ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz
Zure dohainak eman guri
JAKITURIA
Espirituaren gauzetarako ahogozoaren dohaina. Bereizten, gozatzen eta atsegin izaten jakitea. Bizitzeko eta bizitza maitatzeko dohaina. Pertsonen itxurak ikusi ordez beren BIHOTZAK begiratzea.
KONTSEILUA
Bide zuzena erakutsi eta Jainkoarengana gerturatzen gaituen dohaina. Egunik eguneko jakituria jatorra. Hitz egokia, aholku zintzoa. Inork bere bizitzaz hitz-egitean isil eta adi entzutea. Bide zuzena erakutsi eta Jainkoarengana gerturatzen gaituen dohaina.
SENDOTASUNA
Adorea, iraunkortasuna, eskuzabala... dohaina. Itxaropen osoz bizi izateko behar dudan indarra. Behartsuak altxatzeko berak nigan jarri duen ahalmena. Gorputz eta arima aritzeko sendotzen nauen dohaina.
ADIMENA
Jesus, Aita eta Espiritua barru-barrutik ulertzea ematen digu. Askorentzat “txiripa” diren jazoeretan, Jainkoaren eskua ikusten laguntzen digu. Gauzak bere berean, sustraiz eta sakonean ulertzera garamatza. Historian zehar, Jainkoaren probidentziaz jabetzearen dohaina.
ZIENTZIA
Kreazioaren edertasuna mirestera garamatzan dohaina. Izadiaren Kreatzailearen presentzia aurkitzen laguntzen digu. Begi-bistan duguna baino haruntzago ikusarazten digu. Gure ibilbidearen, historiaren eta bizitzaren ikusmen egokia errazten digun dohaina.
PIEDADEA
Guztiz maite gaituen Jainkoaren seme-alaba sentitzea. Jainkoa Aita-Amatzat eduki, hori jakin eta gozatzearen dohaina. Jesusek “Aita” hitza maitasunez nola esaten duen ohar-araztea. Geure artean senide egiten gaitu, eta Jainkoaren Familiako partaide.
JAINKOAREN BELDUR SANTUA
Ondo ulertuz gero, “beldur” guztiak desegiten dituen beldurra da hau. Babestuta sentitzen garenez itxaropentsu bizi gara. Jainko Aitaren besarkada, helmuga pozgarri dugula semeok, ziurtatzen digun dohaina. Entzunak izatearen uste onez OTOITZ egitera bultzatzen gaituena.
ZATOZ ESPIRITU SANTUA ZATOZ zatoz