zerbitzuak; drogamenpekotasunen prebentzioa; immigrazio eta kultuartekotasun unitatea; Getxolan; Jesusen Bihotzeko Egoitza; eta musika eskola.   Guztira 56 pertsonak hartu dute parte (12 gizon eta 44 emakume) diagnostikoa prestatzeko prozesuan, bideratutako eztabaida eta azterketa guneen bidez.    

1.3. METODOLOGIA GAIKAKO TAILER IREKIEN EGITURA Ekainean hiru orduko lau tailer antolatu ziren eta guztira trukerako 12 ordu izan ziren 27 emakumeren eta 2 gizonen artean. Zehaztu beharra dago bertaratutakoen bi herenek baino gehiagok tailer batean baino gehiagotan parte hartu zutela, eta 5 emakumek gune guztietan parte hartu zuten, horrela azaldutako gaiekin eta erabilitako metodologiarekin interes eta asebetetze maila handia erakutsiz. Sarrera orokor baten ondoren, tailer bakoitzean partaideei aukera eman zitzaien ordu erdiko txandakatze bat egiteko hausnarketarako hiru gune desberdinetan. Hori amaituta, ondorioak batera atera ziren. Udalerriko errealitatearen gaineko ohartarazpenik garrantzitsuenak diagnostikoaren kapituluetan jaso dira, batik bat azken ataletan; aitzitik, ekintza zehatzagoen iradokizunak apuntatu dira ondorengo balorazio bati begira, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana prestatzerakoan. Jarraian egindako tailerren 4 guneen egitura azaltzen da. 1. HEZIKETA BALIOETAN Herziketa formaleko guneak Heziketa ez-formeleko guneak Programa, eragileak eta baliabide nagusiak Nola erabiltzen da eremu publikoa Zeintzuk dira berdintasunean esku hartzeko guneak 2. PARTE HARTU NAHI IZATEA, JAKITEA ETA AHAL IZATEA Guneak Ahalduntzen gaituzte? Ahalduntzen gaituen gunerik dago? Zeintzuk dira parte hartzeko ditugun baldintzatzaileak Zeintzuk dira berdintasunean parte hartzeko guneak 3. INDARKERIAREN AURKA AHALDUNTZEA Zeintzuk zailtasun daude arriskuak eta indarkeria egoerak atzemateko adin goiztiarretatik Nola antolatu indarkeriaren biktimak direnak ahalduntzeko laguntza Nola bultzatu indarkeriaren egoerak jasan behar dituzten emakumeen auto-antolakuntza 1. JAIAK ETA KULTUR EKITALDI HANDIAK Nortzuek programatzen eta antolatzen dituzte / Nortzuek hartzen dute parte Zer programatzen da Nola erabiltzen da eremu publlikoa Zeintzuk dira berdintasunean esku hartzeko guneak 2. UDALERRIKO KULTUR BALIABIDEAK ETA PROGRAMAZIOA Zeintzuk gune daude Nola eta zer programatzen da Nortzuk bertaratzen dira, nortzuek erabiltzen dituzte baliabideak 3. HEMENGO ETA HANGO KULTURAK Zeintzuk dira kulturartekotasuna gizarteratzeko eta elkarbizitza bideratzeko ereduak Zeintzuk truke gune daude edo indartu behar dira Zeintzuk dira agerien daudenak: presentziak eta abstentziak BALIO ALDAKETARAKO KULTURAK JABEKUNTZARAKO GUNEAK ETA BALDINTZAK: PARTE HARTU NAHI IZATEA, JAKITEA ETA AHAL IZATEA

1.3. METODOLOGIA GAIKAKO TAILER IREKIEN EGITURA 1. AUTONOMIA EKONOMIKOA Pobreziaren feminizazioa eta krisialdiaren inpaktua Enplegua lortzea Ekintzailetza sustatzea Laguntza sozio-ekonomikoa 2. DIBERTSITATE ETA ELKARBIZITZA Belaunaldien arteko elkartasuna Dibertsitate funtzionala Herritar berri autonomoak Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen autonomia sustatzea 3. INGURUNE ATSEGINA Ba al du generorik gure inguruneak? Autonomia sustatzen duen hirigintza Ingurumenaren iraunkortasuna Esku hartzeko aukerak 1. OSASUNA Nortzuek erabiltzen dituzte osasuneko lehen mailako artapen zerbitzuak Nola baloratzen dira osasun zerbitzuak eta baliabideak Nolakoa da getxotarren sexu eta ugalkortasun osasuna Zein da drogen kontsumoaren errealitatea udalerrian 2. ZAINKETAK FAMILIARTEAN 3. ZAINKETAK EREMU PUBLIKOAN ETA ELKARTEEN EREMUAN AUTONOMIA, GIZARTERTZEA ETA ESKURAGARRITASUNA: DENONTZAKO GETXO ZAINKETA IRAUNKORRAK ETA ERANTZUNKIDEAK Zeintzuk dira familien bizipenak Erantzunkidetasun maila Zein inpaktu du osasunean Zein da krisialdi ekonomikoaren inpaktua Zerbitzuak: erabilerari buruzko zenbait datu Prestazioak: zenbait datu, inpaktuaren balorazioa familietan Elkarteen sektoreak betetzen duen zeregina: solaskidea eta zerbitzuen emailea Zein da krisialdi ekonomikoaren inpaktua

1.3. METODOLOGIA TXOSTENAREN EGITURA INFORMAZIO ITURRIAK ETA TXOSTENAREN EGITURA Diagnostikorako bereziki bi informazio iturri erabili dira: Diagnostikoan azaltzen eta aztertzen diren datuak eta informazioa gaurkotuenak dira. Ahaleginak egin dira uneoro Getxoko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko ekarketa eta bilakaera ikuspegi bati eusteko, betiere berdintasunari buruzko azken diagnostikotik (2010) eta udal atal zehatz batzuek berdintasunaren inguruan egindako diagnostikotik eta txosten zehatzetatik (adibidez kiroleko genero diagnostikoa 2009an, besteak beste).   Barnekoak: Getxoko Udalaren erregistroak (batez ere udal errolda) eta barne dokumentazioa (txostenak, memoriak, diagnostikoak eta abar); horietatik informazio eta datu kuantitatibo eta kualitatiboak bildu eta aztertu dira. Hala ere, zehaztu beharra dago betiere ezin izan zaiola bilakaera lerroari jarraituz, gaurkotutako adierazle faltagatik, eta ezin izan da data komun bat ezarri eremu guztietarako (horretarako datarik egokiena 2015. urtea izango zen). Kanpokoak: Inkestak, zentzuak eta Getxoko Udaletik kanpoko txostenak; horietatik gehien bat datu eta informazio kuantitatiboa atera eta aztertu da. Argitaratutako datuen bilaketak ere egin dira eta, kasu batzuetan, eskaera zehatzak egin zaizkio beharrezko erakundeari. Iturri nagusiak honakoak izan dira: Sexuaren, adinaren eta jatorri/nazionalitatearen arabera sailkatutako datuak eta informazioa eskuratzeko ahaleginak egin dira. Hala ere, kasu askotan hori ere ez da posible izan sailkapenetan izandako hutsuneengatik. Zenbait kasutan, udal datuak eta informazioa errealitatearekin alderatzen dira Bizkaian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Beste kasu batzuetan, udal edo eskualde maila eskuragarri ez daudenez, datuak lurralde edo erkidego mailakoak baizik ez dira. Euskal Estatistika Institutua (EUSTAT), Estatistikako Nazio Institutua (INE), Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren zenbait sail eta abar. TXOSTENAREN EGITURA I. ZATIA: AURKEZPENA II. ZATIA: UDALERRIARI BEGIRA III. ZATIA: UDALARI BEGIRA IV. ZATIA: ORIENTAZIOAK ETORKIZUNARI BEGIRA Diagnostikoaren txostena 4 zati nagusitan antolaturik dago