IK-KI (Ikasteko Kooperatu – Kooperatzen ikasi) proiektua

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
No es una moda. No es un capricho
Advertisements

1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
IKASKOMUNITATE batean murgiltzen ari zarete.
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
Hpb-en trataera curriculum-ebaluazioan oinarrituta
PT Mintegia 2013/2014 ikasturtea.
IKASKETA KOOPERATIBOA
IKKI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
IK/KI HAUR HEZKUNTZA MINTEGIA ikasturtea
Eskolak denontzat dira
TEKNOLOGIA INFORMATIKOA
ERREALITATEARI DAGOKION PROBLEMA:
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
POLITIKA.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NATURALEZA.
NATURA.
Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
ZENTRAL NUKLEARRAK.
IKASKETA KOOPERATIBOA
BITARTEKARITZA.
ALDERDI KULTURAL ETA SOZIALA
META! Kultura finantzatzeko eta kulturan parte hartzeko bide berria.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
EDUKIAK 0. FITXA TEKNIKOA ATZERRIAN IZANDAKO ESPERIENTZIAK
Beritzegune Nagusia / Arloak
Geometria-elementuak
ERRONKARIKO NIZek IKASLEENTZAT SORTUTAKO 2014ko BISITA EGITARAUA
Ulibarri Programa Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
KLONAZIOA.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Elkarrekin Bizitzen Ikasi
LAUKITXO LAUKITXO Jérôme Ruillier Jérôme Ruillier Editorial Juventud
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ZELULA AMAK.
Komunikazioaren elementuak
1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak
4. aurkezpena: Talde dinamikak (A eremua)
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Talde dinamikak (A eremua)
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
EDUKIAK 0. FITXA TEKNIKOA ATZERRIAN IZANDAKO ESPERIENTZIAK
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA SAIAKUNTZA ALDIA
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Denak barne hartzen dituen eskola. Eskola Inklusiboa
Egileak: Julen, Borja eta
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
MATERIALISMO DIALEKTIKO ETA HISTORIKOA
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
ZENTRAL NUKLEARRAK.
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Energia eolikoa eta eguzki energia
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Ondoren ebaluazio irizpideak proposatzen dira eta hauekin gaitasunek duten erlazioa proposatzen da. Irakasgaian proposatzen diren gaitasunak lortzeko ondorengo.
Mundua eskolan – Eskola munduan hezkuntza-moduluaren edukia
Transcripción de la presentación:

IK-KI (Ikasteko Kooperatu – Kooperatzen ikasi) proiektua IK-KI (Ikasteko Kooperatu – Kooperatzen ikasi) proiektua. Zuzendaritzaren lidergoa 2014ko Urriak 23 Ikaskuntza kooperatiboaren funtsezko ideiak Programa CA/AC Curs 2012-2013

Hasi baino lehen… Gaurko saioaren bukaeran argitu nahiko zenukeen galdera bat pentsatu eta idatzi. Galdera bakarra bikoteka adostu eta idatzi post-it batean esaldi argi eta labur batean.

Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 1 Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen du barne, ez du inor baztertzen: guztiek dute bertara joateko eskubidea, urritasunak, jatorri kulturala eta beste edozein desberdintasun alde batera utzita, beren ikaskideekin eta beren ikaskideengandik ikasi ahal izateko. Ikasgela inklusiboak ahalbidetzeko eta bertan elkarren artean oso desberdinak diren ikasleak biltzeko modu bakarra, ikasgela horietan ikasketa modu kooperatiboan egituratzea da.

Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 2 Kooperatzea laguntzea baino gehiago da: kooperazioaren atzean funtsezko balioak daude; esaterako, elkartasuna eta desberdintasunengatiko errespetua. Ezin da kooperaziorik egon –gela batean– (hau da, kooperazioaren atzean dauden balioak ezin dira irakatsi), aldez aurretik «desberdinak» zirenak baztertu egin badira, gela ez bada inklusiboa.

Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 3 Zenbait komunikazio gaitasun: pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adieraztea, arrazoitzea eta interpretatzea; besteen ideiak entzutea; kritika konstruktiboak onartzea eta egitea; besteen lekuan jartzea enpatiaz jokatuz; gure iritziekin bat ez datozenak errespetatzea sentikortasunez eta espiritu kritikoz… Zenbait gaitasun sozial: elkarrizketa eta negoziazioa baliatzea gatazkak konpontzeko; taldean lan egitea eta bakoitzak dakiena eskaintzea besteek dakitenari batuta arazo komunak guztien artean konpontzeko... Gaitasun horiek eta beste batzuk nekez praktikatu eta ikasi daitezke ikasleek ez badute elkarrekin lan egiteko aukerarik, taldean, ikasgelaren barruan eta jarraian.

Aniztasuna artatzeko hiru lan ildo Sarrera Aniztasuna artatzeko hiru lan ildo Ikasketaren egituraketa kooperatiboa (ikasleek elkarri ikasten laguntzea) Irakaskuntza pertsonalizatua (ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokiturikoa) Ikasleen autonomia (ahalik eta modu autonomoenean ikasten jakin dezatela) Elkarren artean desberdinak diren ikasleak batera artatzea ahalbidetzen duen egitura pedagogiko konplexu baten hiru zutabeak dira (PAK PROIEKTUA)

1. «Homogeneotasunaren logika»tik «heterogeneotasunaren logika»ra. Homogeneotasuna, oro har, helburu positiboa izan ohi da eta, lortu ezin badugu ere, hurbiltzen saiatu behar dugu. «Heterogeneotasunaren logika»ra Eskolan –komunitatearen ingurune heterogeneoetan parte hartzeko– desberdintasunak dituzten pertsonek bertako kide diren guztiekin ahalik eta gehien elkarreragiteko aukera izan behar dute. Taldekapen homogeneoak Ikastetxe eta gela espezifikoak Taldekapen heterogeneoak Ikastetxe eta gela inklusiboak

Gela bateko inklusio mailari buruzko ezaugarri erabakigarriak 2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Gela bateko inklusio mailari buruzko ezaugarri erabakigarriak Ikasleen taldekapena 1 Batez ere lehenengo bi ezaugarriak landu dira … Curriculumaren izaera 2 Jardueraren egitura 3 …eta askoz ere gutxiago, ordea, hirugarren elementua… Ikastetxe gehienetan ez da aldatu –edo, behintzat, ez da errotik aldatu– jardueraren egitura ikasgela gehienetan; hortaz, ohikoena egitura indibiduala edo lehiakorra da. Gure helburua jardueraren egituraren gainean lan egitea da

2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Gure ikuspegiaren arabera jardueraren egitura jarduera gauzatzerakoan bata bestearen atzetik gertatzen diren elementuak eta eragiketak dira; horiek elkarren artean konbinatzen ditugun moduaren arabera eta lortu nahi dugun helburuaren arabera, «eragin» jakin bat sortuko dute bertan parte hartzen dutenen artean: - indibidualismoa - lehiakortasuna - edo kooperazioa Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura

2. B esku-hartze eremua: Taldeko lana baliabide gisa Jardueraren egitura indibidualetik egitura kooperatibora MODU INDIBIDUALISTAN EGITURATUTAKO IKASGELA Irakaskuntza jardueraren zutabeak: Irakasleen/ikasleen arteko elkarrekintza Ikasleen bakarkako lana Zailtasun nagusiak: Zaila da ikasle guztien parte-hartze ekitatiboa bermatzea. Ia ezinezkoa da ikasleen aniztasuna artatzea

2. B esku-hartze eremua: Taldeko lana baliabide gisa Jardueraren egitura indibidualetik egitura kooperatibora MODU KOOPERATIBOAN EGITURATUTAKO IKASGELA (talde heterogeneoak) Irakaskuntza jardueraren zutabeak: Irakasleen/ikasleen arteko elkarreragina + ikasleen arteko elkarrekintza Ikasleen bakarkako lana + taldeko lana Aplikatu beharreko balizko egiturak: 1-2-4 / Zenbakia Abantailak: Egitura jakin batzuk erabilita (adibidez: 1-2-4 eta Zenbakia) errazagoa da ikasle guztien parte-hartze ekitatiboa lortzea. Errazagoa da aniztasuna artatzea Banaketa egokiagoa gauza berriak ikasteko

Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura 2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura Ikasle bakoitzak bakarrik lan egingo du, besteek egiten dutenari erreparatu gabe Ikasle bakoitzak bakarrik lan egingo du, beste ikaskideekiko lehian sartuta Ikasleek lantalde txikiak osatuko dituzte, elkar laguntzeko eta animatzeko ikasteko orduan Harengandik espero dugu irakasleak irakasten duena ikastea Irakasleak irakatsitakoa besteek baino gehiago edo besteek baino lehen ikastea espero dugu harengandik Ikasle bakoitzarengandik espero dugu irakasten diotena ikastea eta bere ikaskideek ere ikas dezaten laguntzea Lor ezazu helburu hori besteek lortzen duten ala ez aintzat hartu gabe (EZ DAGO helburuen arteko interdependentziarik) Lor ezazu helburu hori besteek lortzen EZ badute bakarrik (helburuen arteko interdependentzia NEGATIBOA) Lor ezazu helburu hori besteek ere lortzen BADUTE bakarrik (helburuen arteko interdependentzia POSITIBOA)

Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura 2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA + IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA TALDEKO LANA EGITURAREN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK

2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Zer gertatzen da ikasteko arazoak dituzten ikasleekin honako gela batean egonez gero? ? Jardueraren egitura indibidualista duen gela Jardueraren egitura lehiakorra duen gela Jardueraren egitura kooperatiboa duen gela Ikasteko arazoak dituzten ikasleek, gainera, ikaskideen laguntza dute Ikasteko arazoak dituzten ikasleek gelako irakaslearengana edo laguntzako irakaslearengana jo behar dute. Agian ikaskideren baten laguntza izan dezakete… Ikasteko arazoak dituzten ikasleek gelako irakaslearengana edo laguntzako irakaslearengana jo behar dute. Nekez izango dute ikaskideen laguntza…

3. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa? Ikasketa kooperatiboaren helburua ikasle gutxirekin osaturiko taldeak helburu didaktikoekin baliatzea da, jardueraren egituraren bitartez honakoak lortzeko… ...parte-hartze ekitatiboa ahalik eta gehien bermatzea (taldeko kide guztiek parte hartzeko aukera berak izan ditzaten)... …haien arteko aldibereko elkarrekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzea… …talde bateko kide guztiek eskolako edukiak ikas ditzaten, bakoitzak ahal duen neurrian eta, gainera, taldean lan egiten ikas dezaten.

3. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa? Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: Irakasleak irakasten diena ikastea Eta taldeko kideek ere ikas dezaten laguntzea. Eta ikasketa kooperatiboko taldeek helburu bikoitza dute: Eskolako edukiak ikastea Eta taldean lan egiten ikastea, eskolako beste eduki bat izango balitz bezalaxe. Hau da, ikasteko kooperatzea eta kooperatzen ikastea… Ez da gauza bera, inondik ere, ikasleek noizean behin lantxoren bat «taldean egitea» eta ikasgela gutxi gorabehera modu iraunkorrean «lan taldetan» egituratuta izatea, ikasleek elkarri ikasten laguntzeko eta animatzeko...

3. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa? Kolaboratzea versus kooperatzea Adibidez: Lau eragiketekin buruketak ebazten dakienak eta apenas batuketak eta kenketak egiten dakienak: elkarrekin lan egin al dezakete? Kooperatzea eta kolaboratzea ez dira gauza bera. Kooperazioak elkartasun, elkarrekiko laguntza eta eskuzabaltasun plus bat eransten dio laguntzari eta, ondorioz, hasieran eraginkorragoak izateko elkarri lagundu besterik egiten ez ziotenek, azkenean, lotura afektibo sakonagoak eraikitzen dituzte… Elkarren ondoan lan egiteak, elkarri laguntzeak eta helburu bera lortzeko (bakoitzak bere ikasketan aurrera egitea) elkar animatzeak elkartasun handiagoa sortzen lagun dezake…

4. Klaseko saio baten egitura: jarduera segmentuak 60’ Ir-Ik segmentua = Batez ere irakasleak dira «protagonista» 15’ DH segmentua = «Hutsarteen» segmentua 5’ Ik-Ik segmentua = Batez ere ikasleak dira «protagonista» 15’ 10’ 15’

4. Klaseko saio baten egitura: jarduera segmentuak Ik-Ik segmentu motak Ik-Ik segmentua Ikasleen jarduera indibidualista Ikasleen jarduera lehiakorra Ikasleen jarduera kooperatiboa Ikasleek bakarka egingo dute lan, bakoitzak bere mahaian, gainerako ikaskideekin lehian sartu gabe. Ikasleek bakarka egingo dute lan eta beraien artean lehian ibiliko dira. Ikasleen jarduera talde txikitan egingo da eta elkarren arteko laguntza eta kooperazioa izango dira ardatz.

5. Jardueraren egituraren eta klaseko talde baten lanaren azterketa mailak Ikasgela bateko taldea zenbateraino den «kooperatzailea» jakiteko, lehenengo gauza talde bateko ikasleek zenbat denboraz egiten duten lan taldean jakitea da (Ik-Ik segmentuen batuketa), baita zenbat denboraz egiten duten lan modu indibidualean ere, lehian aritu gabe (edo Ik-Ik segmentuen batuketa). Analisi maila kuantitatiboa 1 Taldean lan egitea beharrezko baldintza da, baina ez nahikoa, ikasgela bateko talde bat «kooperatiboa» izango dela bermatzeko. Ez da gauza bera taldean lan egiten emandako denbora kantitatea eta taldeko lan horren kalitatea. Analisi maila kualitatiboa 2

6. IK/KI programa: Gelako ikasketa modu kooperatiboan egituratzeko esku-hartze eremuak IK/KI programa («Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi»): Taldean ikasten irakasteko jarduera multzoa, hiru esku-hartze eremu osagarri jorratzen dituenak: A esku-hartze eremua: Ikasgelako taldea kohesionatzera, taldean lan egiteko prestatzera, kooperaziorako jarrera hartzera eta pixkanaka ikasketa komunitate txiki bat bilakatzera bideraturiko jarduerak. B esku-hartze eremua: Taldeko lana irakasteko eta ikasteko erabiltzera bideraturiko jarduerak (taldeko lana baliabide gisa) C esku-hartze eremua: Taldean lan egiten irakastera bideraturiko jarduerak (taldeko lana eduki gisa)

6. Ikasketa kooperatiboa ezartzea Esku-hartze eremuak... … gelan ikasketa kooperatiboa ezartzeko Gelako dinamikak edo taldeetakoak ko- hesiorako, ezagutzeko jolasak, koopera- zioa, distentsioa eta gatazkak konpontzea… Ikasle-talde handia, talde txikiak, bikoteak… noizbehinkakoak edo egonko- rrak A Taldearen kohesioa Noizbehinkako- ak edo egonkorrak, homogeneoak edo heterogeneoak B Taldeko lana irakasteko baliabide gisa Talde egonkorrak heterogeneoak (Oinarri taldeak) C Taldeko lana irakatsi beharreko eduki gisa Lankidetza egitura sinpleak konplexuak (lankidetza teknikak) Taldeak antolatzeko Baliabideak lana taldean planifikatzea eta gaitasun sozialak irakastea Psikopedagogia laborategia (2010-2011)

7. OINARRIZKO GAITASUNAK ikasle guztiek eskuratu behar dizuzte Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna