Haurrekin lanean Proiektu Eleanitzen Bitartez Lemoizko eskola 015336aa@hezkuntza.net
HISTORIA APUR BAT 2003an sortua. Egun 55 ikasle HH-n LH-ko 3. mailara arte. Eskolako agiriak sortu beharra. HP, ICP-a… Hausnarketa amankomuna- guraso, irakaslegoa, Bgunea. Euskarriak: Inklusioa denontzako elementu aberasgarria. Eskolako eta herriko estamentu guztien arteko elkarrekintza guztiontzako aberasgarria. Barneko koherentzi handiko proiektua. Haurrak globalki eta era esanguratsuan ikasten du. Hizkuntzak, orokorrean: ingurunearekin harremanetan jartzen gaituzte. ikasteko tresnak.
Eguneroko praktikan: Hizkuntza guztiek helburu berdina. Trataera bera Inguruko baliabide guztiak erabili. Haurrekiko eguneroko lanean Proiektu Hirueleanitz Globalizatuak.
ZERGATIK? Irakasle berriak urtero. Irakasle zein ikasle berriei ildo metodologikoari lotzen laguntzeko. ICP-an Hizkuntza eta Ebaluaketa atalak kezkatzen gintuzten. Gogoeta komuna. Aurrekoei lotuta, irakaslegoaren formakuntzarako tresna erabilgarria.
PROIEKTUAK SORTZEKO KONTUTAN HARTZEN DITUGUN ALDERDIAK Ikasleen interesetatik abiatuta edo ikasleen bizipenetatik hurbil. Azken helburua- produktua- zertarako. Eskolako haur guztientzako. Girotzea. Adin nahasketa. Informazio trukaketa. Disziplinartekotasuna. Eskolak dituen bestelako proiektuak integratzen saiatzen gara. Portfolio proiektua: hizkuntzen ebaluaketarako giltza. Testu tipologia hizkuntza lantzeko oinarria. Irakasle guztiek batera prozesuan- planifikazioa, garapena, ebaluaketa.
ELEMENTU LAGUNGARRIAK Hausnarketa amankomuna: Guraso- irakaslegoa: Hezkuntza Proiektua Bguneak zuzenduta. Europako Hizkuntzen Portfolio-a: Ebaluaketarako tresna Formakuntza: Hizkuntzak: ikuspuntu metodologikoa, HTB-a… Curriculum berria Eskola inklusiboa Ingurua: harreman estua
EUROPAKO HIZKUNTZEN PORTFOLIOA: EBALUAKETA TRESNA Hirueleaniztasuna eta HTB-a bultzatzen ditu Ikasteko prozedurak onarrian. Irakaslegoaren formakuntzarako tresna erabilgarria. Indar handiko tresna eguneroko lanari beste ikuspuntu batetik begiratzeko. Haurrekin Portfolioak bi alde garatzen laguntzen digu KULTURARTEKOTASUNA Helburua : Haur bakoitzak kideen zein norberaren historia ezagutzea eta baloratzea. AUTOEBALUAKETA Helburuak: Haur bakoitzak zenbait egoera ezberdinetan dituen hizkuntza gaitasunak zein zailtasunak identifikatzen joatea. Ikasketa autonomoa bultzatzea
ALDERDI BAIKORRAK Eskola = denok batera ikasteko gunea. Eskola = denok besteengandik ikasteko gunea. Koordinazio bertikalarako egokiagoa Beharrak somatu/ irtenbidea eman. Curriculuma era koherenteagoan. Curriculum berritik hurbilago. Portfolioko adierazleak. Hobekuntza errazago onartzeko. IKT eguneroko lanean sustatzen da.
ZAILTASUNAK Hasteko zaila Lehen hiruhilabetea irakasle berrien formakuntzarako eman behar da. Euskarazko erreferentziazko materialen eskasia. Eskolak gastu handia egin behar du ikas-materialetan. Dinamizatzailea guztiz garrantzitsua. Txandak. Koordinaketa saioen ardura. Jarraipena Dena idatzita uzteko lan handia.
GOGOETARAKO.... Ezinbestekoa : Dena lotzen duen marko teorikoa idatziz uzteko beharra, curriculum berriari egokituta. Hizkuntza Proiektu osoa garatzeko beharra. Ebaluaketa irizpideak ondo lotuta curriculum berriaren barruan. Aniztasuna. Ikas-komunitateak. LH-ko 2. eta 3. zikloak
Eskerrik asko zuon pazientziagatik! Lemoizko eskola 015336aa@hezkuntza.net www.lemoizeskola.blogari.net